Etxebarri Bus
Etxebarri Bus Etxebarri udalerri barneko autobus zerbitzu publikoaren marka komertziala da, Etxebarriko Udalaren menpe eta Leintz garraioak enpresak ustiatuta. Herrian Bilboko metroaren Etxebarriko geltokia ireki ondoren ezarri zen autobus zerbitzua, metrotik urruti dauden auzoak metroarekin lotzeko. Gaur egun, zerbitzuak bi linea ditu, eta urtero milioi erdi lagun baino gehiago garraiatu ditu. Zerbitzua 2005eko ekainean jarri zen martxan eta urteko 380.000 euroko kostua dakar.
Etxebarri Bus | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Autobusa |
Eskualdeak | Etxebarri |
Lineak | 2 |
Geltokiak | 25 |
Bidaiariak | 552.132 (2013)[1] |
Jabea | Etxebarriko Udala |
Egoitza | Etxebarriko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Sabino Arana 1A 1. (Etxebarri) |
Webgunea | http://www.etxebarri.net/eu-ES/Bizi/Garraioak/Orrialdeak/tran_EtxebarriBus.aspx |
Ustiapena | |
Hasiera | 2005ko ekaina |
Eragilea | Leintz Garraioak S.L. |
Maiztasuna | 10' 15' 30' |
Lineak
aldatuEtxebarri Bus sarea bi lineaz osatuta dago: 1. eta 2. lineak.
1. linea
aldatu1. lineak metro geltokia, Euskotreneko geltokia eta hiriaren erdialdea lotzen ditu, ibilbide zirkular baten bitartez.
2. linea
aldatu2. lineak metro geltokia Legizamon auzoarekin lotzen du, eta ibilbide normalaz gain, ibilbide motza ere badauka. Ibilbide motza ez da Lezama Legizamon industrialdean sartzen, baizik eta zuzenean doa Bokete izeneko geltoki-burura. Mapan, more ilunez koloreztatutako geralekuak ibilbide motzak egiten ditu. Linea hau lantegiak eta industrialdeak lotzeko zerbitzua ematen duenez, ez du zerbitzurik ematen asteburuetan.
Tarifak
aldatu2014ko tarifak hurrengoak dira:[2]
- Bidaia bakarra: 0,55€
- Creditrans titulua Barik euskarrian: 0,44€
- Creditrans sistemako bi garraio bata bestearen ondoren erabiltzekotan, 0,35€
- Gizatrans titulua Barik euskarrian: 0,33€
- Gazte bonoa, hilabete batean bidaia mugagabeak egiteko, Etxebarriko udalerrian erroldatutako 5 eta 25 urteen arteko gazteentzat: 11€/hileko
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren mugikortasunaren datuak» (Noiz kontsultatua: 2014-08-20).
- ↑ Etxebarriko Udala. «28. ORDENANTZA - ETXEBARRIBUS BIDAIARIENTZAKO HIRI-GARRAIO ZERBITZUA EMATEAGATIK TASAK» (PDF) (Noiz kontsultatua: 2013-02-02).