Iturribide-Zabalbide igogailua
Iturribide-Zabalbide igogailua Bilbon dagoen igogailu makurra da. Zazpikaleak eta Santutxu auzoak elkarlotzen ditu.
Iturribide-Zabalbide igogailua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Kokapen fisikoa | Zazpikaleak |
Koordenatuak | 43°15′18″N 2°54′54″W / 43.254878°N 2.914872°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 2015eko maiatzaren 15a |
Inaugurazioa | 2015eko maiatzaren 15a |
Jabea | Bilboko Udala |
Kudeatzailea | ![]() |
Erabilera | igogailua |
Arkitektura | |
1 | |
Historia
aldatu2015eko maiatzaren 15ean Bilboko Udalak inauguratu zuen, Iturribide kaleko 91. eta Zabalbide kaleko 41-43. zenbakiak elkarlotzen ditu, honela Bilboko auzoen arteko loturak hobetuz, kasu honetan Zazpikaleak eta Santutxu artekoak.
Igogailua maldan dagoenez funikular baten itxura du, bere aldapak 22 graduko malda eta hiru geraleku ditu. Bi alboetan eskailerak ere baditu.
Eraikuntza lana Bilboko Elementu Mekanikoen Egitasmoaren barnean dago, honen barnean beste bost igogailu ere badaude, Basurtu, Zorrozgoiti, Otxarkoaga eta Funikularreko plazan.[1]
Geralekuak
aldatu- Iturribide kalea, 91 (beheko geralekua)
- Iturribide kalea, 93 (erdiko geralekua)
- Zabalbide kalea, 41-43 (goiko geralekua)
Loturak
aldatuGoiko geralekutik 75 metrora Bilboko metroaren Santutxuko geltokiko Karmelo sarbidea dago.