Ireki menu nagusia
Artikulu hau Bizkaiko eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Meatzaldea (argipena)».

Meatzaldea Bizkaiko mendebaldean dagoen eskualdea da. Handiagoa den Bilboaldea eskualdearen azpieskualdetzat jo ohi da. Izena antzinako meatzaritza aktibitate handiak eman dio.

Mugakideak Ezkerraldea eki eta hegoaldean, Enkarterri mendebaldean eta Kantauri itsasoa iparraldean ditu.

UdalerriakAldatu

Herria Biztanleria (2013) Lurraldea km² Alkatea Alderdi politikoa
  Abanto-Zierbena 9.758 18,03 Manuel Tejada Lanbarri EAJ
  Muskiz 7.620 22 Borja Liaño Abarrategi EAJ
  Ortuella 8.397 7,7 Oskar Martínez Zamora EAJ
  Trapagaran 12.100 13,06 Xabier Cuellar Cuadra EAJ
  Zierbena 10,5 1.479 Marcelino Elorza Talledo EAJ

Ondasun nabarmenakAldatu

Pertsonaia ezagunakAldatu

Musika eta bertoko gizarteaAldatu

Musikak eta kantuak duen papera meatzaldeko gizarteareon eremu herrikoian. Sasoi, inguru eta gizarte baten egoera kantuan islatuta agertu ohi da, horregatik, gizarte horren ezaugarriak ezagutzeko musikari erreparatzea oso garrantzitsua da[1]. Kantu horiej motaren eta edukiaren arabera sailka daitezke. Sailkapen hori egin baino lehen baina, bereizpen bat egin beharko genuke: lehenengo "kantu zahar" herrikoia legoke, non Azkue-ren abesti bilduma dugun adierazgarri. Bigarrenez, "kantu berria", XIX. mendean burdin meatzen ustiapen handiaren abiagunetik, eta metalurgiaren eta ontzigintzaren garapenetik ondorio moduan sortua. Gainera, azkenengo hamarkadetako egoera politiko gatazkatsuen ondorioz ere, kantuetan eduki berriak agertzeak suposatu zuen[2].

Beraz, hona hemen lehenago aipatutako sailkapena:

Motaren arabera:

  1. Antzinako landa inguruari lotutako kantu tradizionalak: Jai tradizionalei eta erromeriei lotuta, hau da, egutegi tradizionalari lotuta.[2] Adibidez, Karraskoliendak.
  2. Lan kantuak: Lan fisikoak egin bitartean erabiltzen diren erritmodun kantuak. Adibidez, Karrantzako harrizulatzaileen kantuak.[2]
  3. Kantu herrikoiak: Beti kantatu izan direnak, zuzenki jaiekin espezifikoki lotuta egon gabe[2]. Adibidez, jotak eta Bilbainadak.
  4. Erlijio ereserkiak: Santuei, ama birkinari eta Kristori lotutako kantuak[2].

Edukiaren arabera:

  1. Lan bizitzari buruzko kantuak: Jada aipatutako harrizulatzaileen kantua esanguratsuena dela esan dezakegu. Langileari bai erritmoan laguntzeko, baita animatzeko ere balio du. Horretaz gain, mineralaren garbiketari buruzkoak, artzaintzari buruzkoak, segalariei buruzkoak eta fabrikei buruzkoak ere badira[2].
  2. Meatzarien borrokari buruzko kantuak: Bizitza baldintzei eta meatzarien borrokari buruzkoak, bereziko greben ingurukoak. Kantu hauei esker, grebalarien determinazioa eta gizartearen nortasuna edota loturak indartzeko balio zuten[2].
  3. Antolakundeei eta alderdi politikoei buruzko kantuak: Horien artean Alderdi Komunistaren eta Sozialistaren kantuak eta Guda Zibilari buruzko kantuak ageri dira[2].
  4. Herri bati eskeinitako kantuak: Gehienak herri bati egindako agurrak dira[2]. Adibidez, "Canción al pueblo de El Valle" (geroago letra) edo "La Arboleda yo no olvido".


    "El Valle pueblo querido y galante
. Tiene comodidades de una ciudad grande. Hay comercios de buena y de mucha importancia. Tiene buena vigilancia y hermosa electricidad. En el Valle hay muchachas bonitas
. Una botica, dos cafés, hermosas aceras
. Y buenos paseos, y el funicular al pié".

BibliografiaAldatu

  • ADARRAKOAK TALDEA (1980): Euskal Herriko Abestiak. Canciones de Euskal Herria. Vitoria-Gazteiz: Adarrakoak Taldea editor.
  • ETXEBARRIA MIRONES, Jesús y ETXEBARRIA MIRONES, Txomin (1997). Tradiciones y costumbres de Las Encartaciones. Bilbao: Ediciones Beitia S.L. Capítulo XVI: Poemas y canciones, sección 3: La mina y los mineros, págs. 332-335.
  • HOMOBONO, José Ignacio (et al.) (1994). La cuenca minera vizcaína: trabajo, patrimonio y cultura popular. Madrid: FEVE, Dirección de Comunicación.
  • KUSCHICK, Ingrid y PAREJO-COUDERT, Raphaël (2009). Etnografía de la zona minera vizcaína, fuentes orales y tradiciones musicales. KOBIE, Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia.

ErreferentziakAldatu

  1.   Etxebarria Mirones, Jesús eta Txomin (1997) Tradiciones y costumbres de Las Encartaciones Bilbao: Ediciones Beitia .
  2. a b c d e f g h i   Kuschick, Parejo-Coudert, Ingrid eta Raphaël (2009) Etnografía de la zona minera vizcaína, fuentes orales y tradiciones musicales KOBIE, Bizkaiko Foru Aldundia .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu