Marie Joséphine Nicolas

margolari frantziarra

Marie Joséphine Nicolas, Marie Nicholas edo Marie Joséphine Drapier (Villers-Cotterets, Frantzia, 1846ko uztailaren 25a, - Paris, 1903ko azaroaren 7a) margolari izan zen.[1]

Marie Joséphine Nicolas

Bizitza
JaiotzaVillers-Cotterêts1845eko uztailaren 25a
Herrialdea Frantzia
Heriotza1903 (57/58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

Marie Joséphine Nicolas Villers-Cotterêts-en jaio zen, Aisnen, Pierre-Joseph Nicolas, funtzionario frantsesa eta Marie Nivelet-en alaba izan zen[2]

Levasseur eta Charles Chaplinen ikaslea izan zen. Bere erretratuengatik eta genero eszenengatik da ezaguna, baina liburuetarako paisaiak eta ilustrazioak ere egin zituen [3] 1867an Parisko Aretoan jarri zuen lehen erakusketa.Urtero parte hartu zuen bertan, 1898ra arte [1] Bere lanez gain, eraikin publikoetarako margolanen kopiak egin zituen. Horrela, Orleanseko Sainte-Croix katedralean dagoen La Prédication de Saint Paul à Ephèse (San Pabloren predikazioa Efeson) mihisea egin zuen Eustache Le Sueurren margolan baten ondoren [3] .

1871ko irailaren 25ean ezkondu zen Antoine Drapier Parisko funtzionarioarekin. 1875ean seme izan zuten: Pierre Charles André Drapier [2]

Hil ondoren, bere semeak bere estudioko funtsak Alexandre Dumas Museoari eman zizkion, bere jaioterriko museoari,[3] [2]Haren autoerretratua eta gurasoen erretratuak aurki daitezke. Père Ricard -en (1882) margolana 1905eko Women Painters of the World (Munduko emakume pintoreak) liburuan sartu zen [4] .

Lanak aldatu

  • Curiosité, 1867
  • Portrait de Pierre-Joseph Nicolas, 1870
  • Portrait de Marie Nicolas, née Nivelet, 1870
  • Autoportrait, 1871
  • Le goûter, 1872
  • Portrait de Madame N...., 1873
  • Avant la parade, 1874
  • Soubrette Louis XV (ou Soubrette Louis XVI), 1878
  • Qui vivra verra, 1882 (aquarelle)[5].
  • Une pensionnaire des Dames Zélatrices, 1886
  • L’homme au cigare (ou Portrait d'Antonin Drapier), 1890
  • Rue Saint Denis, lieu-dit "La Folie" à Villers-sur-Fère (Aisne), 1890
  • Intérieur de ferme
  • Intérieur - cuisine de campagne
  • Maison dans une cour
  • Les petits amours
  • La blonde couronnée
  • Portrait de Monsieur Drapier fils
  • Départ pour l'école
  • Jeune fille brune
  • Jeune femme à l'ombrelle
  • Jeux d'enfants
  • Maternité

Sainte-Croix katedrala, Orleans:

  • Efesoko San Pauloren predikua , Eustache Le Sueurren obra baten ondoren egindako margolana, 2012an zaharberritua [3] , [6] .
  • Qui vivra verra, 1880, huile sur toile

Kokapen ezezaguna :

  • Jeune Bretonne et sa poupée (Bretoi gaztea eta bere panpina), 1889 [7]
  • Aita Ricard, 1882, bilduma partikularra

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu