Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Haurtzaroan Perun izan zen (1850-1855). 1865etik 1871ra bitartean itsas armadan ibili zen, eta ondoren banketxe batean lan egin zuen, baina pintura alde batera utzi gabe betiere. Camille Pissarrok bultzaturik, inpresionistekin batera egin zituen lehen erakusketak (1880, 1881, 1882, 1886). 1881ean Paul Cézannerekin lan egin zuen. 1883an lana eta familia utzi eta pintura hartu zuen bizibidetzat. 1886an Bretainiara joan zen eta bertan Émile Bernard ezagutu zuen, eta ondoren Parisen Van Gogh. 1887an Martinikara joan zen, inpresionistak bazter utzi, eta Kolonen aurreko artea oinarri edalontzi sail bat egin zuen.

1888an Bretainiara itzuli zen berriro eta Émile Bernardekin batera sintetismoa sortu zuen. Margolaritzari neurri izpiritual bat eman nahirik, sinbolistekiko jakin-mina piztu zitzaion, ideiari lehentasuna eman zion eta artearen jatorrietara itzultzen saiatu zen. Marrazki japoniarren eraginez, lerro eta kolore sotiletara jo zuen. Van Gogh-ekin hiru hilabete Arles-en egin ondoren, bere estiloaren jatortasuna areagotu zuen zenbait obratan (Le Christ jaune, 1889; La vision après le sermon, 1889 eta B.M. Gauguin, 1889).

EstiloaAldatu

Koloreari buruzko teoria neoinpresionistak landu zituen (Nature morte ripipoint, 1889). Tahitira joateko erabakia hartu zuen (Tahitiar emakumeak hondartzan, 1891, Quand te maries-tu?, 1892 eta L´esprit des morts veille, 1893), eta anitz lurraldetako eraginak bereganatu zituen. Gaixoturik, Parisa itzuli eta bere obrak saldu zituen. 1895ean Tahitira joan zen berriro eta Never More (1897), Les seins aux fleurs rouges (1897) eta bere testamentutzat jotzen zuen D´où venons-nous? Que sommes-nous? Où allons-nous? (1897) margotu zituen. Bere buruaz beste egiteko saio baten ondoren, Markesa uhartetara joan zen, eta han bertakoen alde jarri zen, kolonia administrazioaren kontra. Hala ere margotzeari eta eskultura lanak egiteari ez zion utzi (L´or de leur corps, 1901; Cavaliers sur la plage, 1902), eta irudien antolamendu berri bat erakutsi zuen.

Gauguinen lanak eragin handia izan zuen XX. mendeko margolaritzan eta eskulturan (Derain, Picasso, Modigliani, etab.); kolorearen ikusmoldeari dagokionez, fauvismoaren aitzindaria izan zen.

ObraAldatu

MargolanakAldatu

GrabatuakAldatu

  • 12 gravures exécutées au crayon lithographique sur zinc, Café Volpini, exposition du Groupe impressionniste synthétiste, Paris, 1889.
  • Le Portrait de Mallarmé, ur-bortitz, 1891.
  • Noa Noa, hamar plantxa, egurrez grabatuak, Paris / Pont-Aven, 1893-1894.
  • Manao Tupapau, L'Estampe originale bilduman (1893-1895).
  • Le Sourire, 33 grabatu egurrez (1899-1901).

EskulturaAldatu

 
Oviri eskultura.

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Gauguin  

Ikus, baita ereAldatu