Eskuinaldea
Eskuinaldea[1] (Eskuinaldeko euskaraz: Esko(i)alde, bizkaieraz: Eskumaldea) Bilboaldea eskualdeko azpieskualdea da, izenak berak dinoenez, Ibaizabalen eskuineko ibaiertzeko esparrua hartzen dauana. Bilbo eskuinaldea izena be hartzen dau.
Eskuinaldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Goian eskuinaldean Eskuinaldea; behean kolore horiz, Eskuinaldea Bilbo Metropolitarraren barruan | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Erandio, Getxo eta Leioa |
Herri handiena | Getxo |
Geografia | |
Koordenatuak | |
Azalera | 38,16 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Hurrengo hiru udalerriek osatzen dabe, Bizkaia osoko hamaika udalerririk populatuenen artean dagozanak: Getxo, Leioa eta Erandio. Azpieskualdeak gaur egun 130.000 biztanle baino gehiago batzen dauz, udalerririk populatuena Getxo izanda.
Eskuinaldeak harreman estua dau Uribe Kosta azpieskualdeagaz, historikoki Uribe Kostak Leioa udalerritik iparraldera eta Bilboko itsasadarretik ekialdera ebazan herriak hartzen ebazan-eta.
Mugakideak
aldatuMugakide hauek ditu: iparraldera Kantauri itsasoa; ipar-ekialdera Uribe Kosta (Sopela, Berango, Urduliz, Laukiz); ekialde eta hego-ekialdera Txorierri (Loiu eta Sondika); hegoaldera Bilbo hiria, hego-mendebaldera Bilboko itsasadarra, eta haratago Ezkerraldea (Barakaldo, Sestao eta Portugalete); mendebaldera Abrako golkoa; eta ipar-mendebaldera Kantauri itsasoa.
Udalerriak
aldatuArmarria | Udalerria | Alkatea | Alderdi Politikoa | Biztanleria (2016) | % Biztanleria | Lurraldea km² |
---|---|---|---|---|---|---|
Erandio | Joseba Goicouria Zarraga | EAJ | 23.906 | 18,05 | 17,56 | |
Getxo | Imanol Landa Jáuregi | EAJ | 77.759 | 58,70 | 12,00 | |
Leioa | Iban Rodriguez Etxebarria | EAJ | 30.793 | 23,25 | 8,60 | |
GUZTIRA | 132.458 | %100 | 38,16 km² |
Geografikoki Berango udalerria ere azpieskualde honi dagokion arren, udalerri hau Uribe Kosta azpieskualdearen parte da.
Kultura
aldatuOso ezagunak dira eskualdean antolatzen diren hainbat jaialdi, alde batetik Nazioarteko Folk Jaialdia, Blues Jaialdia eta Komiki Azoka, eta bestetik Leioako Umore Azoka.
Kirolak
aldatuEskuinaldean oso azpimarratzekoak dira Getxo R.T., estatu mailako txapelketa nagusian dabilen errugbi taldea, Getxoko Arenas futbol taldea, XX. mendeko hasieran onenekin lehiatzen zena, eta Erandioko Goierri auzoko sokatira taldea, maila gorenean dabilena.
Azpiegiturak
aldatuGarraioak
aldatuErrepideak
aldatu- N-637 Gurutzeta (Barakaldo)-Arrontegi zubia-Erletxe (Galdakao) errepidea
- BI-604 Bilbo-Erandio autobidea
- BI-628 Erandio-Sopela autobidea
- BI-647 Erandio-Leioa autobidea
- BI-711 Deustu-Areeta errepidea
- BI-735 Lutxana-Asua errepidea
- BI-735 BI-637 errepidearen alboko bideak (Leioa)
Trena
aldatuEuskal Trenbide Sarearen Lutxana-Sondika trenbideak Eskuinaldea zeharkatzen du, trenbide honetako bidaiarientzako garraio-zerbitzuak Euskotren Trenak ustiatzen dituela. Honek Lutxana-Sondika anezka zerbitzuaren bidez Erandioko Lutxana eta Asua auzoak Txorierriarekin lotzen ditu, Eskuinaldean Lutxana eta Zangroizko geltokiak daudela.
Metroa
aldatuBilboko metroaren 1. lineak Etxebarri, Bilbo, Eskuinaldea eta Uribe Kosta zeharkatzen ditu, Eskuinaldean Lutxana, Erandio, Astrabudua, Leioa, Lamiako, Areeta, Gobela, Neguri, Aiboa, Algorta, Bidezabal eta Ibarbengoako geltokiak daudela.
Portua
aldatuBilboko portuko Getxoko kaian gurutzaontzi terminala dago kokatuta.