Ireki menu nagusia

Maria Etxabe Aldai —ezizenez, Lau Uxo— (Zarautz, Gipuzkoa, 19031993) idazlea, politikaria eta kultur eragilea izan zen.

Maria Etxabe Aldai
Maria Etxabe (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Zarautz1903
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Zarautz1993 (89/90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta politikaria
Kidetza Emakume Abertzale Batza
Literaturaren Zubitegiko fitxa 916

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Maria Etxabe Aldai, Xalesenekoa gisa ere ezaguna, hasiera hasieratik Zarauzko Euskal Jaietako animatzaileetako bat izan zen [oh 1]eta gazte-gaztetatik ageri da herriaren kultur eta bizitza politikoari lotua.

1.929an Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren Juventud aldizkariaren literatur lehiaketako saria hartu zuen bere Itziar´ko Ama antzerki-lanak, Salvador Arriola apaizaren La Virgen de las Angustias gaztelaniazko lanaren itzulpena zena. 1.929ko irailaren 7an estreinatu zen lan hori Azpeitian. Antzerki munduan herriko Naste Borraste taldearekin aritu zen, ahizpa Juanitarekin batera gerraurreko urteetan.[1] Donostiako Kursaal Antzokian Eusko Ikasle Batzak antolatutako Euskal Jaiean, ekitaldi osoaren zuzendari gisa aipatua da (tarteko Naste Borraste zarauztarren antzezlana) Nikolas Muxika bergarar margolaria eta Endika Arroitajauregirekin batera.[2]

1.930ko apirilaren 30ean, Euskal Esnaleak gonbidatuta, Donostian eman zuen hitzaldi bat, Zorionaren iturria gizonak non du izenburupean. Hitzaldi horretarako prestatu zituen oharrak jasotzen dituzten eskuizkribuak Koldo Mitxelena Kulturunearen Urkijo Fondoan daude, eta horiexek Zarauzko Olerti Etxeak argitaratu zituen Jose Luis Padronen transkripzioak lagunduta 2.002an.

Urte bereko uztailaren 29an, Donostian Euskaltzaleak taldeak Emakumeen Omenaldia Euskarari antolatu zuen Victoria Eugenian. Bertan Mariak Emakumea eta Euskara irekiera hitzaldia eman zuen garaiko kroniketan (El Día-n) jasota dagoenez.

Uda berean, abuztuaren 24an, Lehenengo Andereño Idazle Batzarra antolatu zuten Zarautzen El Día egunkariko Euskal Orria-ko Ander Arzelus, Luzearrek zirikatuta. Historian euskal emakume idazleen lehen bilkura ezaguna den honetan, Mariak harrera-hitzaldia egin zuen Gipuzkoa osotik bertaratutako idazle emakume, Luzear eta Policarpo Barrenak, GBB-ko burua zenak, osatutako mahai-bueltari, gerora Luzearrek Euskal Orrian egindako kroniketan jasota gelditzen denez. Hauek izan ziren bilkura horretara bertaratutako emakume idazleak: Azpeitiko Loiola auzoko "Bat" eta "Olatx", Zarauzko "D.Z.", Elgoibarko "Bestea", Oiartzungo "Mirentxu", Donostiako "Ira" (Elbira Zipitria), Arruako "Maria'ren Alaba Bat", Tolosako "Yolanda", Oiartzungo "Pillipa", Elgoibarko "Maitxo" (Miren Gabilondo) eta Maria Etxabe bera, Zarauzko "Lau Uxo".

Maria Etxabek El Díako Euskal Orrian "Lau Uxo" zuen goitizen, eta ezin jakin besterik ere erabili zuen. Lau Uxok izan zuen jarduera gorabeheratsuan, nabarmen aktiboena 1931. urtea izan zuen. Artikulu ederrenen artean dago «Gor ez direnak entzun bezate».[3][4].

Politikan ere aritu zen, Emakume Abertzale Batzako kide zenez geroztik. Hitzaldi ugari eman zituen langintza honetan jardun zelarik.

Gerra ostean Eresoinka taldean ibili zen Europan barrena, Gerra Mundiala hasita Zarautzera bueltatu zen arte.

Dokumentatua dago ere Zarauzko Ikastolako hastapenetan andereño lanetan aritu zela musu-truk [5].

Zarauzko bere jaiotetxean hil zen 1993an.

OharrakAldatu

  1. 1.924ko argazki batean ageri da bertan, eta gerora Zarauzko Euskal Jaiak liburuan aipatzen denez, 1.973an Euskaltzaleak taldeak antolatutako hitzaldian hizlarien artean ageri da jaien hasieren berri ematen

ErreferentziakAldatu

  1.   «Prensa Histórica Digital» w390w.gipuzkoa.net . Noiz kontsultatua: 2019-04-02 .
  2.   «Muxika Errasti, Nikolas | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-02 .
  3. El Día, 1.931, martxoak 5, 8. orrialdea
  4.   «Prensa Histórica Digital» w390w.gipuzkoa.net . Noiz kontsultatua: 2019-04-02 .
  5. Txaparro Zarauzko Herri Aldizkaria, 2.004 irailak 2, 23. orrialdea

BibliografiaAldatu