San Ignazioko geltokia

43°16′53″N 2°57′46″W / 43.281393°N 2.962752°W / 43.281393; -2.962752

San Ignazio (lehen San Inazio) Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1995eko azaroaren 11n inauguratu zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunean dago.

San Ignazio
Metro san inazio.jpg
San Inazioko geltokiko nasak.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Lutxana Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea  Sarriko »
« Gurutzeta/Cruces Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea  Sarriko »
Kokapena
HelbideaLehendakari Agirre etorbidea, 168; 48015
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaSIN
Gunea1. gunea
Irekiera1995eko azaroaren 11
Bidaiariak2.332.298 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL1  Etxebarri - Plentzia
L2  Basauri - Kabiezes
BizkaibusA2314  Bilbo - Erandiogoikoa - EHU
A3411  Bilbo - Getxo - Azkorri
Bilbobus10  Elorrieta - Plaza Biribila
13  San Ignazio - Txurdinaga
18  San Ignazio - Zorrotza
71  Miribilla - San Ignazio

Geltokia, arkitekturari dagokionez, Bilboko metroaren gainontzeko geltokien ohiko itxura dauka, San Ignaziokoa gainerakoak baino handiagoa den ezberdintasunarekin, izan ere, geltoki honetan 1. eta 2. lineak batzen baitira, bi lineen arteko tarte amankomunari hasiera emanez. Hala, geltokiak nasa gehiago behar ditu Plentziatik eta Kabiezestik datozen, eta baita Etxebarrira zein Basaurira doazen trenentzako, zein kontrako bidea egiten duten trenentzako.

2017ko urriaren 27an San Ignazioko bezeroen arretarako bulegoa itxi zuten.[2]

SarbideakAldatu

  •    Lehendakari Agirre Kalea, 162 (Lekeitio irteera)
  •      Lehendakari Agirre Kalea, 167 (Benita Asas irteera)
  •      Lehendakari Agirre Kalea, 179 (Asturias irteera)
  •      Levante Enparantza, 2 (Levante irteera)
  •        Lehendakari Agirre Kalea, 170, Levante Enparantzarekin izkina (Levante irteera)

Gaueko sarbideakAldatu

  •      Lehendakari Agirre Kalea, 179 (Asturias irteera)
  •        Lehendakari Agirre Kalea, 170, Levante Enparantzarekin izkina (Levante irteera)

Izen aldaketaAldatu

2017ko abenduaren 18ra arte geltokiaren izena San Inazio izan zen. Metro Bilbao eragileak hala erabakita, lau geltokiren izenak aldatu ziren, horien artean San Ignaziokoa, Bilboko Udalak erabilitako toponimia ofizialarekin bat egiteko asmoz.[3]

LotuneakAldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



ErreferentziakAldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).
  2. Metro Bilbao. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  3. (Gaztelaniaz) «San Mamés será Santimami en el metro» El Correo 2017-12-16 (Noiz kontsultatua: 2017-12-17).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo