Euskotren Tranbia

Tranbiak operatzen dituen Eusko Trenbideen filiala

Euskotren Tranbia — lehen EuskoTran izenez ezaguna — Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresa publikoaren marka komertzial bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan tranbia sareetan pertsonen garraio zerbitzuak eskaintzen ditu. Eusko Trenbideen gainontzeko marka komertzialak Euskotren Trena, Euskotren Autobusa eta Euskotren Kargo dira, eta Euskadiko trenbide bidezko, autobus bidezko pertsona garraio, eta tren bidezko zama garraioez arduratzen dira, hurrenez hurren.

Euskotren Tranbia
Eusko Trenbideen parte da


Datu orokorrak
Garraio motaTranbia
EskualdeakBilbo,  Bizkaia
Gasteiz,  Araba
LeloaZure bide berean
Lineak3 (+4 proiektatuak)
Geltokiak38
Bidaiariak11 044 570 (2017)[1]
JabeaEusko Jaurlaritza
PresidenteaAntonio Aiz[2]
EgoitzaAtxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Webguneawww.euskotren.eus
Ustiapena
Hasiera2002ko abenduaren 18a
EragileaEusko Trenbideak S.A.
Ibilgailuak19
Datu teknikoak
Luzera15,04 km[3]
Galiboa1 m
Abiadura maximoa80 km/h

Gaur egun, Bilboko tranbia linea bakarraz osatzen da, eta Gasteizkoak bi linea ditu, bi adarrentzako luzapen proiektuak martxan daudela. Bilboaldean Euskal Herriko Unibertsitatea Eskuinaldea eta Ezkerraldearekin lotzeko asmoz eraiki behar zen Leioako tranbiaren lanak geldituta daude, eta kotxetegiak baino ez dira eraiki. Barakaldoko tranbia linea zirkularra eraikitzeko proiektua abian da, baina lanak ez dira hasi. Donostian eta Debagoienan ere garraiobidea hedatzeko proiektuak egin izan dira, nahiz eta aurrera eraman ez diren.

Egungo tranbia sareak

aldatu

Bilboko tranbia

aldatu
Artikulu nagusia: «Bilboko tranbia»

1990eko hamarkadaren erdialdera Gasteizen tranbia ezartzeko proiektu bat antolatzen ari zen bitartean, Bilboko Udalak Bilbon tranbia berriz ezartzeko zer nolako aukerak zeuden ikertzen hasi zen. Azkenik 2002an tranbiaren lehen zatia zabaldu zen. Hilabeteak aurrera egin ahala Basurturarte ailegatu zen tranbia.

Azkenik 2002ko abenduaren 18an jarri zen martxan Atxuri-Uribitarte geltokien artean. 2003ko apirilean Guggenheimerarte luzatu zen, 2003ko uztailean Santimamiraino, eta 2004an Basurtoko geltokia ireki zen, 2012an Ospitalea izena hartu duena. Urte berean, tranbia Etxetxura heldu zen, Autonomia kaletik.

AtxuriLa Casilla lineak 5,570 km ditu, eta 10-15 minutuko maiztasunaz dabil. Ekitaldi bereziak daudenean zerbitzu bereziak jartzen dira, adibidez, Bilboko Athletic futbol klubaren partidak daudenean.

Bilboko tranbiaren lineak 2020ko urtarrilaren 1an[4]
Linea Ibilbidea Hasiera Azken luzapena Luzera (km) Geltokiak Trenak
    AtxuriLa Casilla 2002 2010 5,57 14 Euskotren 400/500

Gasteizko tranbia

aldatu
Artikulu nagusia: «Gasteizko tranbia»

Gasteizen bi linea daude martxan, Abetxuku, Lakua eta Ibaiondoko auzoak hiriaren erdialdearekin lotzen dituztenak. Lehen linea 2008ko abenduaren 23an inauguratu zen,[5] eta bigarren linea 2009ko uztailaren 10ean jarri zen martxan. Tranbiak Gasteizko zentroa urrunen dauden auzoekin lotzen ditu, tarte amankomun bat eta bi adarreko sarearen bidez, guztira 20 geltokirekin (Unibertsitatea - Ibaiondo linean 15 geltoki eta Florida - Abetxuko linean 15), eta sareari zazpi geltoki gaineratuko zaizkio luzapen-fase ezberdinetan dauden proiektuak gauzatu ondoren.

Unibertsitatea ↔ Ibaiondo lineak 4,967 km ditu, eta 15 minutuko maiztasuna. Linea honen hegoaldeko luzapenaren lanak 2017ko udazkenean hasi ziren eta lineari hiru geltoki gaineratuko dizkio: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea.

Florida ↔ Abetxuko lineak 5,685 km ditu eta 15 minutuko maiztasuna.

Angulema eta Hondurasko geltokien arteko tartean maiztasuna bikoizten da, 7,5 minututik behin tranbia bat pasatzen dela.

Gasteizko tranbiaren lineak 2020ko otsailaren 4an[6]
Linea Ibilbidea Hasiera Azken luzapena Luzera (km) Geltokiak Trenak
   UnibertsitateaIbaiondo 2008 2020 6,53 15 Euskotren 500/600
   FloridaAbetxuko 2009 2020 5,76 15 Euskotren 500/600
   

Etorkizuna

aldatu

Bilboko tranbia

aldatu
Artikulu nagusia: «Bilboko tranbiaren etorkizuna»
 
[Betiko hautsitako esteka]Zorrotzaurre

Tranbia eraztuna

aldatu

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak tranbia eraztuna ixteko luzapenean ari dira lanean. Tarteak La Casilla eta Abandoko geltokiak lotuko ditu Autonomia kaletik, Zabalburu eta Hurtado de Amezaga zeharkatuz. Tarte berria 2.100 metro luze izango da eta lau geltoki berri izango ditu:[7]

 
[Betiko hautsitako esteka]Ilarabarri, Errekalde

2019ko amaiera aldera tranbia Atxuriko geltokitik Boluetakora luzatzeko lanak hasiko dira, Euskotrenen trenbidea aprobetxatuz. Horretarako Euskotrenen E4 lineako trenak Metroaren 3. lineatik pasaraziko dira, eta libre geldituko den 2,5 kilometro inguruko ibilbidea tranbiak erabiltzeko moldatuko da. Bi geltokien artean geltoki berri bat eraikiko da, Abusu Ikastolaren parean. 2019ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntza proiektua lizitatu, udazkenean esleitu da eta lanak urte amaierarako hastea aurreikusten da.[8] Argitzeke dago tranbia Boluetara heldu ondoren Kukullaga-Etxebarri geltokira helduko denentz.

Zorrotzaurren gauzatzen ari den berritzearekin batera, tranbia irlara luzatzea adostu zen. Hasiera batean tranbia Euskalduna zubitik pasako zela iragarri zen, eta Botika Zaharretik irlara zubi berri bat gurutzatuz. Hala ere, 2013ko abenduan Bilboko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion Zorrotzaurrera gurutzatu aurretik tranbia Olabeagatik pasa zedin, auzoan geltoki berria proposatuz. 2014ko martxoan Jaurlaritzak Udalaren eskaera aztertzen ari zuela azaldu zuen. Hautatzen den irtenbidea zein-nahi ere den, Zorrotzaurre zeharkatu ondoren Zorrotzara helduko da tranbia, beste zubi berri batetik.[9] Trenbidea Zorrotzaurre erdibituko duen etorbide zabaletik igaroko da.[10]

Bilboko Udalak tranbia Errekaldera luzatzea proposatu zuen, Autonomia kaleko luzapenarekin batera. Proiektua Eusko Jaurlaritzarekin adostu zen arren, auzokideen ezadostaunaren eta 2009ko hauteskundeen ondoren Jaurlaritza berriak proiektua ezeztatu zuen.[11] Azkenean, tranbia Autonomia kalera besterik ez zen luzatu, gaur egun La Casilla pabilioiaren parean geltoki-burua ezarriz.

Gasteizko tranbia

aldatu
Artikulu nagusia: «Gasteizko tranbiaren etorkizuna»
 
[Betiko hautsitako esteka]Ataria, Salburuan

2017ko maiatzean Arantza Tapia sailburuak iragarri zuen tranbiaren ibilbidea Angulemako geltokitik hegoalderantz luzatuko zela, lau geltoki berri izango zituen 1,4 km luzeko ibilbidean, Iradier Arena igaro eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko liburutegiraino. Adierazitakoaren arabera, ibilbidea Angulema kaletik luzatuko zen, eta Florida kalea pasa ondoren, kale honetan geltoki bat gaineratuz (Florida), burdinbidearen gaineko Triana zubia igaroko zuen, Iradier Arena paretik, beste geltoki batekin (Trianas). Ondoren, Castro Urdiales eta Nieves Cano kaleak zeharkatu (Hegoalde izeneko geltoki batekin) eta Domingo Martínez de Aragón kalean amaitu behar zuen ibilbidea, unibertsitatearen ondoan eta etorkizunean eraikitzekoa den igarotze azkarreko autobus (BRT) linearekin lotura eginda Unibertsitatea izeneko geltokiaren bidez.[12]

Urte bereko azaroaren 27an, luzapen lanak hasita, Intermodal-Trianas geltokia ezeztatzea erabaki zela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak. Hala, lanean dagoen hegoaldeko luzapenak hiru geltoki gaineratuko dizkio Gasteizko tranbiaren sareari: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea. Lanek 20 hilabeteko epea dute eta 10,4 milioi euroko kostua.[13]

2017ko ekainean Gorka Urtaran alkateak Salburuako luzapenari buruz berri eman zuen, 4 geltoki berri eta 1.960 metro luze izango den ibilbidearekin. Salburuako adarra Florida eta Los Herrán arteko bidegurutzean hasiko da, Floridako geltokia zeharkatu ondoren. Florida kaletik ibili ondoren Iliada ibilbidera helduko da tranbia, eta ondoren Salburuako Bulebarrera helduko da. Floridako geltokiaz gain, geltoki berriak izango dira Santa Lucía, Salburuako Gizarte Etxea, Salburuako Bulebarra (dorre gorriaren parean) eta La Unión plazan. Luzapena dela eta azpiestazio elektriko berria eraikiko da.

Bide berriak

aldatu

Etorkizunari begira, Eusko Jaurlaritzak tranbia sustatu nahi du Gasteizen. Horretarako, bide berriak eraikitzeko hainbat ideia daude. Tranbiaren bigarren bide batek, Betoñu eta Mendizorrotz auzoak elkartuko lituzke, hiria hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Horrez gain, adarra eraikiko litzateke mendebaldeko Zabalgana auzo jendetsuaren beharrizanak asetzeko.[14]

Sare berriak

aldatu

Leioako tranbia

aldatu
Artikulu nagusia: «Leioako tranbia»

Bilboko metroaren Leioako geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusa batuko dituen linea eraikiko da. Linea honek Leioako udalerria zeharkatuko du. Bigarren fase batean, Leioa eta Bilboko metroaren Urbinagako geltokiak elkartuko dira.

Barakaldoko tranbia

aldatu
Artikulu nagusia: «Barakaldoko tranbia»

Barakaldoko tranbia linea zirkular bat izango da, 9 kilometroko luzera eta 17 geltokiduna. Sestaotik hasiko da, metroaren Urbinagako geltokian, non Leioako tranbiarekin lotunea egongo den. Handik Barakaldoko hainbat auzora helduko da.

Baztertutako proiektuak

aldatu

Debagoieneko tranbia

aldatu
Artikulu nagusia: «Debagoieneko tranbia»

Fase ezberbinetan eraikiko da, lehen faseak 17,5 kilometroko luzera izango du eta Bergara eta Aretxabaletako herriak batuko ditu. Ibilbideak 30 minutako iraupena izango du. Proiektuaren arabera, ibilbidean 19 geltoki egongo dira, horietarik sei Bergarako udalerrian.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskotren. «2017ko balantzea» (PDF), 9 or. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Deia. «Palomino regresa a Euskotren como director general» (Noiz kontsultatua: 2013-01-29).
  3. Euskal Trenbide Sarea. «Tranbiak» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  4. «Bilbao | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  5. Noticias de Alava egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
  6. «Vitoria | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  7. (Gaztelaniaz) Deia. «Cuatro paradas cerrarán el anillo del tranvía» (Noiz kontsultatua: 2014-03-05).
  8. (Gaztelaniaz) «Las obras del tranvía de Atxuri a Bolueta comenzarán en un año. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  9. (Gaztelaniaz) Deia. «Lakua estudia unir Olabeaga y Zorrotzaurre a través del tranvía» (Noiz kontsultatua: 2014-03-05).
  10. «Movilidad y accesibilidad de la zona de Zorrotzaurre - Zorrotzaurre» www.zorrotzaurre.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  11. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2009-06-13). «Azkuna tacha de "error histórico" que se deseche el tranvía a Rekalde» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  12. r01epd0124ddd405c0f66eb66553e9a3434a06831,r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726. (2017-05-26). Vitoria-Gasteizko hego tranbia luzatzeko lanak udazkenean hasiko dira. (Noiz kontsultatua: 2017-05-28).[Betiko hautsitako esteka]
  13. Irekia. Irekia - Gasteizko tranbiaren Unibertsitaterako luzapenean geltoki intermodala (Trianas) kenduko da eta hiri integrazioa hobetuko da. (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
  14. El Correo Español egunkariko albistea.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu