Ireki menu nagusia

José Ignacio Lasa Esnaola Gipuzkoar idazle eta ikerlaria (Matxinbenta, Azpeitia, 1903ko azaroaren 20a - Arantzazu, 1993). Frantziskotarra, 1928an apaiztu zen. Berehala, Kubara igorri zuten misio lanak egitera. 1943an Arantzazura itzuli zen, eta bertako eskola-maisu izan zen hogeita hamar urtez. 25 urte baino gehiago egin zituen, bestalde, Urbiako ermitako kapilau, eta bertako artzainen bitartekari izan zen aurrerapenak eta hobekuntzak administrazioari eskatu behar zitzaizkionean. Guatemalako Historiako Akademiako kide izan zen. Obra nagusiak: San Martín de la Ascensión (1962, Aita Villasanterekin batera), Los Franciscanos en San Sebastián (1963), Sobre la enseñanza primaria en el País Vasco (1968), Legazpia (1970) eta Jáuregui el guerrillero, un pastor guipuzcoano que llegó a mariscal (1971).

José Ignacio Lasa Esnaola
Bizitza
Jaiotza Azpeitia1903ko azaroaren  20a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Arantzazuko santutegia1993 (89/90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena

ErreferentziakAldatu