Ireki menu nagusia

Bilboko aldirien sarea

Bilboko aldiriko trenbideen sarea lau eragile ezberdinek ustiatzen dituzten 15 lineaz osatzen da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen duen Eusko Trenbideak sozietateak 7 linea ditu, Euskotren Trena (sei linea) eta Euskotren Tranbia (linea bakarra) zerbitzuak batuta. Espainiako Sustapen Ministerioaren menpe dagoen Renfe Operadora eragileak beste 5 linea ustiatzen ditu, Renfe Aldiriak (hiru linea) eta Renfe Feve (bi linea) marka komertzialen bidez. Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Metro Bilbao sozietatearen bidez, 2 linea eta horien barruan bi anezka ustiatzen ditu. Azkenik, Bilboko Udalak Funicular de Artxanda, S.A. sozietatearen bitartez Artxandako funikularra kudeatzen du.

Infobox Public Transport.png
Bilboko aldirien sarea
Símbolo del Metro de Bilbao.svg Cercanias Logo.svg Euskotren Trena Logo.svg Euskotren Tranbia Logo.svg Logo Bilbao.svg Símbolo Renfe Feve.svg
Bilbao Metro 05 2012 2405.jpg
Datu orokorrak
Garraio mota Metro, tren, tranbia eta funikularra
Zerbitzatutako eskualdeak Arratia-Nerbioi, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri eta Uribe Kosta.
Linea kopurua 15
Geltoki kopurua 175
Ustiapena
Eragilea(k) Metro Bilbao
Eusko Trenbideak
Renfe Operadora
Artxandako funikularra
Mapa
Mapa

Bilboko aldirien sare eguneratua.svg

Public transport map of Bilbao.png

Eragileen arteko koordinaketa kudeatzeaz Bizkaiko Garraio Partzuergoak arduratzen da. Gainera, eragile guztietan erabiltzeko tituluak jaulkitzen ditu, Barik txartela euskarritzat duela.

Marka komertzial bakoitzak geltoki-buru nagusia du Bilbon, izanik Eusko Trenbideak sozietatearena Atxuriko geltokia, Renfeko Aldirien zerbitzuarena Abandoko Indalecio Prieto geltokia, eta Renfe Feverena Bilbao-Concordia geltokia. Bere aldetik, Metro Bilbaok ez du geltoki-buru nagusirik, eta Euskotren Trena marka komertzialaren L3, E1, E3 eta FE lineek ez dute geltoki-burutzat Atxuri.

Lineok Bizkaiko Lurralde Historikoak dituen zazpi eskualdetik hurrengo seiak lotzen ditu, Bilboko gune metropolitarra Bilbo hiriarekin lotuz: Arratia-Nerbioi, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri eta Mungialdea eskualdeko Uribe Kosta azpieskualdea.

Eragileak eta lineakAldatu

 
Bilboko metroaren sarearen mapa.
 
Eusko Trenbideak S.A.k ustiatzen duen sarearen mapa.
 
Bilboko Renfeko Aldirien sarearen mapa.

Metro Bilbao S.A.Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Metro Bilbao»

Metro Bilbao S.A. Bizkaiko Garraio Partzuergoak kudeatzen duen eragilea da, eta metro bilbao marka komertziala erabilita Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak ustiatzen ditu.

L1 (Etxebarri - Plentzia)Aldatu

2. linearekin amankomunean Etxebarri eta Bilbo udalerriak zeharkatu ondoren, 1. linea Eskuinaldea igaro eta Uribe Kostara heltzen da, Plentzian linearen geltoki-burua dagoela. Hala ere, C tarifa-gunera (Uribe Kosta) heltzen diren trenen maiztasuna gainontzeko Metro sarearena baino baxuagoa da, tren batzuren geltoki-burua Bidezabal delarik.

Zazpikaleetako geltokian igogailu bikoizdun anezkak geltokia eta Begoña auzoa elkarlotzen ditu.

Leioa eta Etxebarriko geltokietan disuasio-aparkaleku bana dago, autoa aparkalekuan utzi eta garraio publikoa erabilarazteko.

 

L2 (Basauri - Kabiezes) eta Mamarigako funikularra (Santurtzi - Mamariga)Aldatu

Basauri eta Etxebarri udalerrien arteko tartea linea honek baino ez du egiten. Etxebarri eta Bilbo udalerrietako geltokiak 1. linearekin amankomunean ustiatzen dira, eta ondoren 2. lineak Ezkerraldea zeharkatzen du, Kabiezes santurtziar auzoraino.

Zazpikaleetako geltokian igogailu bikoizdun anezkak geltokia eta Begoña auzoa elkarlotzen ditu. Santurtziko geltokian Mamarigako funikularrak geltokia eta Mamariga auzoa elkarlotzen ditu.

Ansio eta Etxebarriko geltokietan disuasio-aparkaleku bana dago, autoa aparkalekuan utzi eta garraio publikoa erabilarazteko.

 

L5 (Etxebarri - Galdakaoko Ospitalea) (Bertan behera utzita)Aldatu

Etxebarri, Basauri eta Galdakao udalerriak zeharkatu behar zituen Metro linea zen, egungo Metro sarea eta Galdakao-Usansolo Ospitalea elkarlotuz. 2019an linea honen proiektua bertan behera gelditu zela adierazi zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.[1]

 

Eusko TrenbideakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Trenbideak»

Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos, S.A. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen duen eragilea da, eta Euskotren Trena eta Euskotren Tranbia marka komertzialak erabilita Euskal Trenbide Sarea burdinbide kudeatzailearen jabetzapeko trenbideetan metro, tren eta tranbia zerbitzuak ustiatzen ditu. Euskotren Trena markaren bitartez Bilboko metroaren 3. linea, aldirikoen E1 (Bilbo-Donostia), E3 (Txorierri), E4 (Urdaibai) eta Lutxana-Sondika anezka tren lineak, eta Larreinetako funikularra ustiatzen ditu; eta Euskotren Tranbia markak, aldiz, Bilboko tranbia linea bakarra ustiatzen du.

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Trena»

L3 (Kukullaga - Matiko)Aldatu

Euskotrenen E1, E3 eta E4 lineekin amankomunean Etxebarri eta Bilbo udalerriak zeharkatzen ditu. Linea honek Bilbo udalerriko iparreko auzoak lotzen ditu, gainontzeko Metro sarearekin Zazpikaleetako geltokian lotura egin daitekela, eta Euskotrenen sarearekin Matiko eta Kukullaga-Etxebarri geltokietan, Metro linearen muturretan, hain zuzen ere.

Matikoko geltokian Artxandako funikularraren behe-geltokiarekin lotura dago. Zazpikaleetako geltokian igogailu bikoizdun anezkak geltokia eta Begoña auzoa elkarlotzen ditu. Kukullaga-Etxebarri geltokian igogailu makur bikoitzak geltokia, Kukullaga auzoa eta San Antonio auzoa elkarlotzen ditu.

 

E1 Linea orokorra (Matiko-Bilbo - Amara-Donostia)Aldatu

Bilbo, Basauri, Galdakao, Bedia eta Lemoa udalerriak zeharkatu ondoren, E1 linea Durangaldea igaro eta Ermura heltzen da. Hortik aurrera Gipuzkoan sartzen da, Bilboko aldirien sarean Eibar eta Deba arte, trenak Amara-Donostia geltokira jarraitzen dutela. Tren batzuk Traña, Eibar edo Elgoibar dute helmuga, linea orokorraren barruan dagoen 1D izendapena duen azpilinea osatuta. Bestalde, Matiko eta Debako geltokiak lotzen dituzten gautrenak ibiltzen dira larunbat gauetan.

 

E3 Txorierri (Kukullaga - Lezama)Aldatu

Etxebarriko udalerrian hasita, Bilbo iparraldeko auzoak igaro ondoren Txorierria gurutzatzen du, Lezamako geltokia arte. Sondikan trenbide triangelu bat sortzen da, trenek martxa aldaketa egiten dutela. Linea honekin batera Metroaren 3. linea ibiltzen da Kukullaga-Etxebarri eta Matikoko geltokien artean.

 

E4 Urdaibai (Bilbo-Atxuri - Bermeo)Aldatu

Durangaldeko linearekin amankomunean Bilbo, Basauri, Galdakao, Bedia eta Lemoa udalerriak zeharkatu ondoren, E4 linea Urdaibai igarotzen du, Bermeoko geltokira arte. Goizeko zenbait trenek Gernikako geltokiak zuzenean lotzen dituzte Bilborekin.

 

L Anezka (Lutxana - Sondika)Aldatu

Erandioko Lutxana eta Sondikako geltokien arteko trenbide tartea, 1996an itxitakoa, 2015ean berrireki zen, Metroaren 3. linea eraikitzeko lanak zirela eta Sondika eta Zazpikaletako geltokien arteko trenbidea itxi behar izan zelako.[2] Metroaren 3. linea ireki ondoren anezka zerbitzua irekita mantendu da bi geltokien artean, eta tartean Zangroizko geltokian geldialdia ere egiten dute trenek. Lutxanako geltokian Metroaren 1. linearekin lotura dago, eta Sondikakoan Euskotrenen E3 linearekin.

 

FE Funikularra (Escontrilla - Larreineta)Aldatu

Larreinetako funikularra Trapagaran udalerrian kokatzen da, eta herriko behe-partea Zugaztieta auzoarekin lotzen du. Funikularrak jatorriz erabilera industriala izan zuen, meategiekin lotuta eta zamak garraiatzeko. Europan plataforma horizontaldun funikular bakarrenetariko bat da.[3]

L4 (Matiko - Errekalde) (Eraikuntza Proiektua idazten)Aldatu

4. linearen ibilbide osoa Bilboko udalerritik igaroko da, hegoaldea eta iparraldea lotuz, eta loturak edukita Moyuako geltokian (L1, L2) eta Matikoko geltokian (L3 eta Euskotren). Gainera, Matikoko geltokiaren inguruan adar bat izango du Aireportura heldu ahal izateko. Linearen Eraikuntza Proiektua idazten ari da.[4]

 

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Tranbia»

TR Bilboko tranbia (Atxuri - La Casilla)Aldatu

Bilbo udalerrian dagoen tranbia linea da. Atxuriko geltokian abiatu eta La Casillako geltokia du helmuga, tartean 12 geraleku gehiago dituela. Ibilbideak Ibaiondo, Abando eta Basurtu-Zorrotza barrutiak zeharkatzen ditu, eta bidean intereseko hainbat guneri zerbitzu ematen dio, hala nola Zazpikaleak, Erriberako merkatua, Arriaga antzokia, Abandoko geltokia, Justizia Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, Euskalduna Jauregia, San Mames zelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa, Deustuko Unibertsitatea, Basurtuko Ospitalea edota La Casilla Udal Pabilioia.

 

Leioako tranbia EHU - Leioa - Urbinaga (Eraikitze lanak geldituta)Aldatu

 

Barakaldoko tranbia zirkularra (Proiektatuta)Aldatu

 

Renfe OperadoraAldatu

Renfe Operadora Espainiako Sustapen Ministerioak kudeatzen duen eragilea da, eta Renfe Aldiriak eta Renfe Feve marka komertzialak erabilita Administrador de Infraestructuras Ferroviarias burdinbide kudeatzailearen jabetzapeko trenbideetan tren zerbitzuak ustiatzen ditu. Renfe Aldiriak markaren bitartez iberiar zabaleradun trenbideetan ibiltzen diren C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Urduña) tren lineak ustiatzen ditu; eta Renfe Feve markak, aldiz, zabalera metrikodun trenbideetan ibiltzen diren C4f (Bilbo-Balmaseda) eta R3b (Bilbo-Karrantza) tren lineak ustiatzen ditu.

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Renfe Aldiriak»

C-1 (Bilbo-Abando - Santurtzi)Aldatu

Abandoko Indalecio Prieto geltokian hasi eta Santurtziko geltokian bukatzen da, eta C-2 linearekin tarte amankomuna dauka, Abando eta Desertu-Barakaldo geltokien artean. Ondoren, lineak Ezkerraldeko Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi udalerriak zeharkatzen ditu.

 

C-2 (Bilbo-Abando - Muskiz)Aldatu

Abandoko Indalecio Prieto geltokian hasi eta Muskizko geltokian bukatzen da, eta C-1 linearekin tarte amankomuna dauka, Abando eta Desertu-Barakaldo geltokien artean. Ondoren, lineak Sestao eta Meatzaldeko Trapagaran, Ortuella, Abanto eta Muskiz udalerriak zeharkatzen ditu.

 

C-3 (Bilbo-Abando - Orduña)Aldatu

Abandoko Indalecio Prieto geltokian hasi eta Orduñako geltokian bukatzen da. Bidean Bilbo udalerriko hego-ekialdeko auzoak zeharkatu ondoren Bilboaldeko Basauri eta Arrigorriaga udalerriak, Arratia-Nerbioi eskualdeko Ugao, Arrankudiaga, Arakaldo, eta Urduña udalerriak, eta Arabako Aiaraldea eskualdeko Laudio, Aiara eta Amurrio udalerriak estaltzen ditu. Linea honetako tren batzuk Laudioko geltokia dute helmuga. Trenbide hau bera erabiltzen dute Renferen Distantzia Luzeko trenek Bilbo gainontzeko iberiar penintsularekin lotzeko.

 

Sakontzeko, irakurri: «Renfe Feve»

C4f (Bilbo-Concordia - La Calzada)Aldatu

Lehen B-1 izendatuta, Bilbao-Concordia geltokian hasi eta La Calzadako geltokian bukatzen da, eta R3b eta R4 lineekin tarte amankomunak dauzka, Aranguren eta Balmasedako geltokien artean, hurrenez hurren.

 

R3b (Bilbo-Concordia - Karrantza)Aldatu

C4f aldirikoen linearekin batera Bilbao-Concordia eta Arangurengo geltokiaren arteko tarte amankomuna du. Ondoren Zalla, Artzentales, Villaverde Turtzioz eta Karrantza udalerriak zeharkatzen ditu.

Artxandako FunikularraAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Artxandako funikularra»

Artxandako Funikularra, S.A. Bilboko Udalak kudeatzen duen eragilea da, eta Artxandako funikularra eta Bilbo udalerriko igogailu publikoak kudeatzen du.

Bidaiariak lineaka 2018an[5][6][7]Aldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Galdakao y su hospital se conectarán al Metro y a Euskotren en 2025. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-02-01.
  2. BOPV 2015eko urtarrilaren 2a
  3. Euskotren «Funikularra» . Noiz kontsultatua: 2014-11-04.
  4. (Gaztelaniaz) Deia «Vicente Reyes cifra en más de 550 millones la inversión para las líneas 4 y 5 del metro» . Noiz kontsultatua: 2016-03-24.
  5. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» 38 or. . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.
  6. «Bizkaiko garraio publikoaren mugikortasunaren datuak - Abendua 2017» (PDF) . Noiz kontsultatua: 2018-02-07.
  7. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «Garraio publikoari buruzko txostenak» . Noiz kontsultatua: 2019-03-03.

Ikus, gaineraAldatu