Eulogio Gorostiaga
Eulogio Gorostiaga Etxebarria (Zeanuri, 1903 – Areatza, 1932) bizkaitar idazlea eta apaiza izan zen. Euskalerriaren Alde, Jaungoiko-Zale, Ekin eta Anuario de Eusko-Folklore aldizkarietan eman zituen argitara bere lan aipagarrienak. Arratiko Deya hilabetekaria sortu zuen eta haren zuzendari izan zen hil arte (1931-1932). Obra nagusiak: Sakramentu Deunaren Domingo Aba (1931), Jesu Kristoren bizitzea umientzako (1931) eta Aitorkuntza edo Konfesiñorako gertaera (1932). Zeanuriko herriari buruzko etnografia ikerketak argitaratu zituen Anuario de Eusko-Folklore aldizkarian (1925. eta 1930. urteetan).
Eulogio Gorostiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eulogio Gorostiaga Etxebarria |
Jaiotza | Zeanuri, 1903 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Areatza, 1932 (28/29 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.