Zadorra
Zadorra[1] Arabako ibai nagusia da, herrialde horretan arrorik handiena duena. Entziako mendilerroan jaiotzen da, Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.
Zadorra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 78 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′N 2°54′W / 42.67°N 2.9°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.361,28 km² |
Arro hidrografikoa | Zadorraren arroa eta Ebroren arro hidrografikoa |
Ur-emaria | 14,1 m³/s |
Bokalea () | Ebro |
Agurain, Gasteiz, Iruña Oka, Argantzon eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zanbrana (Araba) artean.
Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro^3/segundoko emaria dauka batez beste. Mediterranear isurialdeko ibaia da.
Hidrologia
aldatuZadorraren ibaiadar nagusiak hauek dira:
Urtegia
aldatuZadorra ibaiak Uribarri Ganboako urtegiaren sarea osatzen du, guztira 220 hektometroko kubiko ur gordetzeko gaitasunarekin. Urtegi hauek Bilbo eta Gasteizko ur beharrizanak asetzen dituzte.
Ibaiaren kutsadura
aldatuArazoaren aurrekariak
aldatu2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Cadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak arautu baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kobrea, zianuroa eta merkurioa.[2]
Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzeetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.
Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako.[3][4][5]
Arazoari aurre egiteko ekimenak
aldatuAzken urteetan kutsadura horrek behera egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eginiko ahaleginen ondorioz. Eusko Jaurlaritzak zuzendutako ikerketa bat egin zen, eta ibaia garbitzeko hainbat ekimen proposatu eta aurrera eraman ziren:
- Epe laburrerako ekimenak:
- Ibaia zaintzen polizia gehiago jartzea.
- Hondakinen kudeaketa hobetzea.
- Ibaiko nabigazioa gutxitzea.
- Epe ertainerako ekimenak:
- Ibaiaren ondoko herrietan ur araztegiak hobetu edo berritzea. Batzuetan, ur araztegi berriak egitea ere.
- Epe luzerako ekimenak:
- Leku arazotsuenak hobeto kontrolatzea.
- Ur araztegiak ahal bezain ondo erabiltzea.
- Ahal den zatietan, ibaien ibilgua naturalizatzea eta zuhaixka nahiz zuhaitzak landatzea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Txus Díez: «Seis ríos vascos presentan niveles de contaminación superiores a las exigencias de la Unión Europea»,[Betiko hautsitako esteka] Diario de Noticias de Álava, 2009-02-09.
- ↑ Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2006: ni un ladrillo más».[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2007: metástasis costera».[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2008: hipoteca costera».[Betiko hautsitako esteka]