Svante Arrhenius
Svante August Arrhenius (Wyjk, Uppsala ondoan, Suedia, 1859ko otsailaren 19a - Stockholm, Suedia, 1927ko urriaren 2a) fisikari eta kimikari suediarra izan zen.
BiografiaAldatu
Stockholmeko unibertsitateko fisika-irakaslea (1891) eta bertako erretorea (1897) izan zen. Elektrolitoen ionizazioaren teoriaren asmatzailea (1887), bai elektrolisiaren lege fisikoak eta bai Raoulten legeen arabera azterturik, disoluzio mineralek agertzen dituzten berezitasunak azaltzeko bide ematen duena; ondorioz, ioien teoria eman zuen, elektrolitoen tasun kimikoak azalduz. Kosmogoniaz eta biokimikaz ere arduratu zen. 1903. urtean Kimikako Nobel saria jaso zuen.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.