Unai Rementeria
Unai Rementeria Maiz (Mundaka, Bizkaia, 1973ko abuztuaren 10a) abokatu, ekonomialari eta politikari jeltzale bizkaitarra da, 2015etik Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia.
Unai Rementeria | |||||
---|---|---|---|---|---|
2015eko uztaila - ← Jose Luis Bilbao
2007 - 2013 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Mundaka, 1973ko abuztuaren 10a (47 urte) | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak |
gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | abokatua, politikaria eta ekonomialaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea |
BiografiaAldatu
Tabernari baten semea,[1] Mundakan ezkondua dago eta bi seme ditu. Kirolzalea (korrika, mendia, pilota...), Athletic futbol taldearen eta Mundakako Arraun Taldearen sozioa. Mundakako Atorrak elkartearen kidea.[2] Euskara eta gaztelera menperatzen ditu,[3] eta ingeles maila ertaina du.[2]
Formakuntzaz Zuzenbide lizentziatua da eta Ekonomian diplomatua Deustuko Unibertsitatean; Zuzenbide Administratibo eta Urbanistikoan diplomatua; Praktika Juridikoan masterra Bizkaiko Abokatuen Elkargoan; Zuzenbide Urbanistikoan masterra Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; eta kontabilitate publiko eta pribatu ikasketak ditu.[3] ELA sindikatuko kidea izan zen.[2]
Ibilbide profesionala 1999an hasi zuen, Nabarnizko idazkari-interbentore postua eta abokatu jardun pribatuarekin uztartuz (Zuzenbide Administratiboan espezializaturik): lehenik Sanz & Saiz Abogados bulegoan (1999-2002) eta gero Ibarrondo & Lamikiz bulegoan (2002-2007). 1999-2007 arteko tarte honetan udal askorentzat aholkulari gisa aritu zen Hirigintza, Ingurumen eta Zuzenbide Administratibo arloetan. 2007-08 artean Euskal Trenbide Sarea enpresa publikoaren sail juridikoan lan egin zuen. 2008an Bizkailur sozietate publikoan (geroko Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegiturak bihurtuko zena) lan bera egin zuen.[3]
2009 urtean Alakrana atunontziaren bahiketan paper garrantzitsua jokatu zuen, arrantzaleen familien babesean.
Ibilbide politikoaAldatu
Mundakan, 1999ko udal hauteskundeetan EAJ-ren hautagaien artean aurkeztu zen independiente gisa; hirigintza zinegotzi eta alkateorde izan zen 1999tik 2007ra. 2007tik 2013ra herriko alkatea izan zen.
EUDELen lurralde batzordeko kidea izan zen 2007-10 artean.
Eusko Alderdi Jeltzalean, Asanblada Nazionalaren kidea izan zen, eta Bizkai Buru Batzarreko kidea 2008 eta 2012 artean.[4] Sabino Arana Fundazioko kidea.[2]
Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkidea izan zen 2009-2011 artean.
Bizkaiko Batzar Nagusietan, 2011an batzarkide hautatu zuten eta EAJ-ren taldearen bozeramaile izan zen. 2013ko urtarriletik 2015ko maiatzera arte Foru Aldundiko Presidentziako diputatu eta bozeramaile izan zen[3] Jose Luis Bilbaoren gobernuan. 2015eko uztailetik Ahaldun Nagusia da.[5]
KritikakAldatu
Unai Rementeriaren gestioari egin zaizkion zenbait kritika:
- Enplegu prekarioa sustatzea; merkataritza egitura handiak bultzatzea, komertzio txikien kaltetan; azpiegiturak lehenestea.[1]
- Gaztelugatxe masifikatzea, planifikaturik gabeko promozioaren ondorioz.[6]
- Zaldibarko zabortegiaren hondamendian,[7] zabortegiaren jardunaren kontrol falta, larrialdiari aurre egiterakoan suhiltzaileen jarduera-protokoloaren falta, autobidea irekitzea langileen osasunaren gainetik ipintzea, sailen eta erakundeen arteko koordinazio txarra, hondakin arriskutsuen berri eman ez izana[8] eta publikoki Bizkaiaren hondakinen kudeaketa eredugarritzat aurkeztu izana.[9]
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-05-14). «Rementeria suma críticas por el tuit del pescatero que minimiza la precariedad» GARA Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
- ↑ a b c d «Parlamento Vasco - Parlamentarios y Órganos - Fichas personales» www.legebiltzarra.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) País, El. (2013-01-15). «Unai Rementeria toma posesión como diputado de Presidencia y portavoz foral» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
- ↑ «EAJ-PNV: El nuevo Bizkai Buru Batzar se reúne por primera vez» web.archive.org 2014-09-24 Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
- ↑ (Gaztelaniaz) Hernández | @jesusjhernandez, Jesús J.. (20150701092720). «Unai Rementeria, investido diputado general de Bizkaia» Bizkaia - El Correo.com Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
- ↑ «SOS Gaztelugatxek proiektuak "buruagaz eta parte hartzeagaz" egiteko eskatu du» Busturialdeko Hitza 2020-02-17 Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2020-02-28). «La Diputación de Bizkaia abre un expediente sancionador a la empresa del vertedero de Zaldibar» RTVE.es Noiz kontsultatua: 2020-02-29.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zaldibar Argitu pide dimisiones «antes del inicio de la campaña electoral»» El Diario Vasco 2020-03-06 Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
- ↑ «Zalla-Güeñes y Zaldibar: tres pueblos, dos realidades» Mugalari Kultura Noiz kontsultatua: 2020-03-23.