Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Gallartan dago ikusgai, Abanto-Zierbena udalerri bizkaitarrean. Museoaren kokapenak badu arrazoi sendoa, izan ere hala herria nola eskualde osoak, Meatzaldea izenekoak, lotura handia eduki du meatzaritzaren jarduerarekin[1]. Kontxa II. aire zabaleko meatzaren ondoan dago museoa, bertatik Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa | |
---|---|
![]() Museoaren sarrera ![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Abanto |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1986an Meatzari Museoa Kultur Elkartea; 2001ean Meatzaritzaren Museoa |
Zuzendaria | Haizea Uribelarrea Leandro |
Webgunea | http://www.meatzaldea.eus/ www.meatzaldea.eus |
1986an sortutako "Meatzari Museoa Kultur Elkartea" delakoa sustatzaile nagusia izan da. Entitate sustatzaile honek museoaren parte izaten jarraitzen du (2018), eta bere partaide guztiak bolondresak dira.
Museoaren eraikina
aldatuAbanto eta Zierbenako udalak Casto de Zabala arkitektoari ardura eman zion Gallartako abere-hiltegiaren diseinua egin zezan. Hiltegiaren kokapena ezin hobea zen kokapen eta aireztapenari dagokionez, Gallarta zaharraren sarreran egongo zen, Gallartatik Ortuellarako errepidearen eskuinaldean hain zuzen. 1908. urtean ireki zuten eta bere jarduera 1990. urtean eten zen. Herriko abere-hiltegi honen eta inguruetako beste askoren itxiera euren kalterako izan da, eskualdeko abere-hiltoki handiak indartuz.
Eraikin horretan eraiki zen Meatzaritzaren Museoa. Bilboko IMB arkitektura estudioek diseinatu duten eraikin modernoa da Kontxa II. meatzearen ertzean dagoena. 5 metroko luzera duen erlaitz deigarrian begirategi bat zabaltzen da, horrela bisitariek aire zabaleko meatzearen ikuspegiaz gozatzeko aukera dute. Barruko erakusketa lekuaz gain, kanpoan ere erakusketa eremua du.
Bilduma
aldatuMuseoak Euskal Herriko meatzaritzari lotutako hainbat elementu ditu, baita burdinbideekin eta Bizkaiko Labe Garaietatik ekarritakoak ere. Mineralen bilduma du, eta geologiari buruzko hainbat azalpen. Gainera, Pasionariaren liburutegia ere bertan dago, Dolores Ibarrurirenak ziren liburuen bildumaren zati batekin[2].
Museoaren kudeaketa
aldatuMuseoaren kudeaketa "Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren Fundazioa"ren bidez egiten da. Fundazioaren Patronatuan Udalak zein Meatzari Museoaren Kultur Elkarteak hainbat ordezkari dutelarik. Udalak 3 ordezkari eta Meatzari Museoaren Elkarteak 6 ordezkari. Carmelo Uriarte Olano da (2018) Fundazioaren presidente erakunde hau sortu zenetik.
Bestalde Museoaren kudeaketan elkartearen bolondresek (40 inguru 2018an) parte izaten jarraitzen dute.
Argazki galeria
aldatu-
Museoaren barnealdea.
-
Meatze jardueran erabilitako makinaria.
-
Bizkaiko Labe Garaietako 13. Lokomotorra.
-
Bizkaiko Labe Garaietako 39. lokomotorra.
-
Meatzarien etxeak. Ezkerrekoa kantina moduan egokitu da.
-
Bodovalleko Kontxa II meategia. Irudiaren erdian, Ekoetxea Meatzaldeko eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren instalazioak
Erreferentziak
aldatu- ↑ www.hiru.com: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
- ↑ Museografia-Bilduma – Meatzaldea. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |