Irabazi-Ganemos Euskadi

Irabazi-Ganemos Euskadi Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdiek osatutako «ekinbide sozial eta politiko ireki bat» da. 2014ko urriaren 17an akordioa egin zuten. Podemos-Ahal Duguk ez zuen argitu haiekin bat egingo zuen edo ez.[1]

Irabazi-Ganemos Euskadi
Datuak
HerrialdeaEspainia
webgune ofiziala

Abenduaren 20an jakin zenez, Irabazi-Euskadi plataformak 2015eko udal hauteskundeetan EAEn gutxienez 34 hiri eta herritan aurkeztuko zituen hautagaitzak[2]. EAEko hiru lurralde historikoetako foru hauteskundeetarako hautagaitzak ere aurkeztuko zituztela jakinarazi zuten.

Azkenean, 27 zinegotzi udal hauteskundeetan eta Arabako Biltzar Nagusietan prokuradore bat lortu zituzten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.