1903ko Errege Kopako finala

1903ko Errege Kopako finala Errege Kopako lehen finala izan zen, Espainiako futboleko txapelketa. Partidua 1903ko apirilaren 8an izan zen, Madrilgo Hipodromoan. Partidua Athletic Bilbao eta Madrid FC taldeek jokatu zuten[1].

1903ko Errege Kopako finala
Ekitaldia1903ko Errege Kopa
Data1903ko apirilaren 8
LekuaCastellanako Hipodromoa, Madril
EpaileaJosé María Soler
Ikusleak5.000
1902
1904

Madrid FC taldeak bi gol sartu zituen lehen zatian atsedenaldira 0-2ko desabantailarekin iristeko. Hala ere, Juan Astorkia kapitain eta Athleticeko presidenteak atsedenaldian erabakiorra izan zen motibazio mezua eman zien jokalariei, partiduari bigarren zatian buelta eman zion emoziozko erremontada egiteko. Horrela, lehen aldiz altxatu zuen garaikurra 3-2ko emaitzarekin[2][3] Athleticek bere bigarren kopa dela aldarrikatzen du, baina Espainiako Futbol Federazioak ez du aurreko txapelketa ofizialtzat hartzen. Finala jokatu zuten Athleticeko sei jokalarik Koroatze Kopako txapeldun izendatu ziren aurreko urtean Bizcaya Klubarekin[4][5].

Partidu honen ondorioz, Club Atlético de Madrid izango zena sortu zen handik aste batzuetara, ikusleen artean Madrilen bizi ziren euskal ikasle batzuk Athletic Bilbaoren erremontadagatik inspiratuta sentitu eta klubaren tokiko filial bat osatzea erabaki ondoren[6].

Xehetasunak aldatu

Athletic Bilbao 3–2 Madrid FC
Txostena
  Hipodromoa, Madrid
  José María Soler
     
 
 
 
Athletic Bilbao
     
 
 
 
Madrid FC

GK Alejandro Atxa
DF Luis Silva
DF Amado Arana
MF Enrique Goiri
MF   George Cockram
MF Manuel Ansoleaga
FW Alejandro de la Sota
FW Eduardo Montejo
FW Juan Astorkia (c)
FW   Raymond Cazeaux
FW   Walter Evans
GK   Arthur Johnson
DF Rafael Molera
DF Mario Giralt
MF Armando Giralt
MF José Giralt
MF   Enrique Normand
FW   Pedro Parages
FW Marqués de Valdeterrazo
FW Antonio Neyra
FW   Federico Revuelto (c)
FW Manuel Vallarino

Erreferentziak aldatu

  1. «Copa del Rey / Spanish Cup 1903» www.linguasport.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  2. «Madrid - Athletic Club (2 - 3) 08/04/1903 | BDFutbol» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  3. [1]
  4. «Spain - Cup 1902» www.rsssf.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  5. «111 años de la Final de la Copa del Rey de 1903 | CIHEFE» www.cihefe.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  6. (Ingelesez) published, Simon Talbot. (2006-01-01). «More Than A Game: Atletico Madrid vs Real Madrid» fourfourtwo.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).

Kanpo estekak aldatu