Arratia-Nerbioi

Bizkaiko eskualdea

Arratia-Nerbioi Bizkaiko hego-mendebaldeko eskualdea da, Arabarekin muga egiten duena. Eskualdearen izena Arratia eta Nerbioi ibaietatik dator. Mendi nagusiak Gorbeia eta Itxina dira. Hamasei udalerrik osatzen dute eskualdea, Arratia haranekoak barne: Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga, Arteaga, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Orozko, Otxandio, Ubide, Ugao, Urduña, Zeanuri eta Zeberio.

Arratia-Nerbioi
 Euskal Herria
Zeanuriko ikuspegia.
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakArakaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga, Arteaga, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Orozko, Otxandio, Ubide, Ugao, Urduña, Zeanuri eta Zeberio
Herri handienaIgorre
Geografia
Koordenatuak43°06′N 2°48′W / 43.1°N 2.8°W / 43.1; -2.8
Azalerakm²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Bizkaiko zazpi eskualdeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren estatistiken arabera. Arratia-Nerbioi, hegoaldean, morez.

Geografia

aldatu
 
Arratia ibaia, Areatza zeharkatzerakoan.

Eskualde honek 400 km2ko azalera du 1998ko datuen arabera (Bizkaiaren % 18), eta 21.083 biztanle zituen guztira 1997an (Bizkaiaren % 1,85).

Ugao-Miraballes da eskualdeko udalerririk jendetsuena (4.014 biztanle 2008an), baina azalera handiena Orozkok du, alde handiz gainera. Arakaldo, Ubide eta Arantzazu bezalako udalerri txikiak kenduta, nahiko orekatuta dago biztanleria gainerakoen artean.

Udalerriak

aldatu
Herria Biztanleria (2020) Lurraldea km² Alderdi politikoa (2019)
Arakaldo 165 2.7 EH Bildu
Arantzazu 408 3.8 EH Bildu
Areatza 1216 9.1 EH Bildu
Arrankudiaga 965 22,8 EH Bildu
Arteaga 733 12,4 EAJ
Bedia 1061 16,5 EAJ
Dima 1448 61 EAJ
Igorre 4337 17,5 EH Bildu
Lemoa 3504 16 EH Bildu
Orozko 2650 102,4 ADIE
Otxandio 1330 12,4 EH Bildu
Ubide 164 2.9 UHK
Ugao 4148 5.2 EAJ
Urduña 4192 33.5 EH Bildu
Zeanuri 1245 67 EAJ
Zeberio 1095 47,9 EAJ

Ekonomia

aldatu

Alor ekonomikoan, 1996an 2.590.000 pezetakoa izan zen biztanleko eskualdearen Barne Produktu Gordina (BPG). EAEko indize bateratzeailea 100 eta Bizkaikoa 93 izanik, 113an zegoen Arrati Nerbioi, nahiz eta alde nabarmenak egon udalerrien artean.

Industriak osatzen zuen eskualdeko balio erantsiaren zatirik handiena: 1996ko datuen arabera, sektore horrek ekartzen zuen aberastasunaren % 52, Bizkaiko batezbestekoaren gainetik ia 20 puntuz. Kopuru hori % 65etik igotzen zen, esaterako, Arakaldon, Arantzazun edo Igorren (azken honetan % 75).

Zerbitzuek eman zuten urte horretan eskualdean sortu zen balio erantsiaren % 36,9, Bizkaiko batezbestekoaren azpitik, nahiz eta horren gainekoa izan eskualdeko udalerri gehienetan.

Lehen sektoreak egitura ekonomikoan duen presentzia ere Bizkaiko batezbestekoaren gainekoa da askogatik, eta herri batzuetan, Diman, esaterako, balio erantsiaren % 21 hortik zetorren.

Euskara

aldatu

Hizkuntzari dagokionez, euskara da nabarmen nagusi Arrati Nerbioi eskualdean. 1996ko datuen arabera, 11.738 euskaldun, 2.918 ia euskaldun eta 6.134 erdaldun bizi ziren bertan. Erdaldunen kopurua argitzeko, esan beharra dago udalerri gehienetan euskaldunak gehiago direla erdaldunak baino, baina bi herri nahiko jendetsutan, Urduñan eta Ugao-Miraballesen, erdaldunek dute gehiengoa.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu