Ireki menu nagusia

Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos S.A. Eusko Jaurlaritzak 1982an sortutako enpresa publikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat trenbide, tranbia eta autobus zerbitzu kudeatzen dituena. Lau marka komertzial ditu: Euskotren Trena tren bidezko bidaiarien garraiorako, Euskotren Tranbia tranbia lineen ustiapenerako, Euskotren Autobusa autobus bidezko bidaiarien garraiorako, eta Euskotren Kargo tren bidezko zama-garraiorako.

Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A.
Euskotren logo 2012.svg
Euskotren Amara.jpg
Euskotrenen EMU-900 serieko bi tren Amarako geltokian.
Eslogana Zure bide berean
Mota Sozietate Anonimoa
Sektorea Garraiobideak
Sorrera 1982ko maiatzaren 24a[1]
Sortzailea Eusko Jaurlaritza
Egoitza Atxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Presidentea Antonio Aiz Salazar[2]
Langileak 1.158[3]
Eskumendekoak Eusko Jaurlaritza (jabea)
Webgunea www.euskotren.eus
Kronologia
Ferrocarriles Vascongados
FTS
FEVE
Eusko Trenbideak

MarkakAldatu

90. hamarkadatik aurrera eragileak EuskoTren marka komertziala hartu zuen tren eta autobus zerbitzuetarako.[4] 2002an EuskoTran marka komertziala jaio zen, Bilboko tranbia ustiatzeko, eta bitartean, zama garraio zerbitzuetarako EuskoKargo marka erabili zen. 2012tik aurrera, zerbitzu guztiak euskotren izenpean batzen ditu.[5]

Egun, enpresaren zerbitzu ezberdinetarako markak Euskotren Trena, Euskotren Tranbia, Euskotren Autobusa eta Euskotren Kargo dira.[6]

         
1982 - 1996 1996 - 2004 2004 - 2005 2005 - 2012 2012 - Orain arte

Euskotren TrenaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Trena»

EuskoTren 2012ko apirila arte tren bidezko bidaiarien garraiorako erabili zen marka komertziala izan zen. Handik aurrera, Eusko Trenbideen marka ezberdinak bateratu ziren eta EuskoTren Euskotren Trena izatera pasa zen.

 
Euskotrenen sarea

Euskotren Trenak ustiatutako lineakAldatu

Linea Geltoki buruak Izena Egoera Luzera Geltokiak
   Bilbo-Matiko - Donostia-Amara Bilbo-Donostia linea / Linea orokorra Martxan 108,670 km

(Lasarte-Oriako adarra barne)

42
   Matiko - Traña Durangaldeko linea Martxan 17
   Ermua - Eibar - Azitain Ermua-Eibar tranbia Martxan 9
   Zumaia - Amara Kostaldeko linea Martxan 9
   Lasarte-Oria - Hendaia Topo / Donostialdeko metroa Martxan 28,370 km 20
   Amara - Altza Martxan 6
   Kukullaga - Lezama Txorierriko linea Martxan 13,170 km 16
   Bilbo-Matiko - Bermeo Urdaibaiko linea Martxan 51,032 km 21
   Lasao - Azpeitia Lurrunezko trena (Trenbidearen Euskal Museoa) Martxan 4,888 km 2
   Escontrilla - Larreineta Larreinetako funikularra Martxan 1,198 km 2
   Lutxana - Sondika Lutxana-Sondika anezka Martxan 4,619 km 3
   Kukullaga - Matiko Bilboko metroaren 3. linea Martxan 5,885 km 7
   Matiko - Aireportua Bilboko aireportuarekin trenbide lotura Eraikitzen 6,576 km 4
GUZTIRA 241,184 km(*) 86(*)

(*) Geltoki eta kilometro amankomunak behin zenbatu dira. Adibidez, Atxuri - Lemoa tartea bat bera dute E1 eta E4 lineek.

Euskotren TranbiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Tranbia»

EuskoTran tranbia zerbitzuak eskaintzeko marka komertziala izan zen 2012ko apirila arte. Handik aurrera Eusko Trenbideen markak bateratu zituzten, eta lehen EuskoTran zena Euskotren Tranbia izatera igaro zen.

Euskotrenen marka komertzial berriak Bilboko tranbian sartu ziren lehen aldiz, 2012ko apirilaren 25ean izan zen linearen luzapena aprobetxatuta. Basurtuko Ospitalea eta La Casillako tarte berria martxan jartzearekin batera, informazio material grafikoa berritu zen, marka berria erabiliz.[7]

Euskotren Tranbiak ustiatutako lineakAldatu

Linea Geltoki buruak Izena Egoera Luzera Geltokiak
  Bilbo-Atxuri - La Casilla Bilboko Tranbia Martxan 5,570 km 14
  Angulema - Ibaiondo Gasteizko Tranbia Martxan 4,967 km 12
  Angulema - Abetxuko Martxan 5,685 km 14
GUZTIRA 13,537 km(*) 34(*)

(*) Bi lineak edo gehiagok partekatzen dituzten geltoki eta kilometroak behin zenbatzen dira.

Euskotren AutobusaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Autobusa»

Euskotren Autobusa marka komertzialaren bitartez, Eusko Trenbideak sozietateak Bizkaian zein Gipuzkoan hiri-arteko eta hiri-barruko autobus linea batzuk ustiatzen ditu.

Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko linea batzuk kudeatzeaz gain, Bilboko metroaren autobus zerbitzu gehigarria ere ustiatzen du, astean zehar gauetan eskaintzen den zerbitzua, alegia. Hiri-barruko zerbitzuei dagokienez, Euskotren Autobusak bi anezka zerbitzu ustiatzen ditu: Zamudioko tren geltokia eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen artekoa, eta Usansoloko tren geltokia eta Galdakaoko Ospitalearen artekoa; eta Barakaldo udalerriko hiri-barruko autobusa, Kbus izenekoa, ADNOR eta Transitia enpresekin batera ere ustiatzen du.

Gipuzkoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpe dagoen Lurraldebus hiri-arteko zerbitzuko linea batzuk kudeatzen ditu, eta Eibar udalerriko hiri-barruko autobusa, Udalbus izenekoa, ere kudeatzen du.

Euskotren KargoAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Kargo»

EuskoKargo 2007an jaio zen, tren bidezko zama garraioak ustiatzeko, eta 2012tik aurrera Euskotren Kargo izenez ezagutzen da.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu