Lauaxeta
Estepan Urkiaga Basarats (Laukiz, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 3a - Gasteiz, Araba, 1937ko ekainaren 25a), Lauaxeta ezizenaz ezagunagoa, euskal idazlea eta kazetaria zen. Haren ezizena "Lau Haizetara", hau da, jaio zen baserriaren izenaren laburtzetik dator.
Lauaxeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Esteban Urkiaga Basaraz |
Jaiotza | Laukiz, 1905eko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1937ko ekainaren 25a (31 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Lauaxeta |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Bizitza
aldatuHaur zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Durangon, Loiolan eta Oñan egin zituen teologia ikasketak, besteak beste, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia eta Plazido Mujikarekin batera. Heziketa klasikoa izan zuen, eta literaturako klasikoak euskaratzen aritu zen luzaro. 1928an Jesusen Lagundia utzi eta Bilbora joan zen, han Euzkadi egunkariko euskal ataleko zuzendari izan zen, Orixerekin batera lehenbizi eta bakarrik gero. Han idatzi zituen hitz lauz, euskaraz eta gaztelaniaz, hainbat artikulu. Euzkadin ez ezik, Jesus’en Biotzaren Deya, Jaungoiko-zale, Ekin, Euzkerea eta Yakintza aldizkarietan ere idatzi zuen.
1930ean Errenterian egin zen «Olerkari egunean» saritua izan zen Maitale kuttuna olerkiarengatik[1]. Errepublika garaian hizlari ibili zen EAJren ageriko ekitaldietan. 1936an, gerra hasi eta, gudari talde baten komandante ibili zen.
1937an, Gernika suntsitu ondoren, Le Petit Gironde egunkariko kazetari bati hiri suntsitua erakusten ari zela, atxilotu eta, Gasteizen espetxeratu zuten. Euzko Jaurlaritzako agintariak beste preso baten truke askatzen saiatu baziren ere, 1937ko ekainaren 25ean, 31 urte zituela, frankistek fusilatu zuten, Gasteizko Santa Isabel hilerrian.[2][3]
Obra
aldatu1931n, Lauaxetak bere lehen olerki bilduma argitaratu zuen, Bide barrijak izenburupean, eta handik lau urtera, Arrats-beran (1935). Haren olerkigintza garai hartarako berezia da. Xabier Lizardi eta Orixerekin batera, olerkigintza landua ondu zuen, Europako joerei lotuagoa. Talde horri «Olerkarien belaunaldia» deitu zaio. Euskararako aranatar ereduaren jarraitzaile zen, eta bere lanak mendebaldeko euskaran idatzi zituen.
Gaur egun, Lauaxetaren olerkien argitalpen berriak egin dira, liburu haietako olerkiekin eta aurkitu diren beste olerkiekin batera, Aita Onaindiak eta Jon Kortazarrek antolatuak. 1982an, Euzkadi egunkarian agertu ziren Lauaxetaren artikulu bilduma bat argitaratu zen Azalpenak izenburupean. 1990ean antzerkilanek ikusi zuten argia. Jon Kortazar irakasleak haren lanak eta bizitza aztertu eta bi liburu argitaratu ditu: Teoría y práctica poética de Lauaxeta (1986) eta Lauaxeta. Biografía Política (1984).
Lanak
aldatuOlerkiak
aldatu- "Udabarriko abestija" (poema soltea). Euzkerea (Bilbo), 1930.
- "Maitale kutuna" (poema soltea). Euskaltzaleak (Donostia), 1930. Lan horrengatik jaso zuen Olerki Saria urte hartan.
- "Bide barrijak": Verdes (Bilbo), 1931.
- "Igande goiz baten" (poema soltea). Euzkerea, 1932.
- "Palankari bati" (poema soltea). Euzkerea, 1932.
- "Artzain baten erijotzean" (poema soltea). Yakintza (Donostia), 1934.
- "Bolutxu zuria" (poema soltea). Yakintza, 1934.
- "Etxeko alaba" (poema soltea). Yakintza, 1934.
- Arrats-beran[4] Verdes (Bilbo), 1935.
- "Amaiur gaztelu baltza" (poema soltea). Yakintza, 1935.
- "Txiribogin-alaba" (poema soltea). Yakintza, 1935.
- "Topa baten ostean" (poema soltea). Yakintza, 1935.
- Poema solteak:1925-1931, .[5]
- Poema itzuliak:1927-31, .[5]
- Antologia. Itziar Agirre, Martin Agirre, Aita Onaindia, Luis Arostegi. Mensajero, 1974.
- Antologia. Jon Kortazar, Miren Billalabeitia. Erein, 1985.
- Antología poética vasca. "A un minero asesinado" ("Langile eraildu bati", Arrats-beran liburutik) Vanguardia Obrera (Madril), 1987.
- Lauaxeta / antologia eta sarrera. Koldo Izagirre. Susa, 2001.
- "Lili-negarra / Lauaxeta" Gaztelupeko Hotsak, 2004.
- "Ehungarrenean hamaika" Gaztelupeko Hotsak, 2005.
Ipuinak
aldatu- Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "Illuntzeko ixarra" Euzkerea, 1930.
- Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "Campa de Gustiz Ederra" (erdarara itzulia) Gudari (Bilbo), 1937.
- Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "El fusil del abuelo" (erdarara itzulia) Gudari, 1937.
- Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "Ipuiña dirudin egia" Erein, 1985.
- Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "Iru adizkideak". Erein, 1985.
- Azalpenak: 1931-1935 / Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan Jon Kortazar (arg.). Labayru Ikastegia, 1982.
Antzerkia
aldatu- "Antzerkia / Esteban Urkiaga". Jon Kortazar. Euskal Editoreen Elkartea (Donostia), 1990. Edukia: "Asarre-aldija",[6] "Epaya",[7] "Balbiak"[8] (Maeterlinck-en lanaren itzulpena), "Iru gudari"[5] (Manu de la Sotaren lanaren itzulpena).
Lauaxeta sariak
aldatu2005ean sortu zuen Lauaxeta Saria Bizkaiko Foru Aldundiak. Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan interes ekonomikorik gabeko lana egin duten pertsona edo erakundeei Jendaurreko aitorpena egiteko sortu zen saria.[9] Lauaxeta izena hartu zuen deialdiak Estepan Urkiaga omentzearren.[10]
2012ra arte ohorezko saria izan zen bakarra baina 2012az geroztik beste bi kategoria sortu ziren: poesia saria eta memoria historikoari buruzko ikus-entzunezkoen saria.
2013an poesia saria bi mailatan banatu zen 35 urte azpikoentzat eta 35 urte edo gehiago duten idazleentzakoa.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/06/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ kritiken hemeroteka » “Maitale kutuna”. El Día (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ Lauxetari buruzko monografikoa Bidegileak bilduma, Euskadi.net
- ↑ Sarasola Guisasola, Julio. [https://ahotsak.eus/eibar/hizlariak/julio-sarasua-guisasola/ «1 "Lauaxeta eta "Gudari" aldizkaria". 2 "Lauaxetaren izaera". 3 "Lauaxeta eta euskara". 4 "Lauaxeta eta erlijioa". 5 "Lauaxetaren atxiloketa eta fusilatzea".»] (audioak) Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
- ↑ «Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»: Arrats Beran» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ a b c «Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»: Iru gudari» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ «Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»: Asarre-aldija» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ «Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»: Epaya» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ «Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»: Balbia» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ «Xabier Amuriza, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Zea Mays eta Gatibu, Lauaxeta Ohorezko Sariak» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
- ↑ «Lauaxeta Saria - Bizkaia.Eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
Bibliografia
aldatu- Garate, Gotzon: Lauaxeta eta jesuitak: ohar batzuk. - Egan, 2000-3/4, 35-50
- Iztueta Armendariz, Paulo: Lauaxeta gerra aurreko kultur mugimenduan. - Egan, 2005-3/4, 107-138
- Kortazar, Jon (1995): Lauaxeta, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz.
- Kortazar, Jon: Lauaxeta, modernitateko poeta. - Egan, 2005-3/4, 5-18
- Kortazar, Jon: Lauaxetaren poesiaren gune batzuk. - Egan, 2013-1/2, 75-80
- Penades, Josu: Lauaxeta eta Unamuno. - Egan, 2005-3/4, 65-81.
- Zabala, Juan Luis: Lauaxeta, adiskide: Mungian 2005eko uztailaren 12an egindako hitzaldia. - Egan, 2005-3/4, 55-64.
Ikus, gainera
aldatu- Bizkaiko idazleen zerrenda.
- Agur Euzkadi
- Mendigoixaliarena
- Lauaxeta (diskoa), Antton Valverdek egindako omenezko diskoa.
- A los cuatro vientos. Lauxetari buruzko filme biografikoa.
Kanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Lauaxeta |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Lauaxeta |
- Basque Poetry webgunean.
- Biografia, Bizkaie webgunean.
- Gipuzkoa Kultura webgunean.
- «Estepan Urkiaga, Lauaxeta», Klasikoen Gordailua.
- Lauaxeta, Literaturaren Zubitegian.
- Susa-literaturan.