Harley-Davidson

Harley-Davidson Estatu Batuetako motozikleta fabrikatzaile bat da.

Harley-Davidson
Harley-Davidson logo.svg
Datuak
Mota negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Industria Ingeniaritza mekanikoa eta motorcycle manufacturer (en) Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza Milwaukee
Legezko forma akzio konpainia eta kapital irekiko enpresa
Zeren jabe
Balore-burtsa New Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera 1903
Sortzailea
Sorlekua Milwaukee
Jasotako sariak
Facebook: harley-davidson Twitter: harleydavidson Instagram: harleydavidson Youtube: UCbqVd7XZqpqidIpdblY9dhQ Pinterest: harleydavidson Edit the value on Wikidata

Harley-Davidson motozikletak 1903an Milwaukee hirian 21 urteko William Harley eta 20 urteko Arthur Davidson gazteak fabrikatzen hasi ziren, horretarako motordun bizikleta baten prototipo edo eredu bat sortu zutelarik. Eredu hau Davidsonen garajean eraiki zen, 3 m. zabal eta 5 m luze zituelarik. 1903ko abuztuaren 28an Harley-Davidson Motor Company enpresa sortu zuten, eta egun hortan bertan ekoizpenari burubelarri ekin zioten.

HistoriaAldatu

Lehenengo motorrak Davidson familiaren atzeko patioan garatu ziren. Gerora, 1904an, lehen lehiaketa motorra agertu zen. Urte horretatik aurrera, arrakasta handiz saldu zituzten eta 1914an 16.000 unitate ingurukoa zen ekoizpena. 3 urte geroago, I. mundu gerran Estatu Batuetako hornitzaile bihurtu zen.

1929an AEBtan izandako krisi ekonomiko larrian, bere modeloak egokitu zituzten garai latzetara eta marka ez zen galdu.

Davisonek kontratu berri bat lortu zuen Amerikako Estatu Batuekin, honetan, bigarren mundu gerran Amerikako armada hornitu behar zuen, honek beraien urrezko garaira eraman zuen Harley-Davison marka eta Koreako gudara kontratu hori iraun arte. Gero jeep marka aukeratu zuten Amerikako hornitzailetzat. Bitxikeria bezala, esan daiteke, bigarren gerra mundiala eta gero bertatik bueltatu ziren soldaduak “Choppers” motatako motorrak egiten hasi ziren, motor hauek pieza gutxi zituzten azkarragoak eta pisu gutxikoak izateko.

Alabaina, hurrengo urteetan, konpainiak beraien izen ona galdu zuten , gainera, zergak gero eta altuagoak ziren eta Hollywood-ek Harley Davidson marka estereotipo txartzat jo zuen haien pelikuletan. Jende gaiztotzat hartzen zituzten Harley batean zabilen pertsonak .

1969-an Amerikan Machinery and Foundry enpresak konpainia erosi zuen, bertan aldaketa berri batzuk ezarri zituen, baina aldaketa horiek enpresaren motorren kalitatea okertu zuen eta horregatik langile asko grebara joan ziren, horrek enpresari gastu asko eragin zizkion eta bere lehen postua galdu zuen japoniar marken aurrean .

 
2002 Softail Heritage Classic.

Kanpo estekakAldatu