Natura 2000
Natura 2000 Europar Batasuneko sare ekologiko bat da, Batasuneko garrantzizko lekuek eta babes bereziko eremuek osatua. Gune koherenteen sare hau, Batasuneko estatu guztientzako Europako Batzordearen naturaren kontserbazio politikan oinarritzen da, habitat naturalaren eta fauna eta flora basatiaren kontserbazioari buruzko 1992ko maiatzaren 21ean ezarritako 92/43/EEE zuzentarauari jarraituz (Habitaten Zuzentaraua izenez ezagunagoa). Helburutzat du habitat natural motak eta dagozkien espezieen habitatak euren hedapen naturaleko eremuan kontserbazio egoera onean mantentzea edo berrezartzea bermatzea da. Horretarako, garapen sostengagarria sustatu nahi da, gunea hurrengo belaunaldiei bermatzeko asmoz.
- Hegaztien zuzentaraua 79/43/EEE, hegazti basatien kontserbazioari dagokiona
- Habitaten zuzentaraua 92/43/EEE, Habitat natural eta fauna eta landaredi basatien kontserbazioari dagokiona.


Historia Aldatu
Natura 2000 basa fauna eta floraren Habitat naturalak gordetzeko 92/43/EEE zuzentarauaren bidez sortutako sarea da. Honen bidez Dibertsitate Biologikoaren gaineko Hitzarmenean ezarritako helburuak, 1992an Rioko Lurraren Gailurrean onartutakoak alegia, lortu nahi ziren. Sarearen antolaketa 2004ko ekainerako aurreikusita bazegoen, prozesu hori oraindik orain burutu gabe dago. Horren arabera Europa Batasuneko estatuek beren lurraldeko naturaguneak aukeratu behar zituzten, horrela sare bat sortuz. Hasierako plangintzak data hauek ezarri zituen:
- 1995ko ekainean: estatu bakoitzak bere zerrenda egina izan behar zuen.
- 1998ko ekainean: sarearen bigarren fasea osatu behar zen, horren ondorioz Batasun mailako Garrantziko Lekuen azken aukeraketa egina egon behar zen. Horiek Kontserbazio Eremu Berezi moduan egokituko ziren Natura 2000 sarean.
Bi motatako zonaldeak Aldatu
Europa mailan aurrera eramaten ari den politika honek bi motatako zonaldeak bereizten ditu:
- Batasuneko garrantzizko lekuak, BGL. Habitaten zuzentarauaren bitartez sortutako figura bat da.
- Babes bereziko eremuak, BBE. Eremu mota horrek Hegaztien zuzentarauan du bere jatorria.
Beraz, bi eremu mota horiek bi zuzentarauen konbinaketaren ondorioak dira eta hauen bitartez martxan jarri behar da Sarea.
BGL bat Europa mailan onartua denean automatikoki BBE bihurtzen da, eta babes araudi berezia ezartzen zaio. Helburua Europa mailan sortzen diren BBE guztiekin sare bat egitea da horrela interes handiko habitatak eta espeziak babesteko.
Itsasoko Natura 2000 sarea Aldatu
Kostaldeak dituzten estatuek, era berean, itsasguneetan komunitate intereserako habitat eta espezieen sare koherente bat proposatu behar dute. Sare hori izendatzeko hasierako urtea 2004 izan zen. Lan horretan laguntzeko Europako Batzordeak gida berezi bat argitaratu zuen non alderdi juridikoak zein politikoak azaltzen ziren, komunitateko arauak jasoz: uraren esparru zuzentaraua, Europako itsas-politika, zonalde eta nazioarteko hitzarmenak. Halaber, definizioak eta estatuz estatu garrantzi komunitarioko espezieak zein habitatak identifikatu egiten ziren; bilatzeko elementuak eta lekuak, ebaluatzeko sistemak; gestionatzeko neurriak eta hauek Europako arrantzaren gestioarekin duten lotura. Gestio horrek betebehar ekonomikoak, gizartekoak eta kulturalak kontutan hartu behar ditu eta, horrekin batera, sarea martxa jartzearen ondorioak. Helburu hori hobeto betetzeko Europako Batzordeak itsasoen ezagupen aldetik dauden hutsuneak eta ezjakiteak zuzentzeko eskatzen die partaideak diren estatuei. Une honetan Euskal Herrian ez dago horrelako izendapenik.
Natura 2000 sarea Euskal Herrian Aldatu
Nafarroa Garaian[1] Aldatu
Babes bereziko eremuak Aldatu
- Aldude mendia
- Bertiz
- Orbaibarko mendiak
- Peñadil, Montecillo eta Monterrey
- Ultzama eta Basaburuko hariztiak
- Urbasa-Andimendi mendiak
Batasuneko garrantzizko lekuak Aldatu
- Arabarko
- Aragoi eta Arga ibaien beheko aldeak
- Aragoi ibaiaren erdiko aldea
- Aralar mendia
- Areta erreka
- Aritzakun-Urritzate
- Arrigorrieta mendilerroa -Ezkaurre mendia
- Artesiaga errekaren ahoa
- Artikutza
- Artxuba-Zarikieta eta Areta mendiak
- Escudera putzua
- Bardea
- Belate
- Dos Reinos urmaela
- Bidasoa ibaia
- Ebro ibaia
- Ega eta Urederra ibaiak
- Estellerriko Erriberako igeltsuak
- Ezka eta Binies errekak
- Illon Mendilerroa eta Burgiko arroila
- Irati, Urrobi eta Erro ibai sistema
- Itzaga mendia
- El Juncal aintzira
- Kodesko mendilerroa
- Larra-Aztaparreta
- Las Cañas aintzira edo urtegia
- Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila
- Lokiz mendilerroa
- Orabidea erreka
- Orreaga-Iratiko oihana
- Pitillasko aintzira
- El Pulguer aintzira
- Ugarra mendia
- San Migel mendia
- Zaraitzu ibaia
Ipar Euskal Herrian Aldatu
Babes bereziko eremuak Aldatu
- Bidasoaren bokalea eta Hondarribiko badia
- Lindux eta Alduderen Errobiko arana
- Lizarrietako tontorra
- Zuberoako Arbailes basoa
- Zuberoa: basoak, Holtzarte eta Olhadubiko arroilak
- Zuberoa: Iratiko basoa, Organbidexka eta Escaliers
- Zuberoako San Martin harriaren gailurra
Batasuneko garrantzizko lekuak Aldatu
- Abadia eta Euskal Itsasoko-ertza
- Aldude mendiak
- Aturri ibaia
- Biarritzeko arrokak
- Donibane Garaziko mendiak
- Donibane Lohizune- Biarritz itsaslabarrak
- Errobi ibaia
- Iratiko oihana
- Larrun eta Txoldokogaina mendiguneak
- Mondarrain eta Artzamendi mendiguneak
- Muriskot aintzira
- Txingudiko badia
- Urdazuri ibaia
- Zuberoako mendiak
Euskal Autonomi Erkidegoan Aldatu
Babes bereziko eremuak Aldatu
- Arabako Hegoaldeko mendilerroak
- Arno (mendia)[2]
- Garate-Santa Barbara[2]
- Hernio-Gatzume[2]
- Izarraitz[2]
- Izki
- Gorobel
- Pagoetako natura parkea[2]
- Txingudiko badia
- Urdaibaiko itsasadarra
- Valderejo-Arcena mendilerroa
Batasuneko garrantzizko lekuak Aldatu
- Aiako harria
- Aizkorri-Aratz
- Aldaiako Mendiak
- Arabako lautadako uharte-hariztiak
- Arakil ibaia
- Aralar
- Araxes ibaia
- Arkamo-Gibijo-Arrastaria
- Armañon
- Arreo-Caicedo Yusoko aintzira
- Artibai ibaia
- Astondoko dunak
- Baia ibaia
- Barbadungo itsasadarra
- Barrundia ibaia
- Ebro ibaia
- Ega ibaia (Azazetako Ega adarra barne dela)
- Entzia
- Gasteizko Mendi-Garaiak
- Gaztelugatxe
- Gorbeia
- Guardiako Aintzirak
- Ihuda ibaia
- Iñurritza, ikus Iñurritza biotopo babestua
- Izki
- Jaizkibel
- Toloñoko mendilerroa
- Lea ibaia
- Leitzaran ibaia
- Tumecillo ibaia
- Ordente
- Oria Garaia
- Oriaren itsasadarra
- Salburua
- Sobron
- Txingudiko badia-Bidasoa
- Ulia
- Urdaibaiko artadi kantabriarrak
- Urdaibaiko ibai sarea
- Urdaibaiko itsasertzak eta padurak
- Urkabustaizko uharte-hariztiak
- Urkiola
- Urolako itsasadarra
- Urumea ibaia
- Valderejo
- Zadorra ibaia
- Zadorra sistemako urtegiak