Ireki menu nagusia

Joakin Egia Unzueta (Bilbo, Bizkaia, 1903 - Liverpool, Erresuma Batua, 1956) Bilboko portuko kapitaina izan zen.

Joakin Egia
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1903
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Liverpool, 1956 (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hegazkinlaria eta itsasontziko kapitaina
Zerbitzu militarra
Adar militarra Eusko Itsas Gudarostea
Royal Air Force
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra

BiografiaAldatu

1936an Eusko Jaurlaritza antolatu zenean, gerrarako ontzidi bat antolatzeko agindua eman zion. Lau bakailao-ontzi artilleriaz hornitu, eta Araba, Gipuzkoa, Bizkaya eta Nabarra izenez bataiaturik, itsas garraiorako laguntzaile eta babesle izateko prestatu zituen. Orobat lan handiak egin zituen, Bilboko porturako defentsa antolatzen. Bizkaia armada nazionalaren esku erori zenean, setioari itzuri eta hamar draga-minarekin Frantziara ihes egin zuen.

Gerra ondoren, Erresuma Batuan erbesteratu zen: Royal Air Forceren hegazkinlari bilakatu eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen.[1]

ErreferentziakAldatu