Ireki menu nagusia

Nikolai Nabokov (errusieraz: Набоков, Николай Дмитриевич; Lubcza, Minsketik gertu, 1903ko apirilaren 17a - New York, 1978ko apirilaren 6a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen, Errusian jaioa. Busoniren ikaslea izan zen Berlingo Kontserbatorioan, eta geroago Parisen osatu zituen ikasketak. 1934. urtean Estatu Batuetara joan, eta 1939. urtean hango herritar egin zen. Konposizio-irakaslea izan zen erakunde askotan. Balletak idatzi zituen: Oda (1928, Diagileven Balletak jendaurrera eramana), Afrodita (1930), Beethovenen balsak (1933) eta Politxinelaren bizitza (1934). Korurako idatzi zuen Job (1932) oratorioa, Puxkinen itzulera (1947) eta Bizitza berria (1949); orkestrarako Sinfonia lirikoa (1934) eta Sinfonia biblikoa (1939); ganbera-musika eta operak ere egin zituen.

Nikolai Nabokov
Bizitza
Jaiotza Minsk Governorate Itzuli1903ko apirilaren 17a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza New York1978ko apirilaren 6a (74 urte)
Familia
Aita Dmitry Dmitrievich Nabokov
Ama Lidia Eduardovna Falzfein
Ezkontidea(k) Patricia Blake Itzuli  (1948ko martxoaren 21a -  1952)
Seme-alabak
Leinua House of Nabokov Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, koreografoa, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) New York Estatuko Unibertsitatea
New York Hiriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoa opera
IMDb nm0618602

ErreferentziakAldatu