Ireki menu nagusia
Jakue I.a Aragoikoak Oskako apezpiku Vidal de Canyellesengandik jaso zuen Aragoiko foruen (Furs d'Aragó) lehen konpilazioa, 1247an.

Forua lege bilduma da, pertsona, erakunde, udalerri edo eskualde jakin batean aplikatzekoa dena. Tokiko usadio eta ohituretan oinarritua izan daiteke (adibidez, Hego Euskal Herriko foruak edo Zuberoako Kostüma), edota goi-agintariek hiri edo leku bati emandako exentzio edo pribilegioen multzoa (esaterako, hiribildu foruak).[1][2]

Etimologia eta esanahiaAldatu

Foru hitzaren jatorria latinezko "forum" hitzetik dator, hiriko plaza nagusia izendatzen zuena[3]. Plaza horretan biltzen ziren hiritarrak, beste gauza batzuen artean, salerosketak egin, epaiketak burutu eta politikaz eztabaidatzeko[4]. Latin arruntean "forus" bihurtu zen. Gerora, lurralde bati zegozkion arau multzoa adierazteko erabiliko zen, eta azkenik, arau horiek erregulatzen zituen itun gisa, lurraldearen eta goi-boterearen artekoa.

Hala bada, "foru" hitzak bi esanahi hartzen ditu: batetik, kolektibo baten ohitura eta arau multzoa adierazten du, eta bestetik, kolektiboari dagokion lege-izaera zehazten du zuzenbide orokorraren barnean.

EdukiaAldatu

Foruak, funtsean, eskualde bateko biztanleen eta erregearen arteko ituna ziren, biztanleen eskubide eta betebeharrak zehazten zituena, baina baita erregearen konpromezuak ere. Kolektibo eta agintariaren arteko akordioa zen, baina kolektiboa gizabanakoek osatzen dutenez, foruen edukia bi ataletan bana daiteke[4]:

  • Foru pribatua, edo foru zibila: norbanakoen jabetzaz arduratzen dena.
  • Foru publikoa, edo foru politikoa: gizarte bizitza antolatzen duen erakundeez ari dena.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Foru», Lur Hiztegi Entziklopedikoa.
  2. «Foru», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  3. Soria Sesé, María Lourdes, «Foruak», Auñamendi Entziklopedia, . Noiz kontsultatua: 2019-11-14.
  4. a b «Nafar foruaren historia eta egungo baliotasuna» (PDF), AFARROAKO GOBERNUA. Hezkuntza eta Kultura Departamentua, . Noiz kontsultatua: 2019-11-14.