Madrilgo metroa
Madrilgo metroa mundu osoko seigarren metrorik luzeena eta Europako handienetarikoa da, Londreskoaren eta Pariskoaren atzetik.
1919an ireki zen lehenengo linea eta, orduz geroztik, etengabe hazten joan da Madrilgo metroa. 2024. urtean 662 milioi lagun baino gehiagok erabili zuen metro hau.
Ezaugarriak
aldatuMetro-sarea 226.729 km luze da, eta 13 lineak osatzen dute (12 linea + adar bat). Horietatik bederatzi, Madrilgo udalerrian bertan daude osorik; hiru, udalerritik kanpo ibiltzen dira zati batean; eta beste linea bat osorik dabil Madrilgo hiritik kanpo. 238 geltoki ditu metroak, eta horien artean 151 dira bakunak, 26 bikoitzak, 10 hirukoitzak, eta bat laukoitza (Avenida de América). Horrez gain, hiru tranbia linea ditu, Metro Ligero (metro arina) izenekoak, bai eta Renfe Aldirikoak zerbitzuarekin lotunea duten 19 geraleku ere.
2000ko ekainean, Metro Sur izeneko linea jarri zen abian. Linea horren helburua da Madril hiria eta erkidegoko hegoaldeko hiriak lotzea. Ibilbide zirkularra du, Móstoles, Leganés, Fuenlabrada edota Getafe udalerriak haien artean eta hiriburuarekin batera lotzeko. Milioi bat biztanleri eskaintzen die zerbitzu eraginkor, arin eta ekologikoa Metro Surrek.
Datozen urteotan, Madrilgo metroa izugarri handitzeko asmoa dago, hiriburuko biztanle guztiek etxetik hurbil metro-geltokia izan dezaten.
Lineak
aldatuLinea | Terminalak | Luzera | Geltokiak | Trenbide mota | Nasa |
---|---|---|---|---|---|
Pinar de Chamartín – Valdecarros | 23,876 km | 33 | estua | 90 m | |
La Elipa – Cuatro Caminos | 9,531 km | 16 | estua | 60 m | |
Villaverde Alto – Moncloa | 16,424 km | 18 | estua | 90 m | |
Argüelles – Pinar de Chamartín | 16 km | 23 | estua | 60 m | |
Alameda de Osuna – Casa de Campo | 23,217 km | 32 | estua | 90 m | |
Circular | 23,472 km | 28 | zabala | 115 m | |
Hospital del Henares – Pitis | 32,919 km | 30 | zabala | 115 m | |
Nuevos Ministerios – Aeropuerto T4 | 16,467 km | 8 | zabala | 115 m | |
Herrera Oria – Arganda del Rey | 38 km | 27 | zabala | 115 m | |
Hospital Infanta Sofía– Puerta del Sur | 36,514 km | 31 | zabala | 115 m | |
Plaza Elíptica – La Peseta | 5,308 km | 6 | zabala | 115 m | |
MetroSur | 40,96 km | 28 | zabala | 115 m | |
Ópera – Príncipe Pío | 1,092 km | 2 | estua | 60 m | |
GUZTIRA (Metro lineak) | 281,780 km | 281 | — | — | |
Pinar de Chamartín – Las Tablas | 5,395 km | 9 | (tranbia) | 45 m | |
Colonia Jardín – Estación de Aravaca | 8,680 km | 13 | (tranbia) | 45 m | |
Colonia Jardín – Puerta de Boadilla | 13,699 km | 16 | (tranbia) | 45 m | |
GUZTIRA (Metro arineko lineak) | 27,774 km | 38 | — | — | |
GUZTIRA Metroa + Tranbia (16 linea) | 309,554 km | 319 | — | — |
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Madrilgo metroaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Metros Ligeros de Madrid
- (Gaztelaniaz) Metro Ligero Oeste
- (Gaztelaniaz) Madrilgo metroaren planoak