Ipar Amerika
Ipar Amerika[1] kontinente bat da. Osorik dago ipar hemisferioaren barruan eta ia dena mendebaldeko hemisferioaren barruan. Amerikako iparraldeko azpikontinente bezala ere deskriba daiteke[2][3], zazpi kontinente baino gutxiago erabiltzen dituzten ereduetan. Mugakide ditu iparraldean Ozeano Artikoa, ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea eta hegoaldean Hego Amerika eta Karibe itsasoa.
Azalera | 24.709.000 km² |
---|---|
Biztanleria | 528.720.588 (2008, 4.a) |
Biztanle-dentsitatea | 22,9 bizt/km² |
Jentilizio | iparamerikar |
Herrialdeak | 23 |
Hizkuntzak | ingeles, gaztelania, frantses eta besteak |
Ordu-eremuak | UTC-10-UTC |
Hiri nagusiak | Mexiko Hiria, New York, Los Angeles, Toronto, Chicago |
Ipar Amerikak 24.709.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, lur lehorraren azaleraren %16,5 eta Lurraren azalera osoaren %4,8 inguru. Ipar Amerika hirugarren kontinenterik handiena da, Asiaren eta Afrikaren ondoren[4], eta laugarrena biztanleriaren arabera, Asia, Afrika eta Europaren ondoren[5]. 2013an, ia 579 milioi pertsona bizi ziren bertan, 23 estatu independentetan, edo munduko biztanleriaren %7,5 inguru, hurbileko uharteak barne (batez ere Karibe inguruan).
Ipar Amerikara azken glaziazioan iritsi ziren bere lehen giza populazioak, Beringeko lurreko zubia pasatzean, duela 40.000 eta 17.000 urte inguru. Paleoindiar garaiak duela 10.000 urte arte iraun zuela uste da (garai arkaiko edo mesoindiarraren hasiera). Aro Klasikoa, gutxi gorabehera, VI. eta XIII. mendeen artean hedatzen da. Kolonaurreko aroa 1492an amaitu zen, migrazio transatlantikoen hasierarekin, Europako kolonoen etorrerarekin aurkikuntzen aroan eta aro moderno goiztiarrean. Egungo patroi kultural eta etnikoek Europako kolonoen, herri indigenen, Afrikako esklaboen eta haien ondorengoen arteko elkarrekintzak islatzen dituzte.
Amerikako kolonizazio europarraren ondorioz, iparramerikar gehienek Europako hizkuntzak hitz egiten dituzte, hala nola ingelesa, espainiera edo frantsesa, eta beren estatuetako kulturek mendebaldeko tradizioak islatu ohi dituzte.
Historia
aldatuNahiz eta adituek Ipar Amerikako jatorrizko biztanleak Asiatik etorritako etorkinak zirela uste, Ipar Amerikako amerindiarrek Lurra sortu zenetik bertan daudela sinesten dute.
Europarrek Amerika ikusi baino lehengo biztanleak politikoki egitamu ezberdinetan banatuta ziren, talde txikietatik inperio handietara. Kontinentean bazeuden zabaldi handietan bizi ziren bisonte-ehiztari tribuak eta Maia edo Azteka inperio aurreratuak.
1492an, espainiarrak kontinentera heldu zirenean, historia goitik-behera aldatu zen. Espainiak azteka inperioa suntsitu zuen eta Erresuma Batuak eta Frantziak iparralderantz jo zuten 300 urte iraungo duten koloniak sortzeko.
1776an Estatu Batuek Europaren boterepean egoteari uko zutenean, eskualdeko beste herriek hasitako ibilbidea jarraitu zuten (adibidez Mexiko 1810ean). Hortik hasi zen egun azpi-kontinentea munduko posturik aurreratuenean jarri duen bilakabide hedakorra.
Geografia
aldatuGeografia fisikoa
aldatuIpar Amerika Amerika kontinentearen iparraldeko aldean kokatzen da. Hego Amerikarekin duen muga eztabaidatusa da oso:
- batzuen ustez Kolonbia eta Panama arteko mugan dago,
- besteen ustez Panamako kanalan,
- badaude Mexikoko Tehuantepeceko istmoan dagoela esaten dutenak, Erdialdeko Amerika bananduz.
Kostaldea luzea eta irregularra da. Tartean Mexikoko Golkoa, Hudsoneko badia, San Laurendi golkoa eta Kaliforniako golkoa daude.
Baditu uharte asko ere: Uhartedi Artikoa, Antilla Handiak eta Antilla Txikiak, Alexander uhartedia, Aleutiar uharteak, Groenlandia, eta abar nagusiak izaki. Bermudak geografikoki ez daude Ipar Amerikan.
Giza-geografia
aldatuIpar Amerikako hizkuntza nagusiak ingelesa, gaztelania eta frantsesa dira. Angloamerika Amerikako herrialde anglofonoak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Estatu Batuak, Kanada, Belize eta zenbait Karibe uharte. Latinoamerika, berriz, Amerikako herrialde latinetiko hizkuntzak aritzen direnak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Erdialdeko Amerikako gehiena, Mexiko eta Karibe uharte asko, Hego Amerikarekin batera. Frankofoniako lurraldeak Ipar Amerikan Kanada, Frantziar Antillak, Saint-Pierre eta Mikelune, AEBetako Louisiana eta Haiti dira.
Kulturalki hizkuntza muga handia da. Angloamerikako kultura eta Latinoamerikakoa ezberdinak dira oso.
Ekonomikoki, Kanada eta Estatu Batuak aurreratuenak dira, Mexiko garapen-bidean dagoen herrialde bakarra izaki. Eskualdean badaude erakunde amankomunak, adibidez Caribbean Community and Common Market (CARICOM), edo North American Free Trade Agreement (NAFTA).
Demografikoki, Ipar Amerika mestizoa da.
Estatuak
aldatuEskualde edo herrialdearen izena eta bandera |
Azalera (km²) |
Populazioa (2005-07-01 zenbatetsia.) |
Dentsitatea ( /km²) |
Hiriburua |
---|---|---|---|---|
Aingira (Erresuma Batua) | 102 | 13,254 | 129.9 | The Valley |
Antigua eta Barbuda | 443 | 68,722 | 155.1 | St. John's |
Aruba (Herbehereak) | 193 | 71,566 | 370.8 | Oranjestad |
Bahamak | 13,940 | 301,790 | 21.6 | Nassau |
Barbados | 431 | 279,254 | 647.9 | Bridgetown |
Belize | 22,966 | 279,457 | 12.2 | Belmopan |
Bermuda (EB) | 53 | 65,365 | 1,233.3 | Hamilton |
Birjina uharte britainiarrak (EB) | 153 | 108.708 | 308,8 | Road Town |
Birjina uharte amerikarrak (AEB) | 352 | 22,643 | 148.0 | Charlotte Amalie |
Kanada | 9,984,670 | 32,805,041 | 3.3 | Ottawa |
Kaiman uharteak(EB) | 262 | 44,270 | 169.0 | George Town |
Costa Rica | 51,100 | 4,016,173 | 78.6 | San Jose |
Kuba | 110,860 | 11,346,670 | 102.4 | Habana |
Dominika | 754 | 69,029 | 91.6 | Roseau |
Dominikar Errepublika | 48,730 | 8,950,034 | 183.7 | Santo Domingo |
El Salvador | 21,040 | 6,704,932 | 318.7 | San Salvador |
Groenlandia (Danimarka) | 2,166,086 | 56,375 | 0.026 | Nuuk |
Grenada | 344 | 89,502 | 260.2 | St. George's |
Guadalupe (Frantzia) | 1,780 | 448,713 | 252.1 | Basse-Terre |
Guatemala | 108,890 | 14,655,189 | 134.6 | Guatemala Hiria |
Haiti | 27,750 | 8,121,622 | 292.7 | Port-au-Prince |
Honduras | 112,090 | 6,975,204 | 62.2 | Tegucigalpa |
Jamaika | 10,991 | 2,731,832 | 248.6 | Kingston |
Martinika (Frantzia) | 1,100 | 432,900 | 393.5 | Fort-de-France |
Mexiko | 1,972,550 | 106,202,903 | 53.8 | Mexiko Hiria |
Montserrat (EB) | 102 | 9,341 | 91.6 | Plymouth; Brades |
Holandarren Antillak (Herbehereak) | 960 | 219,958 | 229.1 | Willemstad |
Nikaragua | 129,494 | 5,465,100 | 42.2 | Managua |
Panama | 52,853 | 2,498,717 | 47.3 | Panama Hiria |
Puerto Rico (AEB) | 9,104 | 3,916,632 | 430.2 | San Juan |
Saint Kitts eta Nevis | 261 | 38,958 | 149.3 | Basseterre |
Santa Luzia | 616 | 166,312 | 270.0 | Castries |
Saint-Pierre eta Mikelune (Frantzia) | 242 | 7,012 | 29.0 | Saint-Pierre |
Saint Vincent eta Grenadinak | 389 | 117,534 | 302.1 | Kingstown |
Trinidad eta Tobago | 5,128 | 1,088,644 | 212.3 | Port of Spain |
Turkak eta Caicoak (EB) | 430 | 20,556 | 47.8 | Cockburn |
AEB | 9,629,091 | 295,734,134 | 30.7 | Washington Hiria |
Total | 24,486,305 | 514,144,046 | 21.0 |
Diasporak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
- ↑ (Ingelesez) «North America | Countries, Regions, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ «Continent Map | Map of Continents | Continent Size, Populations, Number of Countries - Worldatlas.com» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ «North America Landforms and Land Statistics - North America Landforms, Land Statistics» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ «North America Facts, Capital Cities, Currency, Flag, Language, Landforms, Land Statistics, Largest Cities, Population, Statehood, Symbols» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
Ikus, gainera
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Afrika-Eurasia |
Amerika |
Eurasia |
Ozeania | ||||||||||||||||||||||||
Afrika |
Antartika |
Asia |
Ozeania |
Ipar Amerika |
Hego Amerika | ||||||||||||||||||||||
Gondwana • Laurasia • Pangea • Pannotia • Rodinia • Columbia • Kenorland • Nena • Sclavia • Ur • Vaalbara | |||||||||||||||||||||||||||
Beste kontinente prehistorikoak Amazonia • Arktika • Asiamerika • Atlantika • Avalonia • Baltika • Cimmeria • Kongoko kratoia • Euramerika • Kalaharia • Kazakhstania • Laurentia • Ipar Txina • Siberia • Hego Txina • Ekialdeko Antartika • Pampia • Cuyania • Chilenia • | |||||||||||||||||||||||||||
Kontinente mitiko eta teorizatuak Atlantida • Kumari Kandam • Lemuria • Meropis • Mu • Hiperborea • Terra Australis • Zeelandia | |||||||||||||||||||||||||||
Hondoraturiko kontinenteak | |||||||||||||||||||||||||||
Etorkizuneko kontinente posibleak Neopangea • Amasia • Novopangaea • Aurica | |||||||||||||||||||||||||||
Azpikontinenteak Arabiar Penintsula • Madagaskar plaka • Indiako azpikontinentea |