Ireki menu nagusia

Renfe Feve,[1] besterik gabe Feve izenez ezaguna[2] —eta barne-hizkeran Renfe Ancho Métrico[3] Renfe Operadora enpresaren zabalera estuko trenbideetan tren zerbitzuak eskaintzen dituen marka komertzial espainiarra da, FEVE enpresatik etorritakoak. Bidaiarientzako aldiri, eskualde eta eskualde arteko tren zerbitzuak ustiatzen ditu, eta zama garraioak ere egiten ditu. Zerbitzuok iberiar penintsulako iparraldean eskaintzen dira batik bat. Zehazki hurrengo nukleoz osatzen da: Coruña-Lugo, Asturias, Kantabria, Bizkaia, Burgos-Palentzia-León eta Murtzia. Fevek Europan zabalera estuko trenbide sarerik handiena ustiatzen du, 1.192 kilometro luze eta ia 400 geltoki eta geraleku dituela.[2]

Infobox Public Transport.png
Renfe Feve
Renfe feve 2015.svg
J22 734 Bf Bilbao Concordia, VT 2732.jpg
Renferen 2700 Serieko tren unitatea Bilbao-Concordia geltokian.
Datu orokorrak
Garraio mota Trena
Zerbitzatutako eskualdeak Coruña, Lugo, Asturias, Kantabria, Bizkaia, Burgos, Palentzia, León, Murtzia
Linea kopurua 20
Jabea Espainiako Sustapen Ministerioa
Web gunea www.renfe.com/viajeros/feve
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2013ko urtarrilaren 1.a
Eragilea(k) Renfe Operadora
Ibilgailu kopurua 58 unitate aniztun elektriko
49 diesel unitate aniztun
7 tren-makina.
Datu teknikoak
Sarearen luzera 1.192 km
Galiboa 1.000 mm
Abiadura maximoa 100 km/h
80 km/h

Marka komertziala Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) (gaztelaniaz Trenbide Estuko Burdinbideak) enpresa publikoaren ondorengoa da. FEVE 1965. urtean sortutako trenbide eragile publikoa izan zen, eta zabalera estuko trenbide sarean bidaiarien eta zama garraioaz, eta geltoki eta azpiegituren kudeaketaz arduratzen zen, 2005era arte Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles (RENFE) zabalera iberiarreko trenbide sarean zerbitzu berak ustiatzen zituen bitartean. FEVE 2012ko abenduaren 31n desagertu zen Espainiako Gobernuak hala erabakita, trenbide zabalera ezberdineko sareen kudeaketa eta ustiapena bateratzeko. Horrela, Renfe Feve marka sortu, trenen ustiapena Renfe Operadora enpresaren esku gelditu eta azpiegitura eta geltokiak Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresak bereganatu zituen.

Eduki-taula

ZerbitzuakAldatu

Aldiri zerbitzuakAldatu

Feveren trafikorik gehiena bidaiarien aldirikoen garraioan datza, bereziki aipagarriak izanik Asturiasko sarea linea gehien dituen nukleoa izateagatik, eta Kantabriako sarea trafiko gehien garraiatzen duen nukleoa izateagatik, alegia.

CoruñaAldatu

AsturiasAldatu

Fevek 6 aldirietako linea ustiatzen ditu Asturiasen, Renfeko Aldirien beste 3 lineekin loturak dituztela. Linea hauek probintziaren erdiguneko hiri eta herririk garrantzitsuenak biltzen dituzte, Gijón, Oviedo eta Mieres esaterako. Industria eta meatzaritzaren garapenarekin batera eraiki zen aldirietako zerbitzua, Espainian gaur egun dagoen garatuenetakoa izanik.

  • C4f Gijón - Cudillero
  • C5f Gijón - Laviana
  • C6f Oviedo - Infiesto Apeadero
  • C7f Oviedo - San Esteban de Pravia
  • C8f Baíña - Collanzo (Caudal - Aller)
  • C9f Gijón - Oviedo - Trubia

KantabriaAldatu

Fevek aldirietako 2 linea ustiatzen ditu Kantabrian, Renfeko Aldirien beste linea bakarrarekin lotura dutela. Hiru lineak Santander hirian dute abiapuntu, Feveren Santanderko geltokia eta Renferen Santanderko geltokia Geltokien plazan kokatuta daude eta. Azkenaldian linea hauetan egindako hainbat hobekuntzaren ondoren bidaia denborak murriztu dira. Hala, Santander eta Torrelavega arteko zerbitzu zuzenak eskaintzen dira, 20 minutuko iraupenekoak,  A-67  autobiak punta-orduetan jasaten duen trafikoa arintzeko helburuarekin.

BizkaiaAldatu

Fevek aldirietako linea bakarra ustiatzen du Bizkaian, C1f izenekoa —lehen B1 izendatutakoa—, Bilbo eta Balmaseda udalerrien artean ibiltzen dena. Linea honek ere jasotzen ditu R4 Bilbo eta León arteko ibilbide luzeko tren zerbitzuak. Aurrekoaz gain, R3 Bilbo eta Santander arteko trenbidearen parte den Bilbo-Concordia eta Karrantzako geltokien arteko tartea Bizkaiko Garraio Partzuergoak kudeatutako zonakatze eta ordaintze-sistemaren barruan dago, eta horregatik tarte hori aldirietako lineatzat ere hartzen da.

Trenbideok Bilbao-Concordia geltokian dute abiapuntu eta Bilbo udalerriko mendebaldeko auzoak zeharkatzen dituzte, Ametzola, Basurtu, Zorrotza eta Kastrexana auzoak lotuz, ondoren Enkarterri eskualdea zeharkatzeko. Azken hamarkadotan Iralabarri, Ametzola eta Basurtu auzoetan trenbidea lurperatu eta geltoki berriak eraiki ziren, hala nola Ametzola edota Basurtu-Ospitalea geltokia.

 

Gaztela eta LeonAldatu

  • L1 (León-Matallana) - León-La Asunción-Universidad - Cistierna - Guardo Apeadero

MurtziaAldatu

Eskualde eta eskualde artekoakAldatu

Tren turistikoakAldatu

  • Transkantauriarra martxoa eta urria artean eskaintzen den sasoiko tren turistikoen zerbitzua da. Bi zirkulazio daude, asteroko abiapuntuak León eta Santiago de Compostela izanik. Ibilbideak astebeteko iraupena du eta bidean iberiar penintsulako iparraldeko erakarpen turistiko nagusiak bisitatzen dira. Bi mota daude:
    • Transkantauriar klasikoa (Santiago de Compostela - Bilbo - León)
    • Luxu handiko Transkantauriarra (Santiago de Compostela - Donostia)
  • Al Andalus trena
    • Andaluziar ibilbidea (Sevilla - Kordoba - Baeza - Úbeda - Granada - Ronda - Jerez de la Frontera - Cádiz)
    • Ibilbide Extremadurarra (Sevilla - Zafra - Mérida - Cáceres - Monfragüe - Toledo - Aranjuez - Madril)
    • Done Jakue Bideko ibilbidea (Madril - Santiago de Compostela)
  • La Roblako espresoa
    • La Roblako ibilbidea (Bilbo - León)
    • Paradisu Berdeko ibilbidea (Bilbo - Oviedo)

Material mugikorraAldatu

Feveren material mugikorra 58 unitate aniztun elektrikoz, 49 diesel unitate aniztunez eta 7 lokomotorrez osatzen da. Gainera, 5000 serieko 17 kotxe ere ditu, 3500 serieko atoiei dagozkienak.

Unitate elektrikoak Asturias, Kantabria eta Bizkaiko aldirikoen nukleoetan erabiltzen dira. Diesel unitateak, aldiz, Galizia, Asturias, Gaztela eta Leon eta Murtzian erabiltzen dira. Eskualdeko zerbitzuetan diesel unitateak erabiltzen dira R1, R2, R3 eta R4 lineatan eta horien azpilineatan ere.[4]

UTE 3500 (orain 435 seriea)Aldatu

 
3500 serieko trena El Berróngo geltokian.

1975ean FEVEk Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresari eskatutako seriea da, jatorriz 31 tren unitatez osatutakoa. Asturias, Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoako aldirikoen zerbitzuetan ibiltzeko erosi ziren, eta 1977an jasotzen hasi ziren, 1978an Topo linean serie honetako lehenengo 7 trenak martxan jarri zirela, eta hurrengo 8ak 1980an Bilbo-Donostia linean ibiltzen hasi ziren bitartean.[5]

Eusko Trenbideak sozietatea sortu zenean FEVEk Euskotreni eskualdatu zizkion Bizkaia eta Gipuzkoan ibiltzen ziren 15 tren unitateak.

Gaur egun 9 baino ez daude zerbitzuan, Asturiasko aldirikoen zerbitzuak egiten. Tren bakoitzak 76 eserleku eta 225 bidaiarientzako tokia du eta gehienezko abiadura 80 km/h du.[6]

UTE 3600 (Orain 436 seriea)Aldatu

 
3600 serieko trena Bilbao-Concordia geltokian.

Serie honetako 21 tren unitate daude guztira, horietatik 11 Asturiasen eta beste 10ak Bizkaian ibiltzen direla, aldirikoen zerbitzuak eskaintzen. Serie honen lehenengo azpiseriea (3601/02 eta 3623/24 artekoak) 2000n jarri ziren zerbitzuan, Feveren 2600 serieko trenak moldatzetik eratorritakoak. Ondoren, 2005ean bigarren azpiseriea eskatu zitzaion Sunsundegui-Tafesa enpresa partzuergoari, 8 tren unitate berriz osatutakoa. 2006an jasotzen hasi ziren, 3625/26 unitatearekin hasita. Tren bakoitzak 99 eserleku eta 244 bidaiarientzako tokia du eta gehienezko abiadura 100 km/h du.[7]

UTE 3800 (Orain 438)Aldatu

 
3800 serieko bi tren Santanderko geltokian.

Serie honetako 16 tren unitate daude guztira, eta guztiak 4 Kantabrian ibiltzen dira aldirikoen zerbitzuak eskaintzen. Atoiak Feveren 6800 seriean daude matrikulatuta. Serie hau 1992. urtean eskatu zitzaien CAF eta Sunsundegui enpresei. Tren bakoitzak 134 eserleku eta 412 bidaiarientzako tokia du eta gehienezko abiadura 100 km/h du.[8]

ErreferentziakAldatu

  1.   «Renfe Feve» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  2. a b   «Conócenos» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  3.   «RENFE ANCHO MÉTRICO PRESENTA SUS TARIFAS MINI PARA SUS TRENES TURÍSTICOS DE ALTA GAMA» mundo-ferroviario.es . Noiz kontsultatua: 2019-03-14 .
  4.   «Nuestros Trenes» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  5.   Olaizola, Juanjo (2013-07-05) «Historias del tren: AGUR 3500» Historias del tren . Noiz kontsultatua: 2019-03-18 .
  6.   «Nuestros Trenes - Serie UTE-3500» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-18 .
  7.   «Nuestros Trenes - Serie UTE-3600» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  8.   «Nuestros Trenes - Serie UTE-3800» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renfe Feve