Joan I.a Gaztelakoa
Joan I.a Gaztelakoa[1] (Epila, Zaragoza, 1358ko abuztuaren 24a - Alcala de Henares, Madril, 1390eko urriaren 9a). 1379ko abuztuaren 24tik 1390ko urriaren 9ra Gaztelako Erregea zen. Trastamara etxearen bigarren monarka, Henrike II.a Gaztelakoa eta Joana Manuelen, Borgoina Etxeko Villenako Joanes Manuelen alaba, semea zen. Aragoiko erresuman jaio zen aita erbestean zegoela.
Joan I.a Gaztelakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1379 - 1390 ← Henrike II.a Gaztelakoa - Henrike III.a Gaztelakoa →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Épila, 1358ko abuztuaren 24a | ||||||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||||||
Heriotza | Alcalá de Henares, 1390eko urriaren 9a (32 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Sepulcher of John I of Castile (en) | ||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Henrike II.a Gaztelakoa | ||||||
Ama | Juana Manuel | ||||||
Ezkontidea(k) | Eleanor of Aragon, Queen of Castile (en) (1375 (egutegi gregorianoa) - Beatrice of Portugal (en) (1383 (egutegi gregorianoa) - | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | Trastamara leinua | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | gudaria eta politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
1375 urtean, Aragoiko Leonor, Piarres IV.a Aragoikoaren alabarekin, ezkondu zen Sorian. Bi seme izan zituzten:
- Henrike III.a Gaztelakoa (1379 – 1406), Gaztelako erregea;
- Fernando I.a Aragoikoa (1380 – 1416), Aragoiko erregea.
Leonor hil ondoren, Beatriz Portugalgoarekin (1372-1410) ezkondu zen eta seme bakarra izan zuten: Miguel (?), haurtzaroan hila.
Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen, Ingalaterraren aurka. 1384an Fernando I.a Portugalgoa, Beatriz emaztearen aita, semerik gabe hil baitzen, Joanesek koroa aldarrikatu zuen, Piarres Gonzalez, bere etxezaina, Gaztelako Erresumako erregeorde utzita. 1385ean, Joanesek Joanes I.a Portugalgoa, Petri I.a Portugalgoaren sasikoa eta Fernando I.a Portugalgoaren sasianaiaren aurka borrokatu zen. Aljubarrotako guduan ia bizitza galdu zuen. Azkenean, 1390n Alcala de Henaresen hil zen, zaldi baten gainetik jausi ondoren. Toledon hilobiratu zuten.
Tituluak
aldatuBere erreinaldian, Gaztela, Leon, Portugal, Toledo, Galizia, Sevilla, Kordoba, Murtzia, Jaen eta Algarveko erregea izan zen eta baita Bizkaiko Jauna.
Erreferentziak
aldatu
Aurrekoa: |
Joanes I.a Bizkaiko Jauna (1370-1390) |
Ondorengoa: Gaztelako koroari lotuta |
Aurrekoa: |
Joanes I.a Gaztela eta Leongo Erregea (1379-1390) |
Ondorengoa: |
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan I.a Gaztelakoa |