Barazkiak, baita ere ortuariak (bizk.) edo berdurak, baratzetik ateratako elikagaiak dira, landareetatik eratorriak gehienetan, baina onddoak ere izan daitezkeenak. Lekaleak (aleak dituztenak) definizio honen barruan sar daitezke, batzuetan bereiz sailkatzen diren arren. Baratzezaintza da barazkien hazkundeaz arduratzen den zientzia eta aktibitatea.

Barazkiak.
Gasteizko nekazari-azoka

Hitz horiek ez dute zentzu zientifikorik, eta erabilera arbitrario eta subjektiboa dute, norbanakoek elikagaiak prestatu eta hautatzeko dituen kultura ohituren araberakoa baita.

Frutak eta barazkiakAldatu

Barazki hitza sukaldaritzan erabilitako terminoa da, ez hitz botaniko edo zientifikoa. Bestalde, fruta edo fruitu hitzak sukaldaritzan esanahi bat du, eta ikuspuntu botanikotik beste bat. Sukaldean, gozoak diren edo azkenburuko gisa erabiltzen diren fruituei deritze fruta.

Jangarriak diren hainbat fruitu, esaterako tomatea eta piperra, barazkitzat hartzen dira, ez frutatzat. Gehien bat plater gaziak prestatzeko erabiltzen diren fruituak dira barazki gisa sailkatzen direnak.

Barazkien sailkapenaAldatu

Sailkapen hau jangarria den landare atalaren arabera egin da.

Euskal Herriko baratzeaAldatu

Nafarroako Erriberan biltzen dute barazkien ekoizpenik handiena, klimaren eta lurraren ezaugarriei esker.

Barazki mozketakAldatu

XehatuAldatu

Edo "Brounoise" barau dugu izen klasikoa. Barazkia xehatzeari esaten zaio. Mozketarik txikiena dugu, normalean sueztitu edo erregosteko erabiltzen da. Xehatutako barazkiak inoiz ez dira su bizian kozinatzen.

 
Tipula Xehatu








Dado txikitanAldatu

Edo "Printanier" eran, barazkia dadotan edo lauki txikietan mozteari esaten zaio. Dado hauek 0,5cm inguruko karratuak izaten dira. Mozketa hau ematen zaien barazkiei, bere horretan aurkezteko helburua izaten dute. Dadoek ahalik eta berdinenak izatea komeni da. Tomatearen kasuan "concassé" hitza ere erabiltzen da mozketa hau adierazteko. Xehatutako barazkien moduan dado txikitan moztutako barazkiak tenperatura baxuan, sueztitu beharko ditugu."Concassé" eran saldarik eta hazirik gabeko tomatea dado txikitan mozteari esaten zaio.


 
Dado txikitan







DadotanAldatu

Edo "Paisana" eran, barazkia dadotan edo laukitan mozteari esaten zaio. Dado hauek 1 eta 2cm inguruko karratuak izaten dira. Mozketa hau ematen zaien barazkiei, bere horretan aurkezteko helburua izaten dute. Dadoek ahalik eta berdinenak izatea komeni da. Xehatutako eta dado txikietan ebakitako barazkiekin alderatuz dadotan moztutakoak tenperatura altuagoan, sueztitu edo salteatu daitezke.


 
Piper gorria Dadotan"








Dado handitanAldatu

Edo "Mirapoixe", barazkiak dado karratu handiagoetan eta baldarragoetan mozteari esaten zaio. Birrinduko diren barazkiei ematen zaie mozketa hau. Modu honetara mozten diren barazkiak tenperatura altuagoak onartzen ditu.


 
Azenarioa Dado handitan








LerrotanAldatu

Edo "Juliana" eran, 5 zentimetro inguruko lerro edo tira oso finetan barazkiak mozteko moduari esaten zaio.


 
Barazkiak Lerrotan








Lerro erditanAldatu

Edo "Juliana erdian", 2,5 zentimetro inguruko lerro edo tira oso finetan barazkiak mozteko moduari esaten zaio.


 
Barazkiak Lerro erditan








Lerro zabaletanAldatu

Edo "Chiffonnade" eran, hostodun barazkiak, Letxuga, aza, ziazerbak... 5-10 zentimetro inguruko lerro zabaletan mozteko moduari esaten zaio.


 
Letxuga Lerro zabaletan








UztaietanAldatu

Tipula xerretan uztai itxuran mozteari esaten zaio.


 
Tipula Uztaietan.








XerretanAldatu

Porrua, azenarioa, patata, barrengorriak... xerra fin edo zabalagoan mozteari esaten zaio. Patataren kasuan "Panadera" ere deitzen zaio.


 
Baratxuri Xerratu








SailetanAldatu

Aza lore, brokoli edo romanesko sorta edo sail txikietan banatzea.


 
Aza lorea Sailetan







Ilargi erditanAldatu

Porrua, azenarioa eta bestelako barazkiak, luzetara erditik moztu eta gero xerra finetan mozteari esaten zaio.


 
ilargi erditan








Ilargi laurdenetanAldatu

Kuiatxoa, azenarioa eta bestelako barazkiak luzetara erditik moztu, hau era berean ere luzeran erditik moztu eta gero xerra finetan mozteari esaten zaio.


 
Kuiatxoa ilargi laurdenean








LautanAldatu

Patata, orburu, barrengorriak..., labanarekin lau zatitan mozteari esaten zaio.


 
Barrengorriak Lautan.








KraskatuaAldatu

Eltzekariak prestatzeko patata zatitzeko moduari esaten zaio. Puntazorrotza aiztoaren-ahoa patatean sartu eta indar eginez, puskatuz lortzen den zatiri deitzen zaio.


 
Patata Kraskatu








Torneatua eta Baratxuri ale formanAldatu

Normalean patata, azenarioa edo kuiatxoari puntazorrotzaren laguntzaz, obalatu edo baratxuri ale itxura emateari esaten zaio.


 
Torneatua.








BolatxotanAldatu

Edo "Noissete" bolatxoak egiteko gailuarekin, patata edo kuiatxoei, hurraren itxura emateari esaten zaio.


 
Patata bolatxoak







AzpialdeaAldatu

Barrengorri, orburu edo kuiatxo hustu ondoren gelditzen den oinarriari esaten zaio.


 
barrengorri azpikaldea







Karratu luzetanAldatu

Osagai bat, kuatxoa, azenarioa, patata luzean erdibitzea.


 
Kuiatxao karratu luzetan









Luzean erdibituAldatu

Osagai bat, kuiatxoa, azenarioa, patata, luzean erdibitzea.


 
Kuiatxoa luzean erdibitua








Zabalean erdibituAldatu

Osagai bat, kuiatxoa, azenarioa, patata, zabalean erdibitzea.


 
Kuiatxoa zabalean erdibitua








Barazki-sortaAldatu

Salda zaporetsuak burutzeko erabiltzen den barazki eta belar usaintsuen sortari esaten zaio. Ondo garbitutako barazkiak bildu eta listariarekin lortzen dira. Modu honetara, prestaketa amaitutakoan barazkiak bilduta izango dira eta beharrezkoa bagenu erraz erretiratu edo aprobetxatuko da.


 
Barazki xorta




Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Barazkiak