Claudette Colbert
Émilie Claudette Chauchoin, ezagunagoa Claudette Colbert ezizenaz (koʊlˈbɛɹ), (Saint-Mandé, 1903ko irailaren 13a - Speightstown, 1996ko uztailaren 30a) Frantzian jaiotako aktore estatubatuarra izan zen.
Claudette Colbert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Émilie Chauchoin |
Jaiotza | Saint-Mandé, 1903ko irailaren 13a |
Herrialdea | Frantzia Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Speightstown, 1996ko uztailaren 30a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Barbados |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Norman Foster (1928 - 1935) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Art Students League of New York (en) Washington Irving High School (en) |
Hizkuntzak | frantsesa estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Biografia
aldatuÉmilie Claudette Chauchoin (show-shwan ahoskatua) 1903ko irailaren 13an jaio zen Saint-Manden, Frantzian. Jeanne Marieren (1877-1970) eta Georges Claude Chauchoinen (1867-1925) alaba izan zen. Émilie izena eman zioten arren bataioan, Lily izena erabiltzen zuten Lillie Langtry aktorearengatik, Jerseyn jaioa, eta izen bereko izeba batek, Émilie Loew amonaren adopziozko alabarengatik (1878–1954). Colbert, haren ama eta amona, Marie Augustine Loew (1842–1930), Kanaleko Uharteetan jaio ziren, Ingalaterra eta Frantzia artean; beraz, ingelesez arin hitz egiten zuten Estatu Batuetara etorri aurretik, nahiz eta frantsesez eta ingelesez hitz egin familiaren zirkuluan
Oso gazterik jo zuen Estatu Batuetara, eta 1927an lan egin zuen, lehenbizikoz, zineman. Erabateko porrota izan zen lehen film hura, eta ez zuela film gehiago egingo agindu zuen arren, 1929an itzuli zen zinemara. 1930ean Zortedun gizona egin zuen, eta horren ondoren Paramountek ordura arte inoiz sinatu izan zen kontratu garestiena eskaini zion. Guztira 60 filmetik gora egin zituen, komediak batez ere, eta Oscar sarietarako hainbatetan izendatu zuten. Besteak beste, film hauek ditu aipagarri: Gurutzearen seinalea (1932), Gau batez gertatu zen (1934) emakumezko antzezle hoberenaren Oscar saria, Cleopatra (1934), Bi banderapean (1936), Bizar-Urdinen zortzigarren emaztea (1938), Ia-ia zurea (1944), Erreserbarik gabe (1946), Familiarteko eztei-ogiak (1948), Parrish (1961).[1][2][3]
Filmagintza
aldatuFilm luzeak
aldatuFilm laburrak
aldatuUrtea | # | Filma | Pertsonaia | Kidea | Zinema zuzendaria | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1932 | 1 | Hollywood on Parade | Bera | - | Louis Lewyn | ||
1933 | 2 | Hollywood on Parade No. 9 | Bera | - | Louis Lewyn | ||
1934 | 3 | The Hollywood You Never See | Bera | Henry Wilcoxon | Herbert Moulton | ||
Cleopatra | Warren William | ||||||
4 | The Fashion Side of Hollywood | Bera | - | Josef von Sternberg | |||
1938 | 5 | Breakdowns of 1938 | Bera | - | - | ||
Grand Duchess Tatiana Petrovna Romanov | |||||||
1942 | 6 | Hedda Hopper's Hollywood No. 6 | Bera | - | Herbert Moulton | ||
1944 | 7 | Garabatos Claudette Colbert | Bera | - | Enrique Diban | ||
1948 | 8 | Screen Snapshots: Photoplay Gold Medal Awards | Bera | - | Ralph Staub |
Irudi galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «Claudette Colbert» www.tcm.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
- ↑ (Ingelesez) «Claudette Colbert | Biography, Movies, Assessment, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
- ↑ (Ingelesez) Pace, Eric. (1996-07-31). «Claudette Colbert, Unflappable Heroine of Screwball Comedies, Is Dead At 92» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
Bibliografia
aldatu- (Ingelesez)Joel W. Finler, , Pyramid Books, 1989 (ISBN 1-85510-009-6)
- (Ingelesez)Ronald Haver, , New York, Bonanza Books, 1980 (ISBN 0-517-47665-7)
- (Ingelesez)Richard B. Jewell et Vernon Harbin, , Octopus Books, 1982 (ISBN 0-7064-1285-0)
- (Ingelesez)Lawrence J. Quirk, , Crown Publishers, 1974 (ISBN 0-517-55678-2)
- (Ingelesez)David Shipman, , London/Boston, Mass, Macdonald/Little, Brown, 1989 (ISBN 0-356-18146-4)
Ikus, gainera
aldatu- Oscar Sariak
- Donostiako Zinemaldia
- Katharine Hepburn
- Meryl Streep
- Susan Sarandon
- Bette Davis
- Charlize Theron
- Hilary Swank
- Nicole Kidman
- Julia Roberts
- Helen Hunt
- Diane Keaton
- Emma Thompson
- Jessica Lange
- Sissy Spacek
- Jane Fonda
- Glenda Jackson
- Faye Dunaway
- Elizabeth Taylor
- Julie Andrews
- Shirley MacLaine
- Sophia Loren
- Audrey Hepburn
- Olivia de Havilland
- Joan Fontaine
- Joan Crawford
- Mary Pickford
- Ingrid Bergman
- Jodie Foster
- Vivien Leigh
- Luise Rainer
- Donostia Saria (Zinemaldia)
- Marion Cotillard
- Cecil B. DeMille
- It Happened One Night
- Geraldine Page
- Greer Garson
- Ellen Burstyn
- Maggie Smith
- Norma Shearer
- Anne Bancroft
- Cate Blanchett
- Jennifer Jones
- Kate Winslet
- Renée Zellweger
- Reese Witherspoon
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)[Bideoa] Biographie of Claudette Colbert
- [Bideoa] Cleopatra, Claudette Colbert