Arrontegi Zubia Barakaldo eta Erandio lotzen dituen zubi erraldoia da.

Arrontegi zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaErandio
Koordenatuak43°17′44″N 2°58′26″W / 43.295417°N 2.973889°W / 43.295417; -2.973889
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1977
Irekiera 1983ko maiatza
Inaugurazioa1983ko maiatza
Arkitektura
Egitura ingeniaritzaJosé Antonio Torroja Cavanillas
Gurutzatzen duBilboko itsasadarra

Kokalekua

aldatu

N-637 errepidearen trafikoa bideratzen du Getxo, Uribe Kosta eta Txorierrirantz. Itsasoraino gune metropolitarreko bi aldeak batzen dituen bidesaririk ez duen azken zubia da, eta berrogeita hamar metroko altuera dauka.

José A.Torroja ingeniariak diseinatuta, 1970eko hamarkadan eraiki zuten. 1977an eraikitze obrak amaitu zirenetik urte batzuez erabili gabe egon zen, erabiltzen hasi zen arte. 1983ko maiatzean zabaldu zuten. Guztira lau bide dauzka norabide bakoitzeko. Norabide bakoitza zubi batean banatuta dago, beraz zuzenagoa litzateke Arrontegiko zubiak deitzea, bi zubiz osaturik dagoenez. Itsasgoraren maila gorenetik ia 42 metrora dago zubia.

2008an egindako erreformei esker, egunero 135.000 ibilgailuk zeharkatua da[1].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu