Giulio Natta
Giulio Natta (Imperia, 1903ko otsailaren 26a - Bergamo, 1979ko maiatzaren 2a) italiar kimikaria izan zen.
Kimikako irakaslea izan zen zenbait unibertsitatetan. Metanolaren eta formaldehidoaren sintesi berriak aztertu zituen hasieran; 1950etik aurrera polimeroak; 1954an polipropileno isotaktikoa sortu zuen, eta geroztik katalizatzaile bereziak asmatu zituen mota honetako polimeroak ekoiztu ahal izateko. Aurkikuntza horiek garrantzi handikoak izan ziren monomeroak landu eta ordenamendu berezia duten hiru dimentsiotako polimeroak sortzeko, eta horien bidez erresistentzia handiagoa duten plastikoak eta zuntz artifizial berriak egiteko. 1963an Kimikako Nobel Saria eskuratu zuen Karl Zieglerrekin batera.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giulio Natta |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.