Etienne Salaberri
Etienne Joseph Salaberri (Heleta, Nafarroa Beherea, 1903ko otsailaren 18a - Baiona, 1981eko uztailaren 26a), So egilea ezizenaz ere ezaguna, euskal apaiz, idazle eta kazetaria izan zen.
Etienne Salaberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Heleta, 1903ko otsailaren 18a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Baiona, 1981eko uztailaren 26a (78 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea eta kazetaria |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 298 |
BizitzaAldatu
Beloken, Baionan eta Okzitaniako Tolosan egin zituen ikasketak. Uztaritzeko apaizgaitegian filosofia irakasle izan zen 1931-1958 urteetan, eta Baionako Villa Pia-n 1958. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen alemaniarren kontra, eta preso hartu zuten. Herriako erredakzio buru izan zen hasierako urteetan. Baionako ohorezko kalonge izendatu zuten 1959. urtean.
Idazlanetan frantsesa eta euskara, biak erabili zituen bere obrak idazteko unean. Herria, Jakin, Basque Éclair eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak. Idazkera aberats, antolatu eta gozokoa, Europako herri txikien artean osatutako konfederazioa izango du bere artikulugintzan agertuko duen ametsik handiena. Hizlari trebea, neurriaren dohaina zuen idazlea, maixu izan da Etienne Salaberri Herria aldizkariko eta Iparraldeko belaunaldi gazteagoentzat.
LanakAldatu
SaiakeraAldatu
- L´homme basque (1950),
- Du régionalisme à l´internationalisme (1951),
- La Pédagogie et le Commissaire (1955),
- La fête dans l´âme Basque (1956)
- Ene sinestea (1978, Egilea editore)
- Beñat adiskidea, agur! (1981, Egilea editore)
AntologiaAldatu
- Etienne Salaberry (1903-2003) (2003, Egan)
AntzerkiaAldatu
- Iruñxeme. Iru ekitaldiko antzerkia (1936, López Mendizabal)
- San Frantses Xavierekoa (1959),
- Ohantzetik kanpo, Hiru pindarreko eraztuna.
BibliografiaAldatu
- Sudupe, Pako: Etienne Salaberry: kazetaritza politikoa. - Egan, 2003-1/2, 97-155.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
- Etienne Salaberri literaturaren zubitegian
- Davant, Jean Louis, Etienne Salaberry (1903-1981), euskonews.com