Bilboko Renfe Aldiriak
Bilboko Renfe Aldiriko sarea Bizkaiako Bilboaldea, Ezkerraldea, Meatzaldea eta Arratia-Nerbioi eta Arabako Aiaraldea eskualdeko lurrazpiko garraiobidea edo aldiriko trena da. Sarea hiru linea osatzen du, guztiak Abandoko Indalecio Prieto geltokian erradiatzen. Aldiriko trena izan arren, toki askotan linearen maiztasun handiak metropolitar burdinbidea batekin parekatzea ahalbidetzen du.
Bilboko Renfe Aldiriak | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
![]() | ||||
Datu orokorrak | ||||
Garraio mota | Aldiriko tren | |||
Eskualdeak |
Bizkaia eta Araba,![]() | |||
Lineak |
![]() ![]() ![]() | |||
Geltokiak | 44 | |||
Bidaiariak | 8 911 784 (2017)[1] | |||
Jabea | ADIF | |||
Webgunea | www.renfe.es | |||
Ustiapena | ||||
Hasiera | 1989[2] | |||
Eragileak | Renfe Operadora | |||
Ibilgailuak | Renfe 446 | |||
Ibilgailuen luzera | 75,99 m | |||
Datu teknikoak | ||||
Luzera | 65,7 km | |||
Galiboa | 1 668 mm | |||
Abiadura maximoa | 120 km/h | |||
|
Gaur egun, ez dago linea berriak sortzeko planik, baina bai geltoki berriak sortzeko planik.
44 geltokietatik 2tan metroarekin eta tranbiarekin lotura dago eta baita 2tan Renfe Fevekin dator.
HistoriaAldatu
1980an, "Trenbide Aldirien Plana" onartu zen, Renfe Aldiriaken lehen 12 sareak garatzeko, horien artean Bilbo dagoelarik. 1989an, Javier Bustunduy RENFEko "aldiriko" unitate operatiboko lehen zuzendari bihurtu zen, sare horien sorrera sustatuz. Asmoa zen egungo trenbide-zerbitzuak birmoldatzea eta hiri handien inguruan beste zerbitzu berri batzuk sortzea, metropoli-garraio erakargarri eta moderno bat sortuz. Beste helburu bat zen herritarrek autoa etxean uztea eta, horren ordez, trenez joatea. Izan ere, lehen uste zen trenak erdiguneraino baino ez zirela iritsi behar, eta asmoa zen erabiltzaileek "nahierara" aukeratu ahal izatea trenetik jaitsiko ziren tokia, haien helmugaren arabera, eta beste garraiobide batzuk hartu ahal izatea, hala nola metroa.[3]
Orduan, hiru line inauguratu ziren: , eta lineak. Lehenak Naxa eta Santurtzi lotzen zituen, bigarrenak Naxa eta Muskiz eta hirugarrenak Abando eta Urduña.[4][5]
Trenbidearen Hegoaldeko SaihesbideaAldatu
2000. urtean, Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea martxan jarri zenean, eta lineetako trenek Bilboko ibilbidea aldatu zuten. Olabeagatik aurrera, hiriburuaren norabidean, Santimami, Autonomia, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak hartzen zituzten, ibilbidea Bilbo–Abando Indalecio Prieto geltokian bukatzeko, linearekin batera. Hori dela eta, Bilbo–Naxa eta Bilbo–Parke/Guggenheim geltokiei zerbitzua emateari utzi zioten.
Aurreikusi bezala, Naxako geltokia, Abandotik metro gutxira dagoena, desegin egin zuten, baina ez Parke/Guggenheim geltokia, besteak beste Guggenheim Museotik gertu zerbitzua ematen jarraitu zuena. Horregatik, linea berri bat sortu zen, linea, Olabeaga eta Bilbo–Parke/Guggenheim arteko anezka gisa jarduten zuena, lehen eta lineek egiten zuten ibilbide berari jarraituz, baina amaierara iritsi gabe.
Urte gutxi pasata, 2003an, linea itxi zen, Bilboko tranbiaren luzapenari pausu emanez.[6]
Geltoki berriakAldatu
2004an San Mamés Geltoki Intermodala eraiki zuten, trenbidea Bilboko metroa, Bilboko tranbia eta Termibusekin lotzen dituena, eta lineetarako.
2005eko urtarrilaren 25ean lineko La Peñako geralekua inauguratu zen, Bilbo–Abando Indalecio Prieto eta Ollargan geltokien artean. Geltokia, mendi-mazela baten gainean dago. Geltokia eraikitzeko lanek eremua berrurbanizatzea ere ekarri zuten, baita geltokiaren ondoan plaza berri bat jartzea ere. Gainera, paisaia berroneratzeko hainbat lan egin dira.[7]
2008ko abenduaren 18an lineko Miribillako geltokia inauguratu zen, Bilbo–Abando Indalecio Prieto eta La Peña geltokien artean. Igogailu handi batzuek Bilboko auzo berria RENFEk operatutako aldiriko sarearekin lotzea ahalbidetzen dute, geltokia Abandoko terminalarekin bi minututan inguratuz.[8]
2009ko azaroaren 19an lineko Amurrio–Iparraldeko geralekua inauguratu zen, Salbio eta Amurrioko geltokien artean. Alkinar eta San Jose auzoen artean dago.[9]
2009an Desertu-Barakaldo eta Arrontegi zubiaren arteko trenbidearen estalketa-lanei amaiera eman zitzaion.[10]
SareaAldatu
Linea | Ibilbidea | Hasiera | Azken luzapena | Luzera (km) | Geltokiak | Trenak |
---|---|---|---|---|---|---|
Bilbo–Abando Indalecio Prieto ↔ Santurtzi | 1989 | 2004 | 13,6 | 14 | Renfe 446 | |
Bilbo–Abando Indalecio Prieto ↔ Muskiz | 1989 | 2004 | 21,1 | 18 | Renfe 446 | |
Bilbo–Abando Indalecio Prieto ↔ Urduña | 1989 | 2009 | 40,2 | 22 | Renfe 446 | |
Bilbo–Parke/Guggenheim ↔ Olabeaga | 2000 | 2003 | 1,5 | 2 | Renfe 446 |
GeltokiakAldatu
Bilboko Renfe Aldiriak sareko geltokiak ADIFek kudeatzen eta mantentzen ditu 2005tik. Hala ere, Renfe Operadora enpresak ditu trenak eta horiek ustiatzeaz arduratzen da.
AzpiegituraAldatu
Lineak Castejon—Bilbo, Bilbo—Santurtzi eta Bilbo—Muskiz burdinbideen erabiltzen du, Urduña eta Santurtzi edo Muskizeko geltokien artean.[12]
PlanoaAldatu
LotuneakAldatu
Sarea | Lineak | Geltokiak |
---|---|---|
Bilboko metroa | Bilbo–Abando Indalecio Prieto Santimami | |
Bilboko tranbia | Bilbo–Abando Indalecio Prieto Santimami | |
Renfe Feve | Bilbo–Abando Indalecio Prieto Ametzola | |
Renfe Operadora | Alvia | Bilbo–Abando Indalecio Prieto |
UstiapenaAldatu
Sarea Renfe Operadorak ustiatzen du ADIFek kudeatutako trenbide eta geltokietan.
OrdutegiaAldatu
Trenak goizeko 5etatik gaueko 23ak pasata arte ibiltzen dira igandetik ostiralera. Larunbatetan zerbitzua luzatzen da eta lineetan, eguneko zerbitzua hasi baino lehen, gaueko orduetan tren baten bat gehituz.
eta lineek partekatzen duten tartean, Bilbo–Abando Indalecio Prieto eta Desertu–Barakaldoko geltokien artekoa alegia, trenak 10 eta 15 minutuko maiztasunarekin ibiltzen dira astean zehar, eguneko orduaren arabera. Asteburuetan maiztasuna 15 eta 30 minutu artekoa da.
eta lineen adarretan, hau da, Desertu–Barakaldo eta Santurtzi, eta Desertu–Barakaldo eta Muskizko geltokien arteko tarteetan hurrenez hurren, maiztasuna 20 eta 30 minutu bitartekoa da astean zehar, eta 30 minutukoa asteburuetan.
lineari dagokionez, trenak 10, 20, 30 eta 40 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira astean zehar, eta 15 eta 30 minutukoaz larunbatetan, eguneko orduaren arabera. Igandeetan maiztasuna 30 minutukoa da egun osoan zehar.
FlotaAldatu
Bilboko Renfe Aldiriak sarearen trenak RENFEk ustiatzen du.
Seriea | Fabrikatzailea | Unitateak | Urtea | Lineak | Luzera (m) | Bidaiariak |
---|---|---|---|---|---|---|
Renfe 447 | CAF / Alstom / Siemens | 11 | 1989 | 75,93 | 240 / 759 |
TarifikazioaAldatu
Bilboko Renfe Aldiriak sarearen tarifikazioa aldatu egiten da ibilbidean zeharkatutako eremuen eta erabilitako ongarrien arabera.
Titulua | 1 gune | 2 gune | 3 gune | 4 gune | 5 gune |
---|---|---|---|---|---|
Joaneko txartela | 1,80 € | 1,95 € | 2,05 € | 2,60 € | 3,35 € |
BARIK edo Credirenfe | 1,06 € | 1,41 € | 1,56 € | 1,92 € | 2,46 € |
Hileko abonamendu mugatua | 32,40 € | 35,20 € | 39,60 € | 57,10 € | 67,55 € |
Hileko abonamendu mugagabea | 49,10 € | 53,30 € | 55,65 € | 65,30 € | 74,40 € |
Titulua | Deskontua |
---|---|
Haurrak (6 urtetik beherakoak, plaza bete gabe) | doan |
Taldeak (10 pertsona baino gehiago, ibilbide bera) | Joan: 30% / Joan-Etorri: 40% / Haurrak: 50% |
Dorada Txartela | 40% |
Familia ugaria | Kategoria orokorra: 20% / Kategoria berezia: 50% |
GuneakAldatu
Renfeko Aldirien sarea lau gunetan banaturik dago:
- 0. gunea: Bilboko udalerriko geltokiak (La Peña - Zorrotza tartea).
- 1. gunea: Ezkerraldeko udalerri guztietako, Meatzaldeko Trapagaran, Ortuella eta Abanto-Zierbena udalerrietako, eta Nerbioi ibarreko Basauri eta Arrigorriaga udalerrietako geltokiak (Santurtzi - Lutxana, Putxeta - Lutxana eta Ollargan - Arrigorriaga tarteak).
- 2. gunea: alde batetik Muskiz udalerriko geltokia, eta bestetik Ugao-Miraballes, Arrankudiaga eta Arakaldo udalerrietako geltokiak (Muskizko geltokia, eta Ugao-Miraballes - Arakaldo tartea).
- 3. gunea: Laudio eta Luiaondo udalerrietako geltokiak (Areta - Luiaondo tartea).
- 4. gunea: Amurrio eta Urduña udalerrietako geltokiak (Salbio - Urduña tartea).
BidaiariakAldatu
|
|
1990ko hamarkadaren amaierara arte beherako joera eman zen Renfeko Aldirien trenetan.[19]
1999tik 2001era, ordea, igoera nabaria gertatu zen Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea ireki zelako, Bilbo erdigunean geltoki berriak martxan jartzearekin batera. Hala, hiru urtetan 7 milioi bidaiari irabazi ziren. Urte horietan, gainera, trenen maiztasunak handitu ziren, 4 minuturo tren bat zegoela.[20]
2002an Bilboko metroaren linea martxan jarri zen, eta horrekin batera tren bidaiari kopuruaren beherakada. Bestalde, 2001ean Creditrans garraio-txartel bakarra jaio zen Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eskutik, Bizkaiko garraio publikoko eragile nagusiek, Renfeko Aldiriak salbu, txartel berria onartzen hasi zutela. Bere aldetik, Renfe ez zen 2010era arte Creditrans sarean sartu. Ordutik eta azken aldian trenaren erabilpena urtez urte jeitsiz joan da, batez ere lineako bidaiarien galeraren ondorioz, tartean metroaren luzapenek bidaiariak metrora bideratu dituztela.[21]
Bereziki aipagarriak dira 2004, 2007 eta 2010 urteetako beherakadak. 2004an 3 milioi bidaiari galdu ziren, aurreko urteko azaroan C-4 linea itxi zen eta. 2007an ia 3 milioi lagun galdu zituen sareak, urte horretan metroa Abatxolo eta Portugaletera heldu zela. 2010ean trenak 4 milioi bidaiari baino gehiago galdu zituen, 2009ko bigarren seihilekoan metroaren Peñota eta Santurtziko geltokiak inauguratu ziren bitartean.[22]
Beherakada urtez urte mantendu da, eta 2013an Renfeko Aldiriak lehen aldiz 10 milioi bidaiari baino gutxiago garraiatu zituen. Hala, hamar urtetan bidaiarien erdia baino gehiago galdu dira.[23][24]
2015ean igoera txiki bat jazo zen sarean, 200.000 bidaiari ingurukoa, linean izandako bidaiari igoeragatik batik bat. Hurrengo urtean igoera horren ia erdia berriro ere galdu zen.[25][26]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Garraio Publikoaren Txostena», 62 or. Noiz kontsultatua: 2018-02-07.
- ↑ http://zonaretiro.com/gente/fallece-javier-bustinduy/
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (1980-01-17). «Un plan de cercanías que enlace el tren con el Metro» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
- ↑ todotren.com. «MISCELÁNEA DEL BPT» Noiz kontsultatua: 2014-08-02.
- ↑ (Gaztelaniaz) ezagutubarakaldo.net. «El Ferrocarril de la Ría» Noiz kontsultatua: 2014-08-02.
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Herrigarraio Txostena 2001» (PDF), 5 or. Noiz kontsultatua: 2017-08-05.
- ↑ https://web.archive.org/web/20140809145622/http://www.tranvia.org/modules.php?name=News&file=article&sid=6743
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inauguran la estación de tren de Miribilla» El Correo 2008-12-18 Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
- ↑ (Gaztelaniaz) Zaraobe Digital - Tu web de noticias y anuncios de negocios. Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
- ↑ Via Libre. «Bilbao Ría 2000 cumple veinte años» Noiz kontsultatua: 2014-08-04.
- ↑ https://www.renfe.com/viajeros/cercanias/bilbao/index.html
- ↑ «Bilboko Aldiriak» www.renfe.com Noiz kontsultatua: 2020-05-02.
- ↑ «Listadotren.es» www.listadotren.es Noiz kontsultatua: 2020-05-25.
- ↑ «Bilbo – Joaneko Txartela» www.renfe.com Noiz kontsultatua: 2020-05-25.
- ↑ «Bilbo – Hileko Abonamendu Mugatua» www.renfe.com Noiz kontsultatua: 2020-05-25.
- ↑ «Bilbo – Hileko Abonamendu Mugagabea» www.renfe.com Noiz kontsultatua: 2020-05-25.
- ↑ «Bilbo – Abonamenduak eta deskontuak» www.renfe.com Noiz kontsultatua: 2020-05-25.
- ↑ https://www.renfe.com/EU/viajeros/cercanias/bilbao/abonos_y_descuentos/descuentos.html
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren mugikortasunaren datuak, 2014ko abendua» Noiz kontsultatua: 2015-02-19.
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Mugikortasunaren Azterketa. 1998» Noiz kontsultatua: 2014-08-10.
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Hirigarraio Txostena 2001» Noiz kontsultatua: 2014-08-10.
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Garraio Publikoaren Txostena 2004» Noiz kontsultatua: 2014-08-10.
- ↑ El Correo. «Renfe perdió 300.000 viajeros en 2006 con respecto al año anterior» Noiz kontsultatua: 2014-08-10.
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Garraio Publikoaren Txostena», 62 or. Noiz kontsultatua: 2018-02-07.
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Garraio Publikoaren Txostena 2011» Noiz kontsultatua: 2014-08-10.
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Garraio Publikoaren Txostena», 26 or. Noiz kontsultatua: 2016-08-05.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Bilboko Renfeko Aldirien ataria