Ireki menu nagusia

Durangaldea Bizkaiko hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Lea-Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), mendebalean Arratia eta ekialdean Debagoiena (Gipuzkoa).

Picto infobox map.png
Durangaldea
Bizkaia, Euskal Herria

Basque Country August 2016.jpg

Durangaldea Anboto menditik ikusita.
Kokapena
Durangaldea Euskal Herrian.png
Ezaugarriak
Azalera 298,83 km²
Biztanleria 95.837 (2018)
Dentsitatea 321 biztanle/km²
Udalerriak Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza (Amorebieta-Etxano)
Herririk handiena Durango (29.638 biztanle)
Webgunea http://www.durangaldea.com

Hamalau udalerrik osatzen dute, 298,83 km karratu eta 95.837 biztanle edukiz (2018). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona Durango da, eta herririk txikiena Izurtza da.

Durangaldearen satelite irudia

Eduki-taula

Ingurune naturalaAldatu

Urkiolako Parke NaturalaAldatu

Urkiolako natura parkea: 5.958.3 hektarea dauzka, eta Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriak barne hartzen ditu.

MendiakAldatu

Anbotoko mendilerroa eta Aramotzekoa eskualdeko hegoaldean daude. Lehenengoak banatzen ditu Atxondo, Abadiño eta Mañaria alde batean eta Otxandio bestean. Bigarrenak bereizten du eskualdea Arratiarekin.

Iparraldean, beste alde batetik, Oizko mendilerroa dago, Durangaldea eta Lea-Artibai banatzen dituena.

Ekialdean, azkenik, Elgetako mendilerroak eta Udalatx mendiak bereizten ditu Durangaldea eta Deba Goiena.

Hauexek dira tontorrik ezagunenak, alturaren arabera ordenatuta:

  1. Anboto (1.331 m).
  2. Udalaitz (1.117 m).
  3. Alluitz (1.040 m).
  4. Oiz (1.029 m.).
  5. Leungane (1.009 m).
  6. Mugarra (964 m).
  7. Untzillatx (934 m).
  8. Axtxiki (791 m).

HidrografiaAldatu

Eskualdea Ibaizabalek hego-ekialdetik ipar-mendebalderuntz gurutzatzen du, eta haixe da ibai arro nagusia. Ipar-mendebaldean, bestela, Zornotzako udalerriaren zati txiki bat Oka ibaiaren barruan gelditzen da. Ipar-ekialdean, Mallabiaren zati handi bat eta Ermua Deba ibaiko arroan daude, eta Mallabiaren zati txikiago bat Artibaikoan. Azkenik, Otxandio eta Abadiñoko eta Atxondoko zati bana Zadorrako arroan daude, Arabako hego-isurialdean.

UdalerriakAldatu

 
Durangaldeko mapa orokorra
 
Durangaldeko udalerriak
Herria Biztanleria Lurraldea km² Alkatea Alderdi politikoa
  Abadiño 7.533 36,26 Mikel Garaizabal EAJ-PNV
  Atxondo 1.377 23,41 Xabier Azkarate EAJ-PNV
  Berriz 4.678 29,95 Orland Isoird EAJ-PNV
  Durango 29.638 10,79 Ima Garrastatxu EH BILDU
  Elorrio 7.336 37.40 Idoia Buruaga EH BILDU
Ermua 15.890 6,49 Juan Carlos Abascal PSE-EE/PSOE
  Garai 320 7,12 Erramun osa EAJ-PNV
  Iurreta 3.643 18,84 Iñaki Totorikaguena EAJ-PNV
  Izurtza 255 4,32 Lorea Muñoz EH BILDU
  Mallabia 1.158 23,79 Igor Agirre EAJ-PNV
  Mañaria 519 17,73 Ainara Otxotorena EH BILDU
  Otxandio 1.296 12,43 Egoitz Garmendia EH BILDU
  Zaldibar 3.054 11,84 Jose Luis Maiztegi EAJ-PNV
  Zornotza 19.140 58,46 Andoni Agirrebeitia EAJ-PNV

Eskualde hau osatzen duten herriek, Ibaizabal ibaiak zeharkatzen duen aranean kokatuta daude. Mallabia eta Ermua, Ego ibaiaren aranean aurkitzen dira eta Otxandio Urkiola mendatearen bestaldean.

 
Durangaldeko ibai arroak

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldeko 13 udalerri hartzen ditu. Haren helburua da landa inguruko biztanleen bizi kalitatea kalekoarekin parekatzea. Berrizko udaletxe zaharrean dauka egoitza.

HistoriaAldatu

Lehenengo giza aztarnak Neolitiko garaikoak dira eta arkeologi lorratz garrantzizkoak aurki ditzake Abadiñoko Bolinkoban (giza okupazioaren aztarnak) eta Oiz eta Sabigain mendietan (trikuharriak eta hilobiak). Aipatzekoa da ere, Bilboko Museo etnografikoan aurkitzen dan Mikeldi izeneko irudia.Gaur egun, Durangoko Ezkurdiko parkean irudi honen kopia bat ikus ditzakegu.

Garaiko Momoitioko Juan Deunaren baselizan eta Elorrioko Argiñetan Erdi aroko hilarriak eta hilobiak aurkitu ditzakegu.

 
Tabirako San Pedro eliza.

Durangoko ibar-jaurerria Durangaldea osatzen duten 12 udalerriek izan zuten lehen eraketa politikoa izan zen Gerediagako baselizan elkartegunea izanik eta Nafarroako Erresumaren menpe. 1200. urtean Gaztelako Erresumaren menpe gelditu zan eta 1212. urtean Bizkaiko Jaurrerian sartu zen Nafarroako erregeak Bizkaiko Jaunari, Navas de Tolosako guduan honek eman zion laguntzaren truke. Ofizialki, 1630. urtean izan zuen Bizkaiko Jaurerrian sarrera batasun eskrituraren bidez. Durangaldeak beti izan zituen Bizkaiko Jaurerrian sartzeko arazoak. Gernikako Biltzar Orokorretan Durangaldeko herri bakoitzak boto bana ez izateak, Gerediagako baselizan egiten ziren Durangaldeko Ibar-jaurerriko Biltzarrak mantentzea lortu zuen.

Ibar-jaurerrian elizateek baino ez zuten parte hartzen, hiribilduek ez zutelako hitzik ezta botorik ere, Bizkaiko Jauntxoek sortuak baitziren eta beraien foru-legeak izaten baitzituzten. Durangoko ibar-jaurerritik kanpo gelditzen ziren hiribilduak Elorrio,Ermua, Durango eta Otxandio ziren. 1875eko abenduaren 27an Ibar-jaurerriaren azken batzarra egin zuten.

Aipatzekoak dira, baita ere, lurralde honetan izan ziren hereje eta sorginkeria mugimenduak. "Durangoko herejeak" izenarekin deitutako mugimendu bat sortu zen Durangon 1437 eta 1442 urteen artean Alonso de Mella fraidearen eraginez. Mellaren pentsaera erlijiosoa Italian sortutako "fraticelli" mugimenduan oinarritua zen eta Durangoko Tabirako San Pedro elizaren inguruan egin zituen bere lehen biltzarrak. Fernando de Muniqueta presbiteroak, mugimendua handitzen zihoala ikusirik, Joan II.a Gaztelakoa erregeari laguntza eskatu zion eskutitz baten bidez eta honek Inkisizioko ikusleak bidali zituen. Epaiketen ondorioz 10 emakume eta gizon bat bizirik erre zituzten eta Frai Alonso de Mella Granada aldera ihes egitea lortu zuen. Durangoko herejeek, justiziaren eraginetik ihes egiteko, tronpa batzuen bidez komunikatzen ziren eta, hori dela eta, gaur egun ere, Durango herria "Tronperri" ezizenarekin ezagutzen da.

Azkenik, XX. mendean eskualde mugakide hau bidegurutze estrategikoa izan zen Espainiako Gerra Zibilean. Alde batetik, Otxandio eta Durango bonbardatu zuten frankistek hegazkinen bidez Gernika baino lehen, mota honetako lehenengo erasoaldiak izan zirelarik. Beste alde batetik, Urkiolako eremuan gerrako frontea egon zen, hegoaldetik edo Arabatik zetorrenez Errepublikaren aurkako armada. Ekialdean, berriz, Elorrio lehenengo herria zen Intxortetako eta Udalatxeko defentsak eta gero.

AzpiegiturakAldatu

ErrepideakAldatu

Arabatik, BI-623 bidea hartuz eta Otxandio zeharkatuz, Urkiolako mendatea igoz Durangaldeko haranean sartu genezake. Sarrerarik garrantzitsuenak N-634 (Bilbo eta Donostia lotzen dituen bidea) eta AP-8 dira.

Osasun arloko azpiegiturakAldatu

KulturaAldatu

Kultur arloan, aipagarria da Gerediaga Elkartea (Abadiño). Izan ere, haiek dira Durangoko Azoka ospetsua antolatzen dutenak. Euskal Herri mailako literatura eta musika arloko azoka nagusia da, euskararen sustapena 1965etik egiten dutela. Kokapen geografikoak laguntzen du abenduro topagunea izaten.

Bestela, bertsolaritzak erro sakonak bota ditu zonaldean azken hamarkadetan, Xabier Amuriza, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Miren Amurizaren jardunak bereziki azpimarragarriak direlarik. Abadiño, Berriz, Durango eta Zornotzan martxan daude bertso-eskolak halaber. Hedabideei dagokienez, Anboto Komunikabideak euskararen normalkuntza zabaltzeko lanak egiten ari dira 2001etik.

Hizkera tradizionalei dagokienez, mendebaleko euskara edo bizkaieraren aldaera sortaldekoa da Koldo Zuazoren arabera, Lea Artibai eta Deba Goienako euskalkiekin senidetuta, eta Arratiako azpieuskalkiekin desberdinduta. Otxandion tarteko hizkera hitz egiten da, Legutio aldeko jatorrizko aldaerekin batera. Zornotzako euskara, bestela, Gernika eta Urdaibaiko tarteko hizkeren tankerakoa da.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu