Tomás Aragüés Bayarte

Artikulu hau aitari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tomás Aragüés».

Tomás Aragüés Bayarte (Deustia, Zaragoza, 1903ko ekainaren 1a - Barakaldo, 1956ko urriaren 7a) Euskal Herrian bizi izan zen musika irakasle, zuzendari eta konpositore aragoitarra izan zen. Zaragozako kontserbatorioan ikasia, 1940. urtean irabazi zuen Barakaldoko Udal Bandako zuzendari-postua eta urte hartatik hasi zen musika-irakaskuntzan Bilboko Kontserbatorioan. Obra ugari idatzi zuen konpositorea da (Obertura, Tríptico Hispano suite sinfonikoa; San Ignacio de Loyola, poema sinfonikoa; Peñas arriba, Santanderina eta Por tierras de Albarracín, banda-rapsodia; Suite Vasca, koroa), erlijio-musikak eman zion agian ospe handiena, idatzi zituen mezek bereziki: Sinite parvulos venire ad me, Ite ad Joseph, Sancho Abarca (1956). Tomas, bere semea, musikagile eta zuzendaria da orobat.

Tomás Aragüés Bayarte
Bizitza
JaiotzaDeustia1903ko ekainaren 1a
HeriotzaBarakaldo1956ko urriaren 7a (53 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmusika-irakaslea, orkestra zuzendaria eta musikagilea

Erreferentziak aldatu