Alfred Roth
Alfred Roth (Berna, 1903ko maiatzaren 21a - Zurich, 1998ko urriaren 20a) suitzar arkitektoa izan zen. Parisen egin zituen ikasketak, Le Corbusierren zuzendaritzapean, eta bere sorterrira itzuli zelarik, arkitekturako estudio bat ireki zuen Zurichen, eta Werk aldizkaria sortu zuen. Garaitsu hartan hasi zen Doldertalhäuser izenez ezagunak diren bere eraikin ospetsuak egiten, Le Corbusierrek eta Bauhaus Arte eta Arkitektura eskolak garaturiko kontzeptuetan oinarriturik. 1936. urtean inauguratu zituen lan haiek, Zurichberg egoitza-auzoan. Irakasle izan zen Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan, eta Zuricheko Eskola Politekniko Federaleko irakasle egin zuten 1956an.
Alfred Roth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wangen an der Aare, 1903ko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Zürich, 1998ko urriaren 20a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | ETH Zürich |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Mugimendua | Neues Bauen (en) |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.