Atxabiribil

Sopelako hondartza
43°23′26″N 2°59′32″W / 43.39056°N 2.99222°W / 43.39056; -2.99222
Atxabiribil
Bandera Urdina sorosleak elbarrituentzako prestatuta eremu naturala
Ezaugarri orokorrak:
 - Non dago Sopela
 - Luzera
 - Batazbesteko Zabalera
 - Betetasun maila altua
 - Urbanizatze maila ertain-baxua
 - Pasealekua ez
Hondartza mota:
 - Hare mota
 - Bainuaren egoera ona
 - Hondartza nudista ez
Kirolak:
 - Surfa egiteko ona
 - Urpekaritza ez
 - Besterik korrika egiteko
Ingurumena:
 - Landaredia ez
 - Eremu babestua ez
 - Bandera urdina ez
Segurtasuna:
 - Zaintze taldea bai
 - Arrisku seinaleak bai
 - Hondartzainak bai
 - Udaltzaingoa bai
 - Ertzaintza bai
 - Sorosle taldea bai
Sarbideak:
 - Elbarrituentzako prestatuta ez
 - Sarbide Mota errepidez
 - Sarbide seinalizatua bai
Bestelako informazioa:
 - Taberna kopurua 4
 - Kanpina gertu
 - Herrigunerako distantzia 1,5 km

Atxabiribil edo Aspiribil[1] Sopelako hondartza bat da. Arriatera hondartzaren eta Iturraldeostei edo Ikatzaren hondartza deitutako harrizko kala txiki baten artean dago. Herrigunetik nahiko urrun dago.

Ezaugarriak

aldatu

Berez, Arriaterarekin batera hondartza bakarra egiten du. Baina, haitz batek bitan banatzen dituenez eta, batez ere, hainbat auzunetatik ailegatzen denez hondartza bakoitzera denboraren poderioz izen ezberdinak jaso dituzte. Atxabiribilek ekialdeko zatia (txikiagoa) osatzen du.

 
Arriatera (ezkerrean) eta Atxabiribil (eskubia) hondartzak banatzen dituzten haitzak.

Askotan Sopelako hondartza ere izaten da deitua. Sopelako harezko beste bi hondartzak, Barinatxe eta Arriatera, Larrabasterra auzotik gertuago daudelako.

Hondartza honek, askok bezala, zirkulu erdiaren forma dauka; baina alegiazko zirkulu honen erdian, uretan erdi murgildurik, Atxuri haitza dago. Haitz hau herriko ikur moduan ulertu daiteke, batez ere, hondartzara sarri joaten direnentzat. Izan ere, herriko surf talde zaharrenak Peña Txuri dauka izena.

Hondartza honek, aipatutako beste biek ez bezala, ez dauka surf tradizio oso handia. Esan liteke Bizkaiko beste hondartza askoren aldean tradizio handia daukala. Baina herriko besteekin konparatuta oso txikia da. Hau ez da olatuen kalitate txarren eraginagatik, baizik eta bertan egoten den jenteagatik. Atxabiribilen seme-alabekin dauden gurasoak izaten dira orokorrean eta horrek surfa zailtzen du.

Hondartzaren formak ere ur-kirolak zailtzen ditu. Bere forma biribiltsuaren eraginagatik itsaslabarretik itsasertzera leku handia dago, itsasertza bera estua izanik. Beraz, leku hain handi batean dauden bainu-hartzaile guztiak leku estuegian hartzen dute bainua, surfa eta beste joko eta kirol asko zailduz.

Iristea

aldatu

Sopelako erdigunetik hondartzara heltzeko Loroño kalea eta Atxabiribil hiribidea hartu behar ditugu.

Uda sasoian Larrabasterrako geltokitik zein Sopelako erdigunetik Sopelbus hiri-barneko autobusaren zerbitzuak eskaintzen dira hondartzara heltzeko. Hondartzako geralekuak Atxabiribil (Markesina) izena du. Bestalde, Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuko Areeta eta Armintza lotzen dituen A3451 lineak Atxabiribil Bidegurutzea izeneko geralekua dauka hondartzatik 800 metrora.

Beribilez, BI-637 errepidetik abiatuta Uribe Kostako korridorea har daiteke, eta BI-634 errepidetik Atxabiribil hondartza adierazten duen desbideratzea hartuko da.

Hondartza ondoan aparkalekua eta heliportua daude.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa