Uribe Kosta
Uribe Kosta Bizkaiko iparraldean dagoen eskualdea da. Handiagoa den Uribe eskualdearen azpieskualdetzat jo ohi da. Tradizionalki Uribe Kostak Leioatik iparraldera eta Bilboko itsasadarretik ekialdera zeuden herriak hartzen zituen.

Sopelako hondartza.
UdalerriakAldatu
Gaur egun, hemeretzi udalerri barne hartzen ditu:[1]
- Barrika
- Berango
- Gatika
- Getxo
- Gorliz
- Laukiz
- Leioa
- Lemoiz
- Maruri-Jatabe
- Plentzia
- Sopela (Herriburua)
- Urduliz
Dena dela, administraziorako, Uribe kostako zenbait udalerrik Uribe Kostako Mankomunitatea sortu zuten, hala ere, eskualdeko udalerri guztiak ez daude mankomunitate horren barruan. Hauek dira mankomunitatea osatzen duten udalerriak:
GarraioakAldatu
Bilborekin ondo konektatuta dagoen eskualdea da. Metroak Bilbotik eta Ezkerraldetik 20 minuturo egiten du Plentzia arteko bidaia eta geltokiak ditu, Berango, Leioa, Getxo, Plentzia, Sopela eta Urdulizen.
Eskualdeko euskarazko hedabideakAldatu
- UK aldizkaria
- ukberri.net aldizkari elektronikoa
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- ukaldizkaria.biz "UK" Uribe Kostako aldizkaria
- ukberri.net Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
- Uribe Google Maps-en
- (Ingelesez) (Gaztelaniaz) Uribe web gunea