Práxedes Mateo Sagasta

politikaria, 1870-1902 bitartean Espainiako Gobernuko presidente 7 aldiz izan zen

Práxedes Mariano Mateo-Sagasta Escolar, historiografian sarri Sagasta bezala aipatua, (Torrecilla en Cameros, Errioxa, 1825eko uztailaren 21a - Madril, 1903eko urtarrilaren 5a) espainiar politikaria izan zen. 1870-1902 bitartean, gutxienez zazpi bider izan zen Espainiako Gobernuko presidente. Erretorikarako trebetasunak ezagun egin zuen.

Práxedes Mateo Sagasta


Ministro Kontseiluko Presidentea

1902ko azaroaren 15a - 1902ko abenduaren 6a
Práxedes Mateo Sagasta - Francisco Silvela (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1902ko maiatzaren 17a - 1902ko azaroaren 15a
Práxedes Mateo Sagasta - Práxedes Mateo Sagasta

Ministro Kontseiluko Presidentea

1902ko martxoaren 19a - 1902ko maiatzaren 17a
Práxedes Mateo Sagasta - Práxedes Mateo Sagasta

Gorteetako diputatua

1901eko maiatzaren 31 - 1903ko urtarrilaren 5a
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: 1901 Spanish general election (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1901eko martxoaren 6a - 1902ko martxoaren 19a
Marcelo Azcárraga Palmero - Práxedes Mateo Sagasta

Gorteetako diputatua

1899ko apirilaren 23a - 1901eko apirilaren 24a
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: 1899 Spanish general election (en) Itzuli

Sustapen ministroa

1898ko urriaren 22a - 1899ko otsailaren 10a
Germán Gamazo - Vicente Romero Girón

Gorteetako diputatua

1898ko apirilaren 2a - 1899ko martxoaren 16a
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: 1898 Spanish general election (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1897ko urriaren 4a - 1899ko martxoaren 4a
Marcelo Azcárraga Palmero - Francisco Silvela (en) Itzuli

Gorteetako diputatua

1896ko maiatzaren 12a - 1898ko otsailaren 26a
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: 1896 Spanish general election (en) Itzuli

itsasoz haraindiko ministro

1894ko azaroaren 4a - 1894ko azaroaren 7a
Manuel Becerra Bermúdez - Buenaventura de Abarzuza y Ferrer (en) Itzuli

Gorteetako diputatua

1893ko ekainaren 5a - 1893ko ekainaren 8a
Barrutia: Cuba (en) Itzuli
Hautetsia: 1893ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Gorteetako diputatua

1893ko martxoaren 10a - 1895eko uztailaren 1a
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: 1893ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Ministro Kontseiluko Presidentea

1892ko abenduaren 11 - 1895eko martxoaren 23a
Antonio Cánovas del Castillo - Antonio Cánovas del Castillo

Gorteetako diputatua

1891ko otsailaren 7a - 1893ko urtarrilaren 5a
Barrutia: Q42600205 Itzuli
Hautetsia: 1891 Spanish general election (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1890eko urtarrilaren 21a - 1890eko uztailaren 5a
Práxedes Mateo Sagasta - Antonio Cánovas del Castillo

Ministro Kontseiluko Presidentea

1888ko abenduaren 11 - 1890eko urtarrilaren 21a
Práxedes Mateo Sagasta - Práxedes Mateo Sagasta

Gorteetako diputatua

1886ko apirilaren 12a - 1890eko abenduaren 29a
Barrutia: Q42600205 Itzuli
Hautetsia: 1886 Spanish general election (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1885eko azaroaren 27a - 1888ko abenduaren 11
Antonio Cánovas del Castillo - Práxedes Mateo Sagasta

Gorteetako diputatua

1884ko maiatzaren 24a - 1886ko martxoaren 8a
Barrutia: Q42600205 Itzuli
Hautetsia: 1884 Spanish general election (en) Itzuli

Diputatuen Kongresuko lehendakari

1883ko abenduaren 17a - 1884ko martxoaren 31
José Posada - Francisco de Borja Queipo de Llano, 8th Count of Toreno (en) Itzuli

Agintaritza ministroa

1881eko irailaren 6a - 1881eko irailaren 22a
Venancio González y Fernández - Venancio González y Fernández

Gorteetako diputatua

1881eko abuztuaren 29a - 1884ko martxoaren 31
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: 1881 Spanish general election (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1881eko otsailaren 8a - 1883ko urriaren 13a
Antonio Cánovas del Castillo - José Posada

Gorteetako diputatua

1879ko apirilaren 28a - 1881eko ekainaren 25a
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: 1879 Spanish general election (en) Itzuli

Gorteetako diputatua

1876ko otsailaren 18a - 1878ko abenduaren 30a
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: 1876 Spanish general election (en) Itzuli

Agintaritza ministroa

1874ko irailaren 3a - 1874ko abenduaren 31
Práxedes Mateo Sagasta - Francisco Romero Robledo

Ministro Kontseiluko Presidentea

1874ko irailaren 3a - 1874ko abenduaren 31
Práxedes Mateo Sagasta - Antonio Cánovas del Castillo

Ministro Kontseiluko Presidentea

1874ko ekainaren 29a - 1874ko irailaren 3a
Juan de Zavala, 1st Marquis of Sierra Bullones (en) Itzuli - Práxedes Mateo Sagasta

Agintaritza ministroa

1874ko maiatzaren 13a - 1874ko irailaren 3a
Eugenio García Ruiz (en) Itzuli - Práxedes Mateo Sagasta

Espainiako Estatu Ministroa

1874ko urtarrilaren 3a - 1874ko maiatzaren 13a
José de Carvajal y Hué (en) Itzuli - Augusto Ulloa y Castañón (en) Itzuli

Ogasun Ministroa

1874ko urtarrilaren 3a - 1874ko urtarrilaren 4a
Manuel Pedregal y Cañedo (en) Itzuli - José Echegaray

Gorteetako diputatua

1872ko maiatzaren 1a - 1872ko ekainaren 28a
Barrutia: Seville (en) Itzuli
Hautetsia: April 1872 Spanish general election (en) Itzuli

Gorteetako diputatua

1872ko apirilaren 29a - 1872ko ekainaren 28a
Barrutia: Girona (en) Itzuli
Hautetsia: April 1872 Spanish general election (en) Itzuli

Agintaritza ministroa

1872ko otsailaren 20a - 1872ko maiatzaren 26a
Práxedes Mateo Sagasta - Francisco de Paula Candau (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1872ko otsailaren 20a - 1872ko maiatzaren 26a
Práxedes Mateo Sagasta - Francisco Serrano

Ministro Kontseiluko Presidentea

1871ko abenduaren 21a - 1872ko otsailaren 20a
José Malcampo y Monge - Práxedes Mateo Sagasta

Agintaritza ministroa

1871ko abenduaren 21a - 1872ko otsailaren 20a
Francisco de Paula Candau (en) Itzuli - Práxedes Mateo Sagasta

Diputatuen Kongresuko lehendakari

1871ko urriaren 3a - 1872ko urtarrilaren 6a
Manuel Ruiz Zorrilla - Salustiano Olotzaga

Ogasun Ministroa

1871ko uztailaren 10a - 1871ko uztailaren 24a
Segismundo Moret - Servando Ruiz-Gómez y González-Llanos

Sustapen ministroa

1871ko maiatzaren 23a - 1871ko ekainaren 25a
Manuel Ruiz Zorrilla - Manuel Ruiz Zorrilla

Gorteetako diputatua

1871ko apirilaren 14a - 1872ko urtarrilaren 24a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1871 Spanish general election (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1871ko martxoaren 13a - 1871ko martxoaren 19a
Francisco Serrano - Francisco Serrano

Agintaritza ministroa

1871ko urtarrilaren 4a - 1871ko uztailaren 24a
Práxedes Mateo Sagasta - Manuel Ruiz Zorrilla

Ministro Kontseiluko Presidentea

1870eko abenduaren 29a - 1871ko urtarrilaren 2a
Joan Prim - Juan Bautista Topete

Espainiako Estatu Ministroa

1870eko abenduaren 25a - 1870eko abenduaren 27a
Práxedes Mateo Sagasta - Juan Bautista Topete

Agintaritza ministroa

1870eko abenduaren 25a - 1871ko urtarrilaren 4a
Nicolás María Rivero (en) Itzuli - Práxedes Mateo Sagasta

Espainiako Estatu Ministroa

1870eko urtarrilaren 9a - 1870eko abenduaren 25a
Cristino Martos y Balbí - Práxedes Mateo Sagasta

Agintaritza ministroa

1869ko ekainaren 18a - 1870eko urtarrilaren 9a
Práxedes Mateo Sagasta - Práxedes Mateo Sagasta

Agintaritza ministroa

1869ko otsailaren 25a - 1869ko ekainaren 18a
Práxedes Mateo Sagasta - Práxedes Mateo Sagasta

Gorteetako diputatua

1869ko otsailaren 16a - 1869ko martxoaren 3a - José Olózaga Almandoz (en) Itzuli
Barrutia: Q42600205 Itzuli
Hautetsia: 1869 Spanish general election (en) Itzuli

Gorteetako diputatua

1869ko otsailaren 16a - 1869ko martxoaren 3a
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: 1869 Spanish general election (en) Itzuli

Gorteetako diputatua

1869ko otsailaren 16a - 1871ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 1869 Spanish general election (en) Itzuli

Agintaritza ministroa

1868ko urriaren 8a - 1869ko otsailaren 22a
Luis González-Brabo y López de Arjona (en) Itzuli - Práxedes Mateo Sagasta

member of the Cortes during the reign of Isabel II (en) Itzuli

1858ko abenduaren 6a - 1863ko abuztuaren 12a
Barrutia: Q42600205 Itzuli
Hautetsia: Spanish general election, 1858 (en) Itzuli

member of the Cortes during the reign of Isabel II (en) Itzuli

1854ko azaroaren 13a - 1856ko irailaren 2a
Barrutia: Zamora (en) Itzuli
Hautetsia: Spanish general election, 1854 (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPráxedes Mariano Mateo Sagasta y Escola
JaiotzaTorrecilla en Cameros1825eko uztailaren 21a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1903ko urtarrilaren 5a (77 urte)
Hobiratze lekuaGizon Ospetsuen Panteoia
Familia
AitaClemente Mateo-Sagasta y Díaz Antoniana
AmaValentina Esperanza Escolar Saenz del Prado
Ezkontidea(k)Ángela Vidal Herrero (en) Itzuli  (1885eko otsailaren 18a -  1897ko otsailaren 3a)
Familia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ingeniaria eta ingeniari zibila
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Liberal Fusionista

Find a Grave: 10483851 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Práxedes Mariano Mateo-Sagasta y Escolar 1825eko uztailaren 21ean jaio zen Torrecilla en Cameros (Errioxa). Clemente Mateo-Sagasta y Díaz eta Esperanza Escolar izan ziren gurasoak eta 3 seme-alabetako bat izan zen.

1849an, Portu, ubide eta bideetako ingeniarian lizentziatu zen eta Zamorako Herri Lanetako buru egin zuten, Zamora-Ourense arteko errepidearen ardura hartu zuelarik.

1852an, Norteko trenbidearen ikerketa egin zuen: Valladolid-Burgos arteko 121 kilometroak.

32 urte zituen 1857an, ingeniari-irakasle egin zutenean sortu berria zen Herri Lanetako Laguntzaileen Eskolan, eta hantxe eman zituen hurrengo 9 urteak Topografia eta Eraikuntza gaiak irakatsiz.

1858an, zuzendariorde egin zuten eta irakaskuntza eta parlamentari lanak eraman zituen batera.

1866an etorri zen aldaketa, San Gil kuartelean izandako altxamendu baten ondorioz, irakasle lana galdu baitzuen eta Bide Ingeniarien taldetik alboratua izan zen.

1868an, Iraultza Loriatsuaren ondoren, erbestetik itzuli zen eta politikari ekin zion bete-betean.

Hastapenak politikan

aldatu

1848an, Portu, ubide eta bideetako ingeniaritza ikasketak egiten aritu zen bitartean, Espainiako Elisabet II.aren aldeko manifestua sinatzeari uko egin zion eskolako ikasle bakarra izan zen.

Zamoran murgildu zen politikan 1854an, Herri Lanetako buru egin zutenean. Hiriko Batzar Iraultzailearen presidente egin zuten eta Gorteetarako diputatu ere bai.

1858an, berriro hautatu zuten diputatu eta hantxe egon zen 1863ra arte.

1865etik aurrera, Primekin ekintza iraultzaileetan elkarlanean aritu zen 1866ra arte. San Gil kuarteleko altxamenduan parte hartu zuen, Elisabet II.a eraisteko xedean, eta horregatik atxilotu zuten, epaitu eta heriotza zigorra esleitu zioten. Hala ere, alde egin eta Frantzian erbesteratu ahal izan zuen.

Seiurteko Demokratikoa

aldatu
 
Sagasta 1869ko Behin-behineko Gobernuan

1868ko Iraultza Loriatsuaren ostean, Elisabet II.a erori eta gero, Sagasta etxeratu egin zen. Seiurteko Demokratikoaren hasieran, Behin-behineko gobernua eratu zuten eta, Práxedes Mateo gobernazio ministro egin zuten.

Primen heriotzaren ondoren sortutako Alderdi Konstituzionaleko kide izan zen eta, 1871n, Amadeo Saboiakoa agintean zegoen bitartean, Ministro Kontseiluaren presidente izendatu zuten.

1874ko irailetik urte amaierara arte, Ministro Kontseiluaren buru izan zen berriro, Serrano jeneralaren agindupeko gobernuaren garaian eta, krisi sozial eta politiko larriak zeuden garai hartan, Alderdi Konstituzionalaren buru izan zen.

1874ko Borboien Berrezarkuntza

aldatu

Borboiak berriro tronuan, Alfontso XII.a errege, 1880an, Sagastak Alderdi Liberala eratu zuen eta Cánovas del Castilloren Alderdi Kontserbadorearekin batera, txandakako sistemari eman zioten hasiera. Epe horretan, Sagastak 5 alditan hartu zuen gobernuaren ardura.

1885eko azaroaren 24an, Alfontso XII.a hiltzear zegoen eta Alderdi Liberaleko buru zen Sagastak Pardoko Ituna hitzartu zuen Alderdi Kontserbadorearen buru zen Cánovas del Castillorekin. Maria Kristina Austriakoa haurdun zegoen eta, bat-bateko heriotza haren aurrean, jaiotzeke zegoen Alfontso XIII.aren erregetzari lagundu nahi zioten. Itun haren arabera, Cánovasek Sagastari utziko zion lehendakaritza, beti ere 1876ko Konstituzioa errespetatzen bazen. Adostutakoaren arabera, azaroaren 27an, Sagastak gobernu berria eratu zen.

1893ko ekainean, Sagasta Euskal Herrira heldu zen trenez. Haren gobernuko Gamazo ministroak Gamazada protestaldia piztu zuen Nafarroa Garaian, eta errebolta giroa Hego Euskal Herri osora zabaldu zen. Abuztu amaieran, Donostian zen, eta Sagastaren tiroen gaua deitu kinka gertatu zen haren hotelaren kanpoaldean.

Pardoko Itun hark 1909ra arte iraungo zuen. Egia esan behar bada, 1881az geroztik martxan zegoela esan dezakegu, Sagastak Berrezarkuntzan lehendakaritza hartu zuen lehen aldian.

Sagasta zen presidente 1898an, Espainiak Kubako Gerra galdu zuenean, Kuba, Puerto Rico, Filipinak eta Guam galduz. Galera haren ondoren ere izan zuen gobernatzeko aukera, 1901 eta 1902 bitartean.

Bizitza pertsonala

aldatu
 
Praxedes Mateo Sagastaren hilobia

Urrezko Toisoiaren zaldun egin zuten eta Concepción de Villaviciosa eta Torre y Espada ordenatako Gurutz Handiak jaso zituen. Sagasta hargin beltz garrantzitsua izan zen eta Espainiako Gran Orienteko Maestre Handia izatera iritsi zen.

1885ean, Ángela Vidal Herrerorekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten: José Sagasta Vidal eta Victoria Esperanza Mateo Sagasta y Vidal, lehen Sagasta kondesa.

1903ko urtarrilaren 5ean Práxedes Mateo Sagasta Madrilen hil zenean, Gorteetako diputatu zen, Logroño ordezkatuz.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu