Ireki menu nagusia

Alfredo Espinosa Oribe (Bilbo, 1903ko irailaren 6a - Gasteiz, 1937ko ekainaren 26a) euskal herritar politikari errepublikarra eta medikua zen. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua, frankistek eraila zen Gerra Zibilean.

Alfredo Espinosa
Q40264082 Itzuli


Q33408919 Itzuli

Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1903
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1937ko ekainaren 24a (33/34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Unión Republicana

BiografiaAldatu

Medikuntza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitatean, non Alfonso XIII. eta Miguel Primo de Rivera Erregimenen aurkako ikasle-taldeetan parte hartu zuen. 1926an ikasketak bukatu zituenean, Bilbora itzuli eta erradiologia saileko nagusi izendatu zioten Basurtuko Ospitalean.

1931ko apirilaren 12an zinegotzi hautatua, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu eta berehala, Bizkaiko Foru Aldundiko Biltzar Kudeatzaileko kide bihurtu zen. Gero Burgos eta Logroñoko Gobernadore Zibila izango zen. 1934an Unión Republicana sortu zenean, Bizkaiko presidente bihurtu zen eta Gerra Zibila hasi ondoren, Bizkaiko Defentsa Biltzarraren Komunikazio Delegatu izendatu zioten 1936ko abuztuan eta gero Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu.

Bere agintaldian (1936ko urritik 1937ko ekainera) Euskal Autonomia Erkidegoko Gurutze Gorriaz, baserri-higienez, laguntza sozialaz eta Bilboko Unibertsitatean Medikuntza Fakultatea sortzeaz arduratu zituen. Errepresio arbitrarioa saihesteari ere ekin zion.

1937ko ekainaren 21ean, hegazkinez Frantziako Tolosatik Santanderrera bidaiatzen hasi zela, Eusko Gudarostearekin biltzeko, abioia Zarauzko hondartzan lurrartu zuen, José María Yanguas pilotuaren saldukeriagatik. Frankistek atxilotu eta Gasteizko kartzelara eraman zuten. Epaitua herioz-zigorra jaso zuen "altxamenduarekin bat egiteagatik". 1937ko ekainaren 26an erail zuten, atxilotu eta bost egun geroago.

Bere omenez izendatu zuten Urdulizko ospitalea Alfredo Espinosa Ospitalea modura.

BibliografiaAldatu

Ikus, baita ereAldatu

Kanpo loturakAldatu