Ireki menu nagusia

Olaf V.a (1903ko uztailaren 2a-1991ko urtarrilaren 17a) 1957tik bere heriotzera arte Norvegiako errege izan zen. Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburg dinastiako kidea, Haakon VII.aren eta Maud Galeskoaren semea zen.

Olaf V.a Norvegiakoa
Olav V of Norway.jpg
Norvegiako monarka

1957ko irailaren 21a - 1991ko urtarrilaren 17a
Haakon VII.a Norvegiakoa - Harald V.a Norvegiakoa
Chief of Defence of Norway Itzuli

1944ko uztailaren 1a - 1945eko uztailaren 15a
Wilhelm von Tangen Hansteen Itzuli - Otto Ruge Itzuli
Bizitza
Izen osoa Alexander Edward Christian Frederik
Jaiotza Sandringham House Itzuli1903ko uztailaren 2a
Herrialdea  Danimarka  (1903ko uztailaren 2a -  1905)
 Norvegia  (1905 -
Heriotza The Royal Lodge, Holmenkollen Itzuli1991ko urtarrilaren 17a (87 urte)
Hobiratze lekua Akershus gotorlekua
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Haakon VII.a Norvegiakoa
Ama Maud of Wales
Ezkontidea(k) Princess Märtha of Sweden Itzuli
Seme-alabak
Leinua House of Glücksburg Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Balliol College Itzuli
Norwegian Military Academy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak monarka
Jasotako sariak
Gradua almirante
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Norvegiako Eliza
IMDb nm0645994

1905ean, Norvegia Suediatik banatu eta erresuma independente bihurtu zenean, bere aita aukeratu zuten errege. Une horretan jaso zuen Olaf izena ere, jaiotzerakoan Alexander Edward Christian Frederik izenez bataiatu baitzuten. Bere aitak ahalegin berezia egin zuen semea kultura norvegiarrean hezteko, eta, horregatik, bertako ikastetxeetan ikasi zuen.

1929an ezkondu zen bere lehengusina Marta Suediakoarekin, eta hiru seme-alaba izan zituen:Ragnhild printzesa, Astrid printzesa eta Harald printzea (geroago errege bihurtu zena).

Bigarren Mundu Gerran parte hartze esanguratsua izan zuen, bere aitarekin batera, III. Reicharen aurkako borrokan. Gobernu osoarekin batera, Londresen erbesteratu zen, eta bertatik Norvegiako Armadaren (erbestekoa) laguntzaile izan zen.

1957an, bere aita hil ondoren, hartu zuen erregetza. Gerran Norvegiari eskainitako leialtasunagatik, "Herritarren Errege" izenez egin zen ezagun. Bizkartzain gabe ibiltzeko ohituraz galdetuta, honako hau erantzun omen zuen behin: "Nola ez dudala bizkartzainik? 4 milioi ditut eta" (Norvegiako biztanleria osoa, alegia).

1991ko urtarrilean hil zen, bihotzekoak jota.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olaf V.a Norvegiakoa Aldatu lotura Wikidatan