Ireki menu nagusia

Zorrotzaurre

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Deustu
Zorrozaurre2010.jpg
Zorrotzaurreren aireko ikuspegia 2010eko udan.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Azalera 0.601433 km²
Biztanleria 452
Bilbo erdigunea
Zorrotzaurre hemen kokatua: Euskal Herria
Zorrotzaurre
Zorrotzaurre
Zorrotzaurre hemen kokatua: Bizkaia
Zorrotzaurre
Zorrotzaurre
Zorrotzaurre hemen kokatua: Bilbo
Zorrotzaurre
Zorrotzaurre
Koordenatuak: 43° 16′ 16.25″ N, 2° 57′ 46.72″ W / 43.2711806°N,2.9629778°W / 43.2711806; -2.9629778Koordenatuak: 43° 16′ 16.25″ N, 2° 57′ 46.72″ W / 43.2711806°N,2.9629778°W / 43.2711806; -2.9629778

Zorrotzaurre Bilboko itsasadarrean dagoen uharte artifizial bat da[1]. Lehenago, Bilboko gune industrial bat zen. Deustuko barrutiaren barruan dago, Bilboko iparraldean. Guztira, 700.000 metro karratuko azalerarekin Bilbon, Zorrotzarekin batera geratzen zen gune industrial bakarretarikoa zen. Deustuko San Pedrori loturik zegoen penintsula zen, uharte bilakatu zuten balizko uholdeei aurre egiteko asmoz, Deustuko ubidea guztiz zabalduz.

Eduki-taula

ProiektuaAldatu

Zaha Hadid arkitekto britainiar-irakiarraren proiektu baten bitartez, gune osoa eraberritzen dago. Bertan dauden enpresak Bilboko kanpoaldeko portura eraman dituzte, eta Deustuko ubideko ontzien trafikoa, itxi egin dute. Lehen proiektua 2004. urtean kaleratu bazen ere, ordutik aldaketak jasan ditu. Hasieran Zorrotzaurre uharte bilakatzea pentsatu zen, gero proiektua aldatu eta penintsula moduan jarraitzea erabaki zen. Azkenean, erabakia berriro ere aldatu eta gaur egun indarrean dagoena erabaki zen, hau da, Zorrotzaurre uharte bilakatu.

Guztira, 5.300 etxebizitza eraikitzea aurrikusten da, dentsitate ertain eta altuak erabiliz. Gunea hiru zatitan banatuko da, gune bakoitzak erabilera ezberdinak izango dituelarik. Erdialdeko gunean, parke handi bat eta Euskal Herriko Unibertsitatearen campus berriak egongo dira. Olabeaga eta Deusturekin lotzeko hainbat zubi eraikiko da. Oraindik zehaztu ez den arren, hiri erdiarekin lotzeko, tranbia zerbitzua jartzea pentsatu du Bilboko udalak.

Proiektuaren aldaketakAldatu

Zorrotzaurre eta Olabeagako bizilagunek udalari eskaturiko aldaketak kontuan hartuz, Zaha Hadid arkitektoaren behin betiko proiektuan Olabeaga eta Zorrotzaurre arteko zubia kendu zen. Horrez gain, gune berde gehiago izateko, etxebizitza blokeen edifikabilitatea eraikin altuagoetan bildu zen, eta etxebizitza kopurua 5.600ra igo zen.

HastapenaAldatu

2014ko maiatzaren 14an Zorrotzaurre penintsula uharte bilakatzeko lanei ekin zitzaien, hauek amaitzeko 16 hilabeteko epea ezarri zelarik.

Atzerapen handiekin eta arazoak arazo, Zorrotzaurre uharte bihurtu zen 2018ko irailaren 26an[2].

EgitasmoakAldatu

 
Egitasmoaren maketa.

Zorrotzaurreko uhartean honako egitasmoak gauzatu nahi dira:

AzpiegiturakAldatu

Eraikin berriakAldatu

Eraikin zaharberritzeaAldatu

  • Etxebizitzen zaharberritzea
  • Papertegiko eraikina kulturgune izateko zaharberritzea
  • ZAWP Bilbao (sorkuntza auzoa)

EraikinakAldatu

Eraikina Erakundea Arkitektoa/k Irudia
IMQ Zorrotzaurre IMQ Ogasun aseguruak Carlos Ferrater, Alfonso Casares eta Luis Domínguez
Bilboko IDOM taldearen eraikina IDOM egoitza Javier Pérez Uribarri, Oscar Ferreira, Jabier Fernandez eta Josu Egileor
Frank Gehry zubia Arenas y Asociados Guillermo Capellán eta Héctor Beade

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu