Bizkaiko Batzar Nagusiak
Bizkaiko Batzar Nagusiak Bizkaiko euskal foru lurralde historikoaren legebiltzar eta organo legegile nagusiak dira.
Bizkaiko Batzar Nagusiak Juntas Generales de Bizkaia | |
---|---|
XII. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Foru lurraldeko ganbera |
Zuzendaritza | |
Presidentea | Ana Otadui (EAJ) 2015. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 51 (26 gehiengo osorako) |
Alderdi politikoak | Gobernua (31)
Oposizioa (20) |
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2023ko maiatzaren 28a |
Batzarlekua | |
Gernikako Batzar Etxea, Gernika-Lumo (Bizkaia) | |
Webgunea | |
Webgune ofiziala |
Egoitza nagusia Gernika-Lumo udalerriko Batzarretxean dute eta bertan Gernikako Arbola dago. Gernikako Batzarretxeak eta Gernikako arbolak Euskal Herriko historiaren sinbolo biziak bezala aurkezten dira.
Gaur egun, Bizkaiko Batzar Nagusien oinarrizko helburua Bizkaiaren alde egiten den edozer bultzatzea da. Batzar Nagusien aginpidepeko arloak Lurralde Historikoen Legeak zehazten ditu, eta herrilanak, gizarte-ekintza, zergalaritza, nekazaritza edo museoak bezalako arloetan araubide-agintea dute.
Foru Aldundiaren eta Batzar Nagusien arteko harremana aztertzean edozein legebatzar-sisteman dagoen harreman berdina da. Batzar Nagusiek (Legebatzarrak) galdera, eskabide, eta proposamenen bidez Foru Aldundiak (Exekutiboak) egindakoa zaindu egiten dute.
Historia
aldatuErdi Aroan, Bizkaiko Jaurerrian lurralde hauek batzar propioak zituzten: Lautada edo Tierra llana, Enkarterri (Avellanedako Batzarretxea egonda), Durangaldea edo Durangoko merinaldea (Gerediagako batzartokiarekin), uriak edo hiribilduak (Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika, Lanestosa, Lekeitio, Markina, Ondarroa, Otxandio, Plentzia eta Portugalete) eta Urduñako hiria.
Batzar Nagusi hauen funtzioak hauek ziren:
- Legeak elaboratu.
- Jarduera ekonomikoa bideratu.
- Funtzionarioak, diputatuak eta ordezkariak hautatu.
- Bizkaiko Jaunarekin zin-hitza hartu eta foruen osotasuna defendatu.
- Soldadutza zilegitu.
Bizkaiko ganbera foralaren jatorria Erdi Aroaren garaia baino lehenago kokatzen da. Hori dela eta, Europan sistema politiko demokratikoen aitzindaria izan zela esan dezakegu. Esate baterako, Batzar Nagusiak, Habeas Corpus edo Hidalgia Unibertsala bezalako baliabide demokratikoak sustatu zituzten. Hidalguia Unibertsalak, legeen aurrean Bizkaiko pertsona guztiak berdinak direla ezartzen du. Honen ondorio garrantzitsuena torturen debekapena da.
1876an, Foruen abolizioaren ondorioz Batzar Nagusiak debekatu egin zituzten. Debeku honek ehun urte iraun zuen eta 1979 urtean, berriz ere berreskuratu egin ziren. Ehun urteko parentesi hau alde batera utziz, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoaren instituzionalizazioan modu aktibo batean parte hartu egin dute.
Egoitza
aldatuBatzarretxea Antonio Etxebarria jaunak eraiki zuen XIX. mendean (1826-1833). Estilo neoklasikokoa da, erdigune gisa Andre Mari Zaharra eliza du, eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilkura Aretoa da. Batzarretxearen gela batean beirate ikusgarria dago, 235 metro koadrokoa, gela oso osorik estaltzen du. Kanpoaldeko lorategian Gernikako Arbola dago. Arbola horrek, Euskal Herriaren historiaren eta berorren erakundeen sinboloa da. Betikotasuna adierazteko, arbola zaharraren enborra, gaur eguneko arbola eta kimu berria daude.
Gernikako egoitzan, batzar nagusiak ospatzen dira. Bilboko egoitza administratiboan aldiz, Batzordeen batzarrak eta Batzarkide-Taldeenak, baita Osoko Batzarrak prestatzeaz lotutako eginbide guztiak. Egoitza Hurtado de Amezaga kalean dago.
Organoak eta haien funtzioak
aldatuLehendakaritza
aldatuGanberaren pertsona bakarreko organoa da eta Batzar Nagusien bilera osagarrietan hautatzen da. Lehendakariak zereginen bide ona ziurtatzen du, debateak bideratzen eta kontrolatzen ditu eta azkenik, ordainketak agintzen ditu.
Mahaia
aldatuBatzar Nagusien organo zuzentzailea da eta lehendakariaren baimenarekin lan egiten dute. Mahaiak lehendakaria, bi lehendakariorde eta bi idazkari osatzen dute, honen hautaketa agintaldiaren hasieran egiten da.
Mahaikideen zeregin kopurua aldatzen da segun eta zein den lanaren egituraketa. Mahaikideek gastuak agintzen dituzte, kontratuak negoziatzen eta akordatzen dituzte, batzarretako idazkiak eta agiriak sailkatzen dituzte, Batzar Nagusien jardunerako irizpide nagusiak erabakitzen dituzte, Batzar Nagusien Aurrekontuak antolatzen dituzte, onartutako Aurrekontuaren ardura dute eta Araudian azaldutako gainerako zereginez arduratzen dira. Zereginak egiterakoan Legelaritza-Zerbitzuaren Legelari Nagusiaren aholkuak eta laguntza erabiltzen dute.
Taldeburu-batzarra
aldatuTaldeburu-Batzarrak Batzar Nagusien zereginetan parte hartzeko Batzarkide-Taldeen organoa da. Batzar Nagusietako Lehendakariak eta Batzarkide-Taldeetako Taldeburuek osatzen dute eta horren bileretara Batzar Nagusietako Idazkarietako batek eta Legelari Nagusiak joan behar dira.
Taldeburu- Batzarraren funtzioak hauek dira, Ganberaren betebeharrak ordenatzea eta erraztea, Batzarkide-Talde bakoitzak Batzordeetan izango duen ordezkari-kopurua ezartzea, Osoko Batzarretako aretoko jesarlekuak izendatzea, Gernikako Batzarretxean zein Batzar Nagusien gainerako egoitzetan Talde bakoitzak izango dituen lekuak zehazteko, eta azkenik Batzordeen eta Osoko Bileraren egutegia ezartzea.
Batzar Iraunkorra
aldatuAraudi eta Jaurbiderako Batzordeak, Batzar Nagusietako Lehendakariak, gainerako Mahaikideek eta horretarako izendatutako Batzarkideek eratzen dutenek, Batzar Iraunkorrean batuko dira bilera denboraldia bukatzen denean. Batzar Iraunkorrak, Osoko Bilerari dagozkion gaiak konpondu behar ditu. Batzar Iraunkorrak Ganberaren osoko bilerari aztertutako arazo eta hartutako erabakien berri emango dizkio.
Batzordeak
aldatuBatzordeak, Osoko Batzarrak hartu beharreko erabakiak prestatzeaz arduratzen den organoa da. Batzar Nagusietako Mahaiak erabakitzen du zenbat batzordekideek osatzen duten Batzorde bakoitza, Taldeburu-Batzarrari entzunda eta Batzarkide-Taldeen ordezkari-kopurua kontuan izanda. Talde bakoitzak gutxienez batzordekide bat izateko eskubidea dauka sortutako ohiko Batzorde guztietan. Batzordeek boto-gehiengoz hartuko dituzte erabakiak, eta boto-berdinketa badago botoak zenbatzerakoan, Batzar Nagusietako Talde bakoitzak zenbat Batzarkide daukan hartuko da kontuan.
Batzar Nagusietako Batzordeak ohikoak edo bereziak izan daitezke. Batzorde ohikoak Ganberako araudiaren beharrezko karakterearekin aurreikusiak daude. Batzorde Bereziak,aldiz, Batzordea sortzeko erabakian bertan aipatutako jakineko egitekoetarako sortzen dira.
Araudi eta Jaurbiderako Batzordearen kasuan izan ezik, Batzordeak haien kideetatik mahai bat aukeratzen dute, mahai honek lehendakaria, lehendakari ordea eta idazkaria osatzen dute.[1]
Osaketa 2019-2023 legintzaldian
aldatuBatzar Nagusiak 51 batzarkide osatzen dute, batzarkide hauek Foru Hauteskundetan, sufragio zuzena eta unibertsalaren bidez aukeratzen dira lau urtetan behin. Aukera politiko desberdinen artean, Bizkaitarrek haien ordezkariak aukeratzen dituzte. Horretarako Bizkaia lau hauteskunde-barrutian banatuta dago eta eurotariko bakoitzetik honenbeste batzarkide hautatzen da. Bilbok 15, Enkarterrik 13, Busturia-Uribek 13 eta Durango-Arratiak 10 batzarkide ematen dituzte.
Aulki banaketa
aldatu2023-2027ko XII. legegintzaldian horrela banatzen dira:
- Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ): 23 batzarkide
- Euskal Herria Bildu (EH BILDU): 15 batzarkide
- Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE/PSOE): 8 batzarkide
- Alderdi Popularra (PP): 3 batzarkide
- Elkarrekin Podemos (Elkarrekin): 2 batzarkide
Mahaia
aldatu- Lehendakaria - Ana Otadui (EAJ)
- Lehenengo lehendakariordea - Begoña Gil (PSE-EE)
- Bigarren lehendakariordea - Idoia Buruaga (EH Bildu)
- Idazkariak - Lehenengo idazkaria, Jane Eyre Urquieta (EAJ) eta Bigarren idazkaria, Ricardo Vaquero (Elkarrekin)
Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak
aldatuLegegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
---|---|---|
I. (1979-1983) | Jose Alberto Pradera | EAJ |
II. (1983-1987) | Antxon Aurre Elorrieta | EAJ |
III. (1987-1991) | Antxon Aurre Elorrieta | EAJ |
IV. (1991-1995) | Antxon Aurre Elorrieta | EAJ |
V. (1995-1999) | Aitor Esteban Bravo | EAJ |
VI. (1999-2003) | Aitor Esteban Bravo | EAJ |
VII. (2003-2007) | Ana Madariaga Ugarte | EAJ |
VIII. (2007-2011) | Ana Madariaga Ugarte | EAJ |
IX. (2011-2015) | Ana Madariaga Ugarte | EAJ |
X. (2015-2019) | Ana Otadui Biteri | EAJ |
XI. (2019-2023) | Ana Otadui Biteri | EAJ |
XII. (2023-) | Ana Otadui Biteri | EAJ |
Aurreko emaitzak
aldatu2019-2023 legegintzaldia
aldatu- EAJ: 25 batzarkide
- EH Bildu: 10 batzarkide
- PSE-EE: 8 batzarkide
- Elkarrekin Podemos: 6 batzarkide
- PP: 2 batzarkide
2015-2019 legegintzaldia
aldatu- EAJ: 23 batzarkide
- EH Bildu: 11 batzarkide
- PSE-EE: 7 batzarkide
- Podemos: 6 batzarkide
- PP: 3 batzarkide
- Talde mistoa: batzarkide 1 (PPtik kanporatua)
2011-2015 legegintzaldia
aldatu- EAJ: 22 batzarkide
- Bildu: 12 batzarkide
- PSE-EE: 9 batzarkide
- PP: 8 batzarkide
- EB-B: batzarkide 1
- Aralar: batzarkide 1
2007-2011 legegintzaldia
aldatu- EAJ: 23 batzarkide
- PSE-EE: 14 batzarkide
- PP: 8 batzarkide
- EB-B: 2 batzarkide
- EAE-ANV: batzarkide 1
- EA: batzarkide 1
- Aralar: batzarkide 1
- Alternatiba: batzarkide 1
2003-2007 legegintzaldia
aldatuEzker Abertzaleak babestutako hautes zerrenda (Autodeterminaziorako Bilgunea), legez kanporatu zuten.
1999-2003 legegintzaldia
aldatu1995-1999 legegintzaldia
aldatu- EAJ: 20 batzarkide
- PSE-EE: 10 batzarkide
- PP: 9 batzarkide
- HB: 5 batzarkide
- EB: 4 batzarkide
- EHE: 2 batzarkide
- EA: batzarkide 1
1991-1995 legegintzaldia
aldatu- EAJ: 21 batzarkide
- PSE: 12 batzarkide
- HB: 8 batzarkide
- PP: 4 batzarkide
- EA: 4 batzarkide
- EE: 2 batzarkide
1987-1991 legegintzaldia
aldatu- EAJ: 16 batzarkide
- PSE: 12 batzarkide
- HB: 10 batzarkide
- EA: 7 batzarkide
- EE: 4 batzarkide
- AP: batzarkide 1
- CDS: batzarkide 1
1983-1987 legegintzaldia
aldatu1979-1983 legegintzaldia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Juntas Generales de Bizkaia» www.jjggbizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-27). http://www.jjggbizkaia.eus/home2/sobreJJGG/composicion.asp?
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Bizkaiko Batzar Nagusietako webgunea