Joan Violet Robinson (Camberley, Surrey, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1903ko urriaren 31Cambridge, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1983ko abuztuaren 5a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia-teoriaren garapenean eta zabalkundean eman zituen urteak.

Joan Violet Robinson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoan Violet Maurice
JaiotzaCamberley1903ko urriaren 31
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaCambridge1983ko abuztuaren 5a (79 urte)
Familia
AitaFrederick Barton Maurice
AmaMargaret Helen Marsh
Ezkontidea(k)Austin Robinson
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSt Paul's Girls' School (en) Itzuli
Girton College (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJohn Maynard Keynes
Doktorego ikaslea(k)Amartya Sen
Donald Moggridge
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Newnham College
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Britainiar Akademia

Bizitza

aldatu

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta bertan aritu zen irakasle-lanetan, 1931tik eta 1971ra. 1926. urtean, Ekonomiako Cambridgeko Eskolako ekonomialaria zen Austin Robinsonekin ezkondu zen. Begirune handia lortu zuen 1933. urtean argitaratu zuen The Economics of Imperfect Competition idatziarekin; bertan, besteak beste, baliabideen banaketa eta esleipena aztertu zituen, ustiakuntzaren kontzeptuarekin lotuz.

1930. urte inguruan, Cambridgen Keynesen ekonomia-teoria iraultzailearen gainean izan zen eztabaidan parte hartu zuen. Keynes bere adiskide minaren ekonomia-teoria irakasteaz gainera, liburu asko idatzi zituen, horietako asko ekonomia-gaietan aditu ez direnentzat ekonomiaren hastapen- eta gida-liburuak. 1940. urte aldera, ordea, Keynesen teoria bere ikuspuntutik garatzen hasi zen, zenbait ideia marxista erabiliz; hala idatzi zituen, besteak beste: An Essay on Marxian Economics (1942) eta Marx, Marshall, and Keynes (1955). Robinsonen ikuspuntu ez-ortodoxoak eta sistema ez-kapitalistei zien sinpatiak eman zuten zeresanik Ekonomiako Cambridgeko Eskolan. Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste: The Acumulation of Capital (1956), Economic Philosophy (1936), Introduction to Modern Economics (1973), eta bost aletan atera zuen Collected Economics Papers (1951-79).

Erreferentziak

aldatu