Aketx
Aketx,[1] Aketxe, Akatz edo Aketze uhartea Bizkaiko kostaldean dagoen uharte txiki bat da, Gaztelugatxeren eta Matxitxako lurmuturraren artean kokatua. Eusko Jaurlarizaren Toponimia datu-basean Akatx uhartea izenarekin azaltzen da.[2]
Aketx | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Luzera | 0,17 km |
Zabalera | 0,12 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°27′06″N 2°46′32″W / 43.45161°N 2.77553°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Ur-gorputza | Bizkaiko golkoa |
Osotara 3 hektarea ditu, eta Bermeoko udalerrian dago. Duen tamaina txikiagatik eta orografiagatik arroka bat baino ez da, landaredi urriarekin. Hegazti kolonia handiak daude, horien artean ubarroi handia. Gaztelugatxek eta Aketx uharteak babespean dagoen biotopo bat osatzen dute.
-
Aketx irla
-
Gaztelugatxe eta Aketx irla
-
Gaztelugatxe eta Aketx neguan
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiak onartutako ponte izenen zerrendan hauxe ageri da: «Aketx, Gaztelugatxe ondoko Bermeoko uhartea». Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako Bizkaiko maparen 2009ko eta 2005eko[Betiko hautsitako esteka] edizioetan ere Aketx ageri da.
- ↑ «Akatx uhartea» Eusko Jaurlaritzako Toponimia datu-basea (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
Ikus, gainera
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |