José María Acuña López

galiziar eskultorea (1903-1991)

José María Acuña López (Pontevedra, 1903ko apirilaren 4a - Vigo, 1991ko ekainaren 4a) galiziar eskultorea izan zen.

José María Acuña López

Bizitza
JaiotzaSalcedo (en) Itzuli1903ko apirilaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVigo1991ko ekainaren 4a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Q48546711 Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Irakaslea(k)Francisco Asorey (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Enplegatzailea(k)Q48546711 Itzuli
Q48561771 Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mariñeiros, José María Acuña Lopez

1920-1922 bitartean F. Asoreyren lantegian lan egin zuen, eta gero Pontevedrako Diputazioaren diru-laguntzarekin Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen. Madrilen, Santiagon, Pontevedran eta Vigon erakutsi zituen bere lanak. Lan ugari egin zituen gaur desagerturik dagoen Pontecesuresko Cerámica Celta etxearentzat, beste galiziar artista handiekin batera: Castelao, Manuel Torres, Carlos Masside, Santiago Bonome. Akademizismoaren eta eredu galiziar herrikoien arteko nahasketak bereizten du Acuñaren estiloa. Lehen aipaturiko zeramikazko eskulturez gainera, aipagarriak dira brontzez egindako lanak ere: Hoxe comeredes (Gaur jango duzue), itsasoari lotutako arazoak agertzen dituena, De la fiesta (Festari buruz) kostunbrista, eta La carta del hijo (Semearen gutuna), emigrazioaren arazoa erakusten duena. Gerra Zibilaren ostean erretiratuta egon zen, harik eta 1972an berriro erakusketak egiten hasi zen arte. 1976an Eskulturako Sari Nazionala eskuratu zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María Acuña López