Lea-Artibai

Bizkaiko eskualdea

Lea-Artibai Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, Gipuzkoarekin mugakide. Izena ematen dioten Lea eta Artibai ibaiek mugatzen dute mendebaldean eta ekialdean hurrenez hurren, baita Kantauri itsasoak ere iparraldean. Lea-Artibai eskualdea 12 herrik osatzen dute: Lekeitio, Ispaster, Amoroto, Mendexa, Etxebarria, Markina-Xemein, Ondarroa, Berriatua, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar eta Ziortza-Bolibar. Lea-Artibaiek 180,3 km² ditu, eta 2020an 26.114 biztanle zituen INE-ren arabera.

Lea-Artibai
 Euskal Herria
Lea-Artibai Oiz menditik.
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakAmoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar
Herri handienaOndarroa
Geografia
Koordenatuak43°18′N 2°30′W / 43.3°N 2.5°W / 43.3; -2.5
Azalera180 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Ispaster eta Etxebarria izan ezik, gainontzeko bederatzi herriak UEMA mankomunitate euskaldunean sartuta daude, Euskal Herriko eskualderik euskaldunenetarikoa izanda.

Herri nagusiak kostaldekoak ditugu: Lekeitio (Lea ibaiaren itsasoratzean) eta Ondarroa (Artibairen bokalean). Udalerririk jendetsuena Ondarroa da, 8.277biztanlerekin. Eta udalerri handiena Markina-Xemein da, 44,79 km²ekin.

Geografia

aldatu

Lea-Artibai eremu nahiko menditsua eta berdea da. Dagoen mendirik altuena, Munitibar eta Ziortza-Bolibar bitartean dagoen Oiz (mendia) (1026m) da. Horrez gain beste mendi handi batzuk ere badaude, baina esanguratsuena hori da, zeren eta bertan jaiotzen dira eremuari izena ematen dioten ibai biak, Lea eta Artibai.

Udalerriak

aldatu

Hamabi herri hauek biltzen ditu, eta herriok honako biztanleria izan zuten 2023an Eustaten[1] arabera


Herria Biztanleria Lurraldea (km²)
  Amoroto 383 12,94
  Aulesti 651 25,31
  Berriatua 1226 20,23
  Etxebarria 695 18,10
  Gizaburuaga 204 6,32
  Ispaster 741 22,62
  Lekeitio 7.107 1,9
  Markina-Xemein 5.015 44,79
  Mendexa 449 6,91
  Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz 465 24,07
  Ondarroa 8.277 3,6
  Ziortza-Bolibar 413 18,94

Politika

aldatu
Amoroto Asier Arrizabalaga Independientea
Aulesti Irati Urberuaga  
Berriatua Joseba Goienola  
Etxebarria Karmelo Gisasola  
Gizaburuaga Amaia Zabala Goikoetxea IB
Ispaster Garbiñe Saenz  
Lekeitio Ander Aldazabal  
Markina-Xemein Iratxe Lasa  
Mendexa Mari Jose Uriarte  
Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz Arkaitz Goikoetxea  
Ondarroa Urtza Alkorta  
Ziortza-Bolibar Alberto Garro  
Udal Hauteskuneak (2023)
aldatu
EH Bildu EAJ PSE Elkarrekin Podemos Besteak PP
Udalerria Bozka Zin. Bozka Zin. Bozka Zin. Bozka Zin. Bozka Zin. Bozka Zin.
Amoroto 209 7
Aulesti 266 6 83 1
Berriatua 388 125 4
Etxebarria 190 3 259 4
Gizaburuaga 85 5
Ispaster 196 3 231 4
Lekeitio 2.199 7 1.786 6 32 12
Markina-Xemein 1.205 7 1.111 6 20 14
Mendexa 164 5 73 2 1
Munitibar 157 5 70 2
Ondarroa 1.985 7 1.855 6 79 38
Ziortza Bolibar 151 5 83 2
Guztira 6.901 5.676 135 294 65

Mugakideak

aldatu

Iparraldean Kantauri Itsasoa, mendebaldean Busturialdea eskualdea, ekialdean Debabarrena (Gipuzkoa) eta hegoaldean Durangaldea.

Mendiak

aldatu
 
Lekeitioko ikuspegia Lumentza menditik
 
Oiz mendiaren gailurra elurrez beteta

Hegoaldean Oizko mendilerroa aurkitzen da, Durangaldetik bereiziz. Mendebaldean, Leiako mendilerroa (Iluntzar mendiarekin, 727 m[2]) dago Nabarniz (Busturialdea) eta Aulestia artean. Bedartzandi-Urregarai mendilerroak (704 m) banatzen ditu Aulestia eta Markina. Ekialdean, Arnoko mendilerroa kokatuta dago Markina, Elgoibar eta Mutriku artean.

Hauek dira eremuko mendi esanguratsuenak:

  • Oiz (1026m)[3]. Mendi hau, Bizkaian aurkitzen da, Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeen artean, Munitibar eta Ziortza-Bolibar herrien artean. Euskal mitologiaren arabera Mariren bizilekuetako bat da. Mendi honetan 40 aerosorgailuko parke eoliko bat dago. Bertara igotzeko bide asko daude, eta gailurreraino iristen den pista bat dago autoarekin igo ahal dena.
  • Tontorramendi (386m). Ondarroa gainean eta Mutriku eta Berriatua artean. Kostaldeko ikuspegi ederra dago gailurretik.
  • Astogagana(801m). Munitibarren kokatuta dagoen Oiz mendilerroko mendi bat da.
  • Otoio (399m). Ispaster eta Lekeitio artean dagoen mendia da. Itsas labarraren gainean kokatuta dago, eta bertan begiratoki oso interesgarri bi daude.[4]
  • Lekeitioko Talaia (242m). Otoio azpian dagoen tontor txiki bat da, lurrez Ispaster dena, baina betidanik Lekeitioko arrantsaleen talaia izan da.[5]
  • Lumentza (114m). Lekeitioko herrigunean kokatuta dagoen mendi bat da. Kalbario izenarekin ere deitzen zaio, igoeran zehar dagoen via crucis dela eta. Horrez gain, bertan kobazulo batzuk aurkitzen dira (Lumentzako leizea), non historiaurreko aztarnak topatu zituzten.
  • Urregarai (704m). Urregarai mendia, izen berdineko mendilerroko mendi altuena da, Markina eta Aulestia bitartean aurkitzen da. Mendi hau Santa Eufemia izenarekin ere ezagutzen da, tontorrean aurkitzen den baselizagatik. Oinez naiz kotxez igo daiteke, Aulestiatik eta Markinatik.[6]
  • Motrollu (591). Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz udalerrian kokaturiko mendia, Oizen ondoan. Bi igoera dauzka. Errazena eta laburrena Gerrika auzotik (2.5km), eta luzeena Munitibar bertatik (3.5km).

Ingurune naturala

aldatu
 
 
Santa Katalina itsasargia

Lea-Artibain hainbat natur gune daude.

Ipar mendebaldean, Ogella hondartza eta Otoio mendiko artadi eta itsaslaparra dago. Gune honetan harrizko hondartza bat aurkitu ahal dugu (Ogella), horrez gain 89ko suteak erretako Artatadi birsortua dago, eta Santa Katalina puntan izen bereko itsasargia. Santa Katalinako puntan, Antzorizko kobak aurkitzen dira. Koba horiek oso garrantzitsuak dira Europa mailan, zeren eta bertan, duela 10.000-15.000 urte arteko giza komunitate arrantzale baten arrastoak aurkitu direlako. Hau da arrantzaren testigantza zaharrena eta aberatsenetakoa Europa mailan.[7]

Lekeition bertan, Lea errekaren bokalea, padura, Lumentza mendia eta Lea itsasadarra aurkitzen dira. Lea errekaren bokalean bi hondartza aurkitzen dira: Isuntza (Lekeitio),Karraspio (Mendexa). Horrez gain paduraren inguruko basoetan animalia asko bizi dira, hala nola Martin arrantzalea, bisoia eta lezkaria. Lekeitio eta paduraren bitartean Lumentza mendia aurkitzen da, ezaguna dena bertako kobazuloetan egindako aurkikuntza arkeologikoengatik.[7]

Gizaburuaga eta Aulestia bitartean, Sekuoia baso oso ikusgarri bat dago. Horrez gain Lea ibaiaren urertzean Erdi Aroko burdinola batzuk daude, urertzeko basoen artean.

Aulestia eta Markinaren bitartean, Illuntza-Galarregi mendigune karstikoa aurkitzen da. Bertan mendi larreetako ekosistemak, pagadiak, hariztiak eta Artadiak aurkitzen dira. Horrez gain kobazuloak eta barrunbe karstikoa dago.

Hego mendebaldean, Durangaldearekin muga egiten, Oiz mendia dago. Bertan 700m (kota gainetik) ko altueran dagoen pagadia aurkitzen da. Horrez gain animalia berezi batzuen bizilekua da. Ala nola mirotz zuria, orkatza eta uretako zozoa.[7]

Hidrologia

aldatu

Lea-Artibai izenak adierazten duen moduan, eskualde honetako ibai nagusiak, Lea eta Artibai dira. Ibai hauek, Munitibarren kokatzen den Oiz mendian jaiotzen dira eta Kantauri itsasora arte joaten dira. Lea ibaia eskualde honetako 7 herritik igarotzen da (orden honetan): Munitibar, Aulestia, Gizaburuaga, Amoroto, Ispaster, Mendexa eta Lekeitio. Bestalde, Artibai ibaia ere Oiz mendian jaiotzen da, eta 6 herritatik igarotzen da: Munitibar, Ziortza-Bolibar, Etxebarria, Markina-Xemein, Berriatua eta Ondarroa. Lea eta Artibai ibaien emaria oso irregularra da, eta prezipitazioen erregimenari jarraitzen diote. Arro altuak oso ondo kontserbatuta daude, eta zenbait espezie aurki daitezke, hala nola bisoi europearra. Hala ere, giza jardueraren interferentziak daude, batez ere Artibain, Markina inguruan kontzentratutako industriarekin. Bestalde Lea ibaiean ia ez dago gizakia jardueraren interferentziarin Lekeition itsasoratzen den arte.

Lea-Artibaieko itsasertzak malkartsuak dira, eta itsaslabar asko dituzte. Ibaien bokalean, hondartzak osatzen dituzten hondar-bankuan irekitzen dira. Kretazeoko flysch-ak hemen ere ikusi daitezke, baina Gipuzkoako kostaldean baino askoz ere gutxiago.

Lea-Artibai eskualdean, klima ozeanikoan dago. Neguan ez du hotz handia egiten, eta udan ez du bero handia egiten. Urte osoan zehar prezipitazio ugari ditu. Neguan ez du elur askorik egiten, baina egiten duenenean mendi altuetan (Oiz eta Illunzar) egiten du.


      Datu klimatikoak (Lea Artibai)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12 12 14 16 21 21 23 24 22 19 15 13 '
Batez besteko tenperatura (ºC) 9 9 11 12 15 18 20 21 19 16 12 10 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6 6 7 9 12 15 17 17 15 12 9 7 11
[erreferentzia behar]

Historia

aldatu

Historiaurrea

aldatu

Ispasterreko historiaurreko, arrastorik zaharrenak Kobeaga I eta IIko aztarnategietan, oraindik aztertu ez den Utiagako haitzuloan, Solarte auzoan kokatuta dagoen Iperratxeko Jentilkoba haitzuloan eta Artikas auzoan kokatuta dagoen Otoioko Jentilkoba haitzuloan aurkitu ziren. Hala ere, garrantzitsuenak lehenengo biak dira, izan ere Kobeaga IIn aurkitu ziren Ispasterko aztarnarik zaharrenak. Bertan arrantzale mesolitikoak kokatu ziren, gutxi gorabehera k.a. 3.500 urteen inguruan.[8]

 
Historiaurrea

Kobeaga I haitzuloan hezurrez egindako apaingarri eta zeramika hondakin asko aurkitu ziren, kanpai formako edalontzien zatiak barne. Nahiz eta noizkoak diren ez jakin, uste da Brontze Arokoak direla. Ispasterren aldamenean, gaur egun Lekeitio den gunean, aspaldikoa da gizakiaren presentzia. Telesforo Aranzadik eta Jose Migel Barandiaranek Lumentzako kobazuloan aurkitutako aztarnen arabera, Goi Paleolitotik zetozen gizakiak bizi izan ziren Lekeition. Horrez gain, hirigunean bertan dagoen beste leize batean, Armintxe izenekoan, duela 12.000-14.000 urte inguruko labar artea aurkitu zen 2016an. Sasoi hartako gizakiak arrantzan eta nabigazioan aritzen ziren, gaur egun ere Lekeition jarduera garrantzitsuak direnak. Amoroton, aurkitu diren historiaurreko aztarnek frogatzen dutenez, Kristo baino milaka urte lehenagotik ere baziren populazio-guneak inguru honetan. Abitaga leize-zuloan aurkitu diren aztarnak, esate baterako, Madeleine aldikoak dira. Erromatarren Inperioak lurralde honekiko zaletasunik erakutsi ez zuela kontuan hartuta, Amoroton leinu-taldeak bizi zirela uste da, eta beren jarduera nagusia abeltzaintza izango zela. Mendexa aldetik Lehen agiriak XVI. mendekoak dira, Mendexa elizate bilakatu zen garaikoak. Lehenagotik ez dago aztarna handirik. Dena den, gauza jakina da inguruotan Paleolito garaitik bizi dela jendea.[8]

Erdi Aroa

aldatu

Mendexan, Erdi Aroan leinu-taldeak bizi ziren. Abeltzaintza zuten jarduera ekonomiko nagusi, eta ezarkuntza ez zen erabat iraunkorra. Ondoren, biztanleak hiriguneetatik urrundu eta nekazaritza inguruetan zabaltzerakoan, toki iraunkor batean finkatzen hasi ziren. Mendexan XIII. mendeko ondarea aurki daiteke, kasurako Andra Mariren eskultura erromanikoa. Badakigu ordurako jarduera eta egoitza finkoa zutela bertako biztanleek. Izan ere kristautasuna oso errotuta zegoen, San Millan, San Bartolome edota San Joseren irudiek erakusten dutenez.

1334. urtean Alfonso XI.ak Amoroto, Ispaster, Gardata eta Asumendiko monteroen hamarrenak Lekeitioko elizari itzultzeko eman zuen agindura arte, ez da historian Ispasterrik aipatu. Sarritan Ispasterrrek, eleizalde bezala, alboko herria den Lekeitiorekin auziak izan zituen, Bizkaiko gainerako herriek izan zuten bezala. Hala ere, epealdi honetan, Oinaztar eta Ganboatarren arteko leinu gerren borroka izan zen aipagarriena, jaurerriaren bizitza asko aldatu baitzuen. Beronek bi urte iraun zituen eta gogortasun handikoa izan zen, eta Ispasterrek, herri mailan, Oinaztarren alde egin zuen, beraien burua Adan de Yarza leinua baitzen, Zubieta jauregiko jauna. Borroken aldi honen bukaera, Enrike IV.ak 1457 urte inguruan hasi eta Errege Katolikoek 1492. urtean amaitu zen leinu gerren aurkako borrokak markatu zuen. Aro hauetako biztanleria aztertuz gero, ikus ditzakegu hazkunde eta atzeraldi aldiak txandakatzen direla. Azken hauek uzta txarren, izurriteen eta guden ondorio zuzena izango direlarik. Guzti honen ondorioz, XX. mendera arte biztanleriaren hazkundea ez zen egonkorra izan. Ispaster elizatea zenez, bertako biztanleak, nagusiki, nekazaritzan, abeltzantzan eta neurri txikiago batean arrantzan jarduten zuten; azken hau batez ere Lekeitioko herriarekin lotuta.[8] Erdi aldera joanda, Markinako hiribildua 1355. urtean sortu zuten. Inguruetako jauntxoek eskatu zuten hiribildua sortzea, hauen esanetan Gipuzkoatik egiten ziren lapurretak eta erasoak ekidin ahal izateko. 1370. urtean, jauntxoen bandoen gerren barruan, Juan Lopez Ganboakoak eraso egin zion Gonzalo Ibañez Markinakoari. Egun batez, goizaldean heldu zen Markinara bere gerlariekin, eta su eman zion Ibañez Markinakoaren etxeari. Sutean hil ziren Gonzalo (aita), bere bi seme eta beste hainbat pertsona.[9]

Ondarroa 1327ko irailaren 28an sortu zen Maria Diaz Harokoak emandako hiri-gutunaren bitartez. Logroñoko forua eman zitzaion. Alfontso XI.a Gaztelakoa erregeak Artibai ibaian zegoen zerratokia ustiatzeko baimena eman zuen, gaur egun zubi zaharra den tokian. Ondoren, Errenteria auzoa batu zitzaion Ondarroari, "Amalloko Errenteria" izenez ezagutzen zena.[8]

Zortzi urte beranduago, Bizkaiko jaun‑andreek dohaintza hori berretsi eta hobetu egin zuten, hiribil­duari probestu‑eskubidea eman baitzioten, ondarroarrak segurtasun handiagoz bizi zitezen, udalerria harresiz inguratuta.[8]

1351n, Plentzia, Lekeitio eta Bilborekin, Ingalaterraren aurkako ligan parte hartu zuen, ingelesek Biarritz eta Baiona okupatu eta gero. XV. mendean zehar, Bandoen arteko borroka odol­tsuek Ondarroa el­kortu zuten. Horretaz guztiaz izango lukete zer esanik etxe boteretsuetako jauntxoek (Arantzibia, Yarza, Ganboa); eta, agian, 1462an hiribil­dua kiskali zuen suteaz ere bai.[8]

Ondarroaren hiri gutunak gatazkak ekarri zituen Ondarroa eta Berriatuaren artean. Gatazka horretan sartuta zegoen Arantzibia etxea ere. Arazoa hauxe zen: Ondarroako hiri gutunak Ondarroa eta Berriatua arteko lur asko erabilera komunerako uzten zituela. Puntu hauen inguruan sortu ziren eztabaidak: Ondarroako zubia, Errenteriako mugak, Zaldu, Iramategi, Alliri eta Arriaga baserriak, Gorozikako Allenda etxea... Hurrengo mendeetan eztabaida asko izan ziren, akordioen eta epai bidez konpontzen joan zirenak.[8]

Mende hauetan Artibai ibaian 23 burdinola ere egon ziren, eta hango burdin asko Ondarroako portutik ateratzen zen txalupetan. Hala ere, ibaiak sakonera gutxi zuenez, txaluparik handienek ezin zuten portura sartu, eta horrek asko mugatu zuen Ondarroako itsas-merkataritzaren garapena (garai hartan hondoa jotako txalupa askoren testigantza asko daude). Hala ere, Ondarroako txalupen presentzia dokumentatuta dago Flandesen, Sizilian, Ingalaterran, Portugalen edota Ekialde Ertainean. Bidaia hauek Aro Berrira arte iraun zuten, eta orduan krisian sartu ziren.[8]

Gaur egun Santa Klara ermita dagoen lekuan su handiak egiten ziren gauetan eta ekaitz gogorretan, txalupak portura ezin sartuta zebiltzanean hauek gidatzeko. Ondarroako Santa Klararen lehen aipamena 1487koa da, baina ezin da esan ordurako ermitarik bazegoenik. Agian kultu hutsa izango zen, edo santuaren irudi bat kapera txiki batean. [9]

Aro Modernoa

aldatu

Lekeitioko herria pixkanaka hazten joan zen Amerikarako nabigazioak hazkunde hori azkartu zuelako. Portuaren beharrizanak asetzeko, hainbat alditan handitu da, harik eta gaur egungo itxura lortu arte. 1769an baztanga izurritea egon zen herrian. 350 biztanleri eragin eta haietako 14 hil zituen. Normalki gaixotasun honek% 15etik gora hiltzen zuen, batzuetan% 40, baina Luzuriaga medikuak baztangaren aurkako inokulazioak egin zituen eta% 4 izatea lortu zuen.[8] Amoroton Independentzia lortu aurretik, hala ere, Adan Yarzakoaren menpeko Erret elizate izendatu zuten eta Gaztelako Erresumari 18.000 maraiko zerga ordaindu behar izaten zizkion. Independentzia lortuta, elizatea lurralde unitate independente gisa eratu eta muga politiko-administratiboak ezarritzeko beharra nagusitu zen. Halaber, politikari berriak agertu ziren. Aldaketa hauek denak gertatu ziren garaian hierarkia ia feudalean egituratuta zegoen gizartea: zerga eta bereterren sistemari jarraitzen zieten, eta gizartearen gorengo mailan leinu-familiak zeuden (Adan Yarzakoaren leinua zen nagusi Amoroton). Leinu hauen diru-sarrerak nekazarien eta mendien gaineko eskubidea, elizatearen hamarrenak eta antzekoak ziren. Horixe zuten botere eta ahalmen ekonomikoaren oinarri, eta krisialdietan ondasunak eskuratzeko aukera ematen zien. Azken eskubide hau dugu gatazka ugariren eta Banderizoen borroken jatorria.[8]

Mendexan Agertu diren datuen arabera, garai batean Lekeitioko Andra Mari Basilikaren menpekoa izan zen Mendexa. Auzotarrak bertako abadea ez edukitzeaz kexu agertzen zitzaizkion Lukoko jaunari, eta honek, behar adina jende biltzen zela ikusita, eta sinodoaren erakundeei aurre eginez, parrokia bilakatzeko agindua eman zion Lekeitioko udal batzarrari 1545eko azaroaren 4an. Lekeition ez zeuden ados eta Aita Santuarengana jo zuten, baina honek ere Mendexaren alde ebatzi zuen eta lehia irabazi egin zuen.[8]

Independentzia lortzeak hiru datu garrantzitsu nabarmentzen ditu:

  1. Batetik, hazkunde demografikoa. Lekeitiotik banatzeko eskaerak hasi aurretik populazio-kopurua handitu egin zen.
  2. Bigarrenez, nekazaritzak ekonomiaren hobekuntza ekarri zuen. Abadea ordaindu eta parrokia mantentzeko ahalmena erakusten baitzuten.
  3. Azkenik, kristautasuna guztiz errotu zela eta horretarako biztanleek oso finkatuta bizi behar zuten .

Lekeitiotik banandu zen garaian, gizartea ia hierarkia feudalean bizi zen, eta zerga eta bereterren sistemari jarraitzen zitzaion. Goi mailan noblezia edo leinu-familiak zeuden. Mendexako herriaren kasuan, Mendexa familiakoak eta Likona familiakoak. Biak ere IX.-X. mendeetan sortu ziren banderizoen borroketan esku hartzen zuten. Gernikako Batzar Nagusietan 23. eserlekua eta botoa zuen. Erdi Arotik ia gaur egunera arte, abeltzaintza eta nekazaritza izan dira Mendexako gizartearen eta ekonomiaren ardatz.

XV. mendean greba bat egin zen Markinan. Errementariek hasi zuten greba hura, irabazten zuten soldata txikia zelako. Azkenean erregeak grebalarien eskariak ontzat hartu zituen eta agindu bat atera zuen hauen aldeko neurriak hartuz, 1499ko maiatzaren 8an.[8]

Kosta aldetik, Henao historiagileak Averiguaciones de las antigüedades de Cantabria liburuan Filipe II.a Espainiakoaren garaian Ondarroan hirurogei itsasontzi handi bazirela dio, Frantziako, Portugalgo eta Andaluziako portu urrunetara joaten zirenak. Izan ere, XVI. mendean, ontziola garrantzitsuak zeuden herrian eta, 2014an Ondarroako Historia Zaleak elkarteak zabaldu zuenez, Domingo Apallua bertako armadoreak agindu zuen Victoria itsasontzia egitea segur aski herrian bertan. Victoria izan zen munduari bira eman zion lehena.

1624ko apirilaren 17an Bizkaiko Jaurerriko Batzar Orokorrak erabaki zuen kostaldeko herriak gotortzea, Holandar txalupen eraso baten beldur zirelako. Sebastian de Arancibia izendatu zuten Ondarroa eta Berriatuako kapitain. 1681ean Ondarroak bi artilleria pieza zeuzkan. Eta 1703an bi talaia eraiki zituzten herrian, erasoetatik babesteko, Bizkaiko Diputazioaren aginduz. 1721ean Marsellatik zabaldu zen epidemia baten ondorioz, Bizkaiko Jaurerriak lau guardia ipini zituen Ondarroan, Gipuzkoako muga zaintzen. 1779an Ondarroan bi kainoi omen zeuden, baina egoera txarrean.[8]

Mahastiek presentzia handia eduki zuten Aro Berrian. Maria Diaz de Harok emandako herri gutunean ere aipatzen dira mahasti hauek. Herriko lur-jabeek txakolina egiten zuten mahats horrekin, eta herriko kontzelluan zuten boterea aprobetxatzen zuten euren aldeko arauak onartzeko. XVIII. mendean, adibidez, kanpoko ardo merkeagoa ekartzea debekatu zuten, herrian egindako txakolin garestia amaitu arte. Horrek arrantzaleen protestak eragin zituen, arrantzatzera joateko ardo merkeagoa nahi izaten zutelako. Izan ere, Aro Berrian zehar herriko politika gero eta oligarkikoagoa bihurtuko zen, eta boterea familia jakin batzuen artean banatuko zen: Aranzibia, Urunaga, Aranza... Urteekin, mahastiak desagertuz joan ziren, eta euren lekua sagastiek hartu zuten. Agustin Zubikarai ikerlariaren esanetan, XX. mendean 26 sagardotegi ere egon ziren herrian. Sagardoa kanpora ere saltzen zen, balandren bidez (itsasoz merkantziak garraiatzen zituzten txalupak). Erdi Arotik XVI. mende amaierara arte herriko arrain transformazio industriak gaziketa egiten zuen. XVI. mendetik XIX. mendera arte eskabetxea egin zen nagusi. Arlo hau Kofradiak erregulatzen zuen. XVIII. mendean, sektorearen (eta arrantzaren) krisia zela eta, Kofradiak berak sortu zituen bere eskabetxe-lantegi propioak. Ondarroako historiako gertakaririk lazgarrienetako bat 1794ko abuztuaren 28an gertatu zen: konbentzioko gerratearen borrokak zeuden garai hartan eta frantses armada herrian sartu eta su eman zion, eta arpilatu. Ondarroa modu lazgarri horretan sartu zen aro garaikidera.[8]

Ispasterren, XVII. mendeko lehen hamarkadetan artoaren laborantzarekin hasi ziren, eta oso garrantzitsua izan zen (Ispasterren egin zen laborantzaren lehenengo berria 1614. urtekoa da). Artoa landatzearen garapenarekin lotuta, ehokuntzaren gorakada aipatu behar da, izan ere 1630. urtean Ispasterrek lau errota izatera heldu baitzen. Gainera, elizatearen lurretan, Bizkaiko jaurerriak eduki zuten adibide urrietako bat eraiki zen hurrengo mendean: Aixederreko errota, 1728-1729 urteen bitartean eraikia eta gaur egun zutik dagoena.[10]

Aro garaikidea

aldatu

Lekeitioko portua Bizkaiko bigarrena izan zen XIX. mendearen amaierara arte, Bermeoko portuaren atzetik. Dena den, XX. mendean zehar Ondarroako portuak aurrea hartu zion. XX. mendean zehar Lekeitio Bizkaitar askoren opor-toki bilakatu zen, Zita enperatrizaren adibideari jarraiki. Gaur egun herriaren biztanleria hirukoiztu edo laukoiztu egiten da uda garaian. Horrela, Lekeitioko jarduera ekonomiko nagusia zen arrantzari, turismoa eta zerbitzuak batu zitzaizkion.[11]

Gaur egun

aldatu

Gaur egun, ekonomia dibertsifikatua duen eskualdea da Lea Artibai. Arrantza eta nekazaritza jarduera garrantzitsuak dira oraindik ere, baina turismo-sektoreak ere gora egin du. Kostaldetik mendietara doazen paisaia ederrek naturan eta kulturan interesa duten bisitariak erakartzen dituzte.

Oraindik ere, eskualdeko bizimoduan, kultura-nortasunaren babesa da alderdi nabarmenetako bat. Tokiko jaiek, gastronomiak eta kultur jarduerek komunitateak sustraiekin duen konpromisoa islatzen dute. Gainera, Lea Artibaik garapen ekonomikoa eta ingurumen-iraunkortasuna orekatu nahi izan ditu, bere baliabide naturalak zaintzearen garrantzia azpimarratuz.[12]

Demografia

aldatu
Biztanleria udalerrika
  •      5000-10000
  •      2500-5000
  •      1000-2500
  •      500-1000
  •      100-500
  •      < 100

Lea Artibaiko biztanleria 26.028 biztanlekoa da, duela bost urte baino% 2 gutxiago, eskualde horretan bizi zirenak beste bostehun bat gehiago baitziren. Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, argitaratutako azken datuen arabera, «jaitsiera hori gainerako autonomia-erkidegoan eta Bizkaian izandakoa baino handiagoa da», Garapen Agentziak egindako txostenak jasotzen duenez.

Euskal Autonomia Erkidegoan, oro har, %0,44ko jaitsiera izan da, eta indize hori% 0,65eraino igo da lurraldean. Biztanleria gehien galdu duen udalerria Etxebarria izan da, 808 erroldatu izatetik 748 izatera igaro baita, hau da, %7,43ko jaitsiera izan du. Jarraian, Ondarroa dago (-%4,24), 2011n erregistratuta zeuden 8.852 pertsonetatik, orain 8.477 ditu. Lehen hiru postuak Aulestik betetzen ditu, 658 baititu eta 681 zituen.

Lekeitio eta Berriatua ere gehitu dira biztanleriaren galera eragin duten udalerrien zerrendara,% 2,44 eta% 1,27, hurrenez hurren. Balantzaren kontrako aldean, gainerako herriak daude, Munitibar buru dutela; ondoren, Ispaster, Amoroto eta Mendexa, Bolibar eta Markinarekin ixteko.

Biztanleria definitzen duen beste ezaugarrietako bat gero eta adineko gehiago daudela da. Izan ere, Lea Artibaiko biztanle guztietatik sei mila pertsona inguruk 65 urte baino gehiago zituzten iaz. Udalerrika, Aulestik du ehunekorik altuena, eta Berriatuak txikiena.

Ekonomia

aldatu

Tradizionalki, arrantza jarduera nagusia izan da Lea-Artibaiko herri nagusietan, Lekeitio eta Ondarroan alegia. Barnealdean, nekazaritzak eta abeltzaintzak garrantzi handia izan dute historian zehar. Halaber, eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da.

EAEko indize bateratzailea 100 eta Bizkaikoa 93 izanik, 87an zegoen indize hori Markina-Bermeo eskualdean 1996an, nahiz eta alde nabarmenak izan udalerri batetik bestera. Jarduera industrial gehien hartzen duten udalerrietan gora egiten zuen indize horrek: 240koa zen Berriatuan, 236koa Gizaburuagan, 225ekoa Etxebarrian eta 121ekoa Amoroton. Gainerako guztietan Bizkaiko batezbestekoaren azpitik zegoen. Eskualdearen egitura ekonomikoa ere ez da berdina udalerri guztietan.

Lehen sektorea

aldatu
 
Ondarruko portua

Ondarroako arrantza-portuaren eraginez, lehen sektoreak garrantzia du eskualdeko balio erantsiari dagokionez,% 15,5 izan baitzen 1996an, Bizkaiko batez bestekoa% 1,11 izan zen bitartean. Oro har, eskualdeko udalerri guztietan garrantzi aipagarria du lehen sektoreak, arrantzari lotuak zein nekazaritzari eta abeltzaintzari emanak. Eskualdearen bilakaera ekonomikoa aipatzerakoan ezin da ahaztu arrantzak azken urteotan jasan duen krisialdia Ondarroan, eta batez ere izan duen eragina. Ontzien kopuruaren murriztearekin batera enplegua ere desagertu egin da. Gaur egun, lehen sektore ekonomikoaren gainbeherarekin, beste arlo batzuk ustiatzen ari dira, batez ere turismoaren inguruan eta industriaren esparru batzuk.

Bigarren sektorea

aldatu

Industriak, bestalde, balio erantsiaren% 31,9 ekarri zuen 1996an, Bizkaiko bataz bestekoa berdinduz. Jarduera industriala Etxebarrian (balio erantsiaren% 83), Berriatuan, Ispasterren, Gizaburuagan eta Amoroton kontzentratzen zen, eta zerbitzuek, berriz, garrantzi berezia zuten Lekeition edo Markina-Xemeinen, Bizkaiko batez bestekoa (% 59) eta eskualdekoa (% 42) aise gaindituz. Oro har, nekez ari da berreskuratzen enplegu maila Markina-Xemein eskualdean. 1999tik 2000. urtera, esate baterako, 8 puntutan jaitsi zen INEMen[13] erregistratutako langabezia Bizkaian, baina kopuru hori 1,7 puntukoa baino ez zen izan Lea-Artibai eskualdean.

 
Lekeitioko irla udan.

Hirugarren sektorea

aldatu

Zerbitzuen sektorea oso pobrea da. Gutxi gorabehera garrantzitsuak diren hiriguneak hurbil daudenez, hala nola Eibar eta Durango, baita Gipuzkoako hiriburua, (Donostia) 80 km baino gutxiagora, eta Bizkaikoa, (Bilbo) 60 km baino gutxiagora, herritarrak bertara joaten dira erosketak egitera. Era berean, osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak oinarrizko mailetan baino ez daude estalita, Markinako eskolako unibertsitate-espezialitatean izan ezik.

Turismoa Lekeition garatu da, XX. mendearen hasieratik, eta bertako ekonomian garrantzi oso handia dauka. Bereziki udan, zeren eta udak irauten dituen 3 hilabeteetan, Lekeitioko biztanleria bikoiztu egiten da.

Azpiegiturak

aldatu

Errepideak

aldatu

Lea-Artibai, autobide edo trenbide kilometro bat ere ez duen Bizkaiko eskualde bakarra da. Eskualde honetako garraio zerbitzua urria da beste eskualde batzuekin alderatuta. Garraio bide nagusiak, Durango eta Ondarroa lotzen dituen BI-633 errepidea eta Ondarroa eta Lekeitio lotzen dituen BI-2238 errepideak dira. BI-2405 eta BI-3231 errepideek Leako bailara zeharkatzen dute. Horrez gain, zenbait herrigune lotzen dituzten eskualdeko eta tokiko errepide batzuk ere badaude.

Autobus zerbitzuak

aldatu
 
Bizkaibus zerbitzua

A3912 BILBAO - LEKEITIO (Autobidetik)

BILBOKO IRTEERAK:

Lanegunetan eta larunbatetan: 06:00etan. 06:45etik 20:45era, orduro.

* Lanegunetan, 15:00etan Bilbo-Lekeitio zuzeneko zerbitzua dago. Geldialdiak Bilbo Intermodalean, La Casillan (Autonomia 45), Zabalburun (Juan de Garay), Plazakolan, Milloi Ganen, Aierdin, Atxurran, Zuluetan, Oletan, Ugaranen eta Larrotegin baino ez dira egingo.

Jaiegunetan: 06:45etik 20:45era orduro

LEKEITIO-BILBAO (Lekeitiotik) IRTEERAK:

Lanegunetan eta larunbatetan: 06:30etik 21:30era orduro (Lekeitio-Bilbao, Autopista) 6:50etik 8:50ra bi orduro (Lekeitio-Ea-Gernika Lumo-Hospital Galdakao Ospitalea-Bilbao)

5:50etik 19:50ra bi orduro (Lekeitio-Aulestia-Gernika Lumo-Hospital Galdakao Ospitalea-Bilbao) Jaiegunetan: 8:30etatik 21:30ra orduro (Lekeitio-Bilbao, Autopista) 8:50etik 20:50ra bi orduro (Lekeitio-Ea-Gernika Lumo-Hospital Galdakao Ospitalea-Bilbao)

7:50etik 19:50ra bi orduro (Lekeitio-Aulestia-Gernika Lumo-Hospital Galdakao Ospitalea-Bilbao)

* Lanegunetan, 06:15ean Lekeitio-Bilbo zuzeneko zerbitzua dago. Geldialdiak Larrotegi, Ugaran, Oleta, Zulueta, Atxurra, Aierdi, Milloi Gane, Plazakola, Zabalburu (Autonomia 4), La Casilla (Autonomia 50) eta Bilbo Intermodalean baino ez dira egingo.

Jaiegunetan: 08:30etik 21:30era, orduro.

A3916 BILBO - ERMUA - ONDARROA (Autobidetik)

BILBOTIK ONDARROARAKO IRTEERAK:

Lanegunetan eta larunbatetan: 07:10etik 22:10era orduro.

* Astelehenetik ostiralera, 07:30ean, Markina-Ondarroa zerbitzua dago.

Jaiegunetan: 08:10etik 22:10era orduro.

BILBOTIK MUTRIKURAKO IRTEERAK:

Astelehenetik ostiralera: 14:10 18:10 20:10

Mutrikuko geltokiak: Saturraran, Mijoa Industrialdea, Mutriku.

ONDARROAKO IRTEERAK:

Lanegunetan eta larunbatetan: 05:40tik 19:40ra orduro.

* Larunbatetan Ondarroa - Bilbo zerbitzua dago 06:10ean.

* 20:25ean zerbitzua dago Itxasaurre (Portua/Puerto) eta Errenteria geltokien artean.

Jaiegunetan: 06:40tik 20:40ra orduro.

** Egunero, 21:25ean, Ondarroa - Markina zerbitzua dago.

MUTRIKUKO IRTEERAK:

Astelehenetik ostiralera: 6:25 7:25 15:25

Mutrikuko geltokiak: Mutriku, Mijoa Industrialdea, Saturraran.

A3515 BILBAO - DURANGO - ONDARROA (Autobidetik)

BILBOKO IRTEERAK:

Lanegunetan eta larunbatetan: 07:40tik 21:40ra orduro

Jaiegunetan: 08:40tik 21:40ra orduro

ONDARROAKO IRTEERAK:

Lanegunetan eta larunbatetan: 06:10etik 20:10era orduro.

Zuzeneko zerbitzuak daude lanegunetan 06:30ean eta 07:30ean.

Jaiegunetan: 07:10etik 20:10era orduro.

Eskola-egunetan 6:10 7:10 8:10 9:10 12:10 eta 13:10 zerbitzuek lotura dute A3924 ERMUA - DURANGO - UPV/EHU linearekin Durangon.

Osasuna

aldatu

Lea-Artibaiko eskualdean, Osakidetzak osasun zerbitzua eskeintzen dio, baina udalerri bakoitzean ez daude kontsultategiak edo anbulatorioak. Herri txiki batzuetan kontsultategiak daude, lanegunetan, ordu kopuru zehatz bat egoten direnak zabalik (goizetan) eta herri handietan anbulatorioak daude. Herri handietako anbulatorio horiek, kontsultategirik ez daukaten herrietako biztanleak eta herri horretakoak tratatzen dituzte. Anbulatorio nagusiak, Lekeitiokoa, Ondarroakoa eta Markinakoa dira. Ispasterren, Berriatuan, Munitibarren, Aulestian eta Amoroton kontsultategiak daude. Mendexan, Gizaburuagan eta Ziortza-Bolibarren ez dago anbulatoriorik ez kontsultategirik, horregatik hurbilen daukaten kontsultategi/anbulatorioetara joan behar dira beharrezkoa dutenean. Mendexakoak, Lekeitioko anbulatoriora joaten dira. Ziortza-Bolibarrekoak, Markinako anbulatoriora joaten dira. Eta Gizaburuagakoak Lekeitioko anbulatoriora edo Aulestiako kontsultategira joaten dira.

Hezkuntza

aldatu
 
Zubi Zahar Ikastola
 
Lea Artibaiko Hezkuntza Zentroak

Gizaburuaga, Ziortza-Bolibar eta Mendexa izan ezik, Lea-Artibaiko beste hamar herrietan eskola bat edo gehiago daude.

Irudian agertu ez arren, Ispasterren eta Munitibarren eskola publiko bat dago bakoitzean.





Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Lea-Artibai eskualdean biztanle gehienek euskaraz hitz egiten dute, are gehiago, euskal lurralde osoko eskualde "euskaldunenetako" bat da. Euskarak bizkaiera bezalako euskalki propioak ditu, baina gainera eskualdeko udalerri bakoitzean euskalkia moldatzen da eta bere ezaugarri propioak ditu. Horrela, terminologietan aberatsa den hiztegi bat du, barrualdeko udalerrietako landa-eremuari lotutako terminologia nabarmentzen da, eta, era berean, itsasoari lotutako terminologia kostaldeko udalerrietan.

Ondarroako Jesus Artetxe Malaxetxebarria eta Patxi Etxaburu Ajarrista

Beti izan da garrantzitsua euskara eskualdean, eta horren erakusle dira Miren Agur Meabe edo Kirmen Uribe bezalako herriko idazleak. Miren Agur Meaberen «Errepidea» lanarekin haur eta gazte literaturako Euskadi saria irabazi zuen (2011), edo Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao lanarekin, 2009an Kritikaren Saria (euskarazko narratiba) jaso zuena, besteak beste.

Euskarak oso osasun ona du eskualde honetan eta hizkuntza hau ikasteko lan bila datozen etorkinek egiten duten ahalegina aipagarria da. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 88 euskalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 26.421 biztanleetatik 22.895ek euskalduntzat zuten euren burua, 2.136k ia euskalduntzat eta 1.210ek erdalduntzat. UEMA kideak dira 12 udalerrietatik 9.

Amorotar bat hitz egiten

Bestela, Ibilaldia ikastolen aldeko jaia 5 aldiz antolatu dute eskualdean: Lekeition hiru aldiz (1983, 2003 eta 2019an) eta Ondarroan hiru aldiz (1993, 2011 eta 2023)

Hedabideen artean, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza eta Oizmendi Telebista daude.


Lea-Artibaiko ondasun nabarmenak

aldatu

Ondare kulturalak

aldatu
 
Andra Mari eliza eta atzekaldean alde zaharra

Zubi Zaharra eta Kofradia Zaharra

aldatu

Ondarroako txokorik esanguratsuenetakoak dira. Zubia herriko armarrian ere agertzen da. Alde zaharrean dago, Artibai ibaiaren gainean. XIV. mendean egurrezko zubi bat zegoen. Baina gaur egunekoaren aitzindaria 1795ean eraiki zuten, erromaniko estiloan. 1936an, Espainiako Gerra Zibilean, kalte handiak izan zituen zubiak eta 1953an uholde handi batek ia erabat suntsitu zuen. Gorabehera horien guztiengatik, zaila da jatorrizko zubiaren egitura igartzea.[14]

Arrantzaleen Kofradia Zaharra zubiaren ondoan dago. 1920an egin zuen Pedro Gimon arkitektoak proiektua. Erdi Aroko itxura du. Kofradia zaharraren azpian merkatu-plaza dago.

Simon Bolivar Museoa

aldatu

Museoa 1983ko uztailaren 24an inauguratu zen, Simón Bolívar beraren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Ziortza-Bolibarren kokatuta dago, Bolívarren beraren arbasoen herrian, Errementarikua izeneko baserrian, Done Jakue bidearen ondoan. Orubea Simón Bolívar “Zaharra” zenaren familiarekin lotuta dago, hori da, Simón Bolívar “Askatzailea”-ren bosgarren aitona.[15]

Museoko bilduma Bizkaiko Erdi Aroko historiari eta Simón Bolívar “Askatzailea”-ren (1783-1830) ibilbide pertsonal eta politikoari dedikatuta dago.

Ezagutu bertan bizkaitarrek Erdi Aroan zuten bizimodua eta “Askatzailea”ren historia.

Iparraldeko Done Jakue bideko erromesentzat museoa eta Ziortza-Bolibar herria bere osotasunean ezagutzeko leku interesgarria bilakatu da.

Jaiak eta egun garrantzitsuak

aldatu
 
Ondarruko Andramari jaiak
 
Lekeitioko Antzar eguna
Hilabetea Jai eta egun esanguratsua
Urtarrila Urtarrilak 27: Munitibarren Santa Bizente jaiak
Otsaila
Marxoa
Apirila
Maiatza Maiatzak 5 eta 6: Berriatuko San Gregorioetako kontzertuak
Ekaina Ekainak 8-10: Amoroto, Oletako jaiak

Ekainak 24-1: Lekeitio, San Pedro jaiak

Uztaila Uztailak 1: Ondarrun Zapatu Azule

Uztailak 14: Markina-Xemeinen Karmen jaiak

Uztailak 22: Etxebarrian Santiago jaiak

Uztailak 24-7: Ispasterren Santiago jaiak

Abuztua Abuztuak 14-17: Ondarrun Andramari jaiak

Uztailak 31-Abuztuak2, 6 Mendexako jaiak

Iraila Irailak 1-7: Lekeition San Antolin jaiak

Irailak 8-9: Gizaburuagako jaiak

Irailak 22: Aulestian Santa Eufemi jaiak

Urria
Azaroa Azaroak 11: Ispasterren San Martin
Abendua

Lea-Artibaitar ezagunak

aldatu

Kirola

aldatu

Beste arlo batzuk

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  1. «Datos estadísticos de la C.A. de Euskadi» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. «Iluntzar (726 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  3. Oiz mendia. .
  4. «Otoio (396 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  5. «Talaia (242 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  6. «Urregarai / Igoz (704 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  7. a b c Lea-Artibai eskualdeko natur gune interesgarriak. .[Betiko hautsitako esteka]
  8. a b c d e f g h i j k l m n Lea-Artibaieko Historioa. https://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Historia/Orriak/default.aspx https://www.aulesti.eus/es-ES/Aulesti/Paginas/default.aspx https://www.mendexa.net/eu-ES/Herria/Historia/Orriak/default.aspx https://www.ispaster.net/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.lekeitio.com/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.markina-xemein.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.ondarroa.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.amoroto.net/es-ES/Servicios/Paginas/default.aspx https://www.munitibar.org/eu-ES/Orriak/default.aspx  https://www.ziortza-bolibar.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx or..
  9. a b Lea-Artibaieko Historioa. https://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Historia/Orriak/default.aspx https://www.aulesti.eus/es-ES/Aulesti/Paginas/default.aspx https://www.mendexa.net/eu-ES/Herria/Historia/Orriak/default.aspx https://www.ispaster.net/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.lekeitio.com/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.markina-xemein.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.ondarroa.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.amoroto.net/es-ES/Servicios/Paginas/default.aspx https://www.munitibar.org/eu-ES/Orriak/default.aspx  https://www.ziortza-bolibar.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx or..
  10. Lea-Artibaieko Historioa. https://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Historia/Orriak/default.aspx https://www.aulesti.eus/es-ES/Aulesti/Paginas/default.aspx https://www.mendexa.net/eu-ES/Herria/Historia/Orriak/default.aspx https://www.ispaster.net/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.lekeitio.com/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.markina-xemein.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.ondarroa.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.amoroto.net/es-ES/Servicios/Paginas/default.aspx https://www.munitibar.org/eu-ES/Orriak/default.aspx  https://www.ziortza-bolibar.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx or..
  11. Lea-Artibaieko Historioa. https://www.ispaster.net/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.lekeitio.com/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.markina-xemein.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.ondarroa.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.amoroto.net/es-ES/Servicios/Paginas/default.aspx https://www.munitibar.org/eu-ES/Orriak/default.aspx  https://www.ziortza-bolibar.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx or..
  12. Lea-Artibaieko Historioa. https://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Historia/Orriak/default.aspx https://www.aulesti.eus/es-ES/Aulesti/Paginas/default.aspx https://www.mendexa.net/eu-ES/Herria/Historia/Orriak/default.aspx https://www.ispaster.net/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.lekeitio.com/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.markina-xemein.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.ondarroa.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx https://www.amoroto.net/es-ES/Servicios/Paginas/default.aspx https://www.munitibar.org/eu-ES/Orriak/default.aspx  https://www.ziortza-bolibar.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx or..
  13. (Gaztelaniaz) Estatal, Servicio Público de Empleo. «Servicio Publico de Empleo Estatal SEPE» Servicio Público de Empleo Estatal (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  14. Ondarroan zer ikusi. .[Betiko hautsitako esteka]
  15. «Simón Bolívar Museoa » El Museo» simonbolivarmuseoa.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).